Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

lehor (orobat leihor g.er. eta legor g.er.) 1 izond hezetasunik edo urik ez duena, bustirik ez dagoena.

Meseta aldetik datorren haize lehorra.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 40. orr.

Udako arratsaldea zen, astuna, itogarria, aire lehor eta hautsez betekoa.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 191. orr.

Aire lehor epelagoa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 65. orr.

Giro lehor eta beroa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 304. orr.

Nahiago dut hotz lehor hau hezetasuna baino.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 206. orr.

Tropiko aldean, bi eguraldi mota dauden gisara, bero lehorrarekikoa eta bero umelarekikoa, [...].  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 365. orr.

Aspaldian urik ikusi ez duen lur lehorra. Ibaiak basamortu bihurtzen ditu, iturburuak lur lehor.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 251. orr.

Jose putzu lehorretik atera eta zilarrezko hogei txanponetan saldu zieten ismaeldarrei.  Elizen arteko biblia   Has 37,28

Errekaren ubide lehorraren alboetan.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 248. orr.

Paisajea bezain aldakor sentitzen naiz: noiz lehor noiz heze, noiz egutera noiz ainube, noiz bero noiz hotz...  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 274. orr.

Hotz ala bero, heze edo lehor, lastozko kamaina batean etzaten da, zerua aterpe.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 131. orr.

Hondar bustia lehor bihurtzen den punturaino.     «Kuskue tanden», 2004 - 217. orr.

Neguan ere lehorra egoten da etxeetako egurra.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 39. orr.

Lasto lehorraren usain gozo-antza sentitzen zen airean.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 194. orr.

Erantzi zapatak, galtzerdi bustiak, eta jantzi zituzten artilezko lehorrak.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 239. orr.

Oihal lehor eta goxoen artean.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 49. orr.

Eskua sabelean zeukan, odol-marka lehor baten gainean.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 96. orr.

· Termometro lehor eta bustiaren arteko zenbakia topatu.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 71. orr.

2 euri gutxi egiten duena.

Orain basamortuan dago landatua, lurralde lehor eta egarberan.  Elizen arteko biblia   Ez 19,13

Lurra lehorra zen; arbolarik ez zegoen, klima gogorra zen, jendeak ere gogorra behar.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 232. orr.

Eguna lehor eta eguzkitsu.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 37. orr.

Abendu lehorra, urte ugaritsua.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 503. orr.

Eskualde lehor eta epelagoa da hemendik aurrerakoa.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 128. orr.

Klima lehorra.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 480. orr.

3 berezkoa duen hezetasuna edo zukua ez duena.

Gosaltzeko, ogi lehorra kafearen ordezkoarekin.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 109. orr.

Opil lehor horiei bultzatzen lagunduko dizu.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 94. orr.

Madalena lehor batzuk aurkitu zituen armairuan.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 14. orr.

Bakailao lehor pusketa bat bota zidaten.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 55. orr.

Balea-haragi gazitu eta lehorra.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 256. orr.

Aukeran lehor samarra zegoen lasagna, baina oso ardo ona zuten ikasleek pisu hartan.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 128. orr.

Berehala bukatu zuten beren jateko lehor murritza.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 44. orr.

Goxoki, fruitu lehor eta tabako paketeen atzean.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 28. orr.

Piku lehor hau ere norbaitek zuritu beharko dit.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 104. orr.

Kaxakada bat galleta lehor.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 20. orr.

· Sabel agorrak eta bular lehorrak.  Elizen arteko biblia   Os 9,14

4 (ahoaz eta kidekoez mintzatuz)

Barka, ene printzesa, aho lehorrez jaikitzen naizenean gehiegi hitz egiten dut.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 170. orr.

Oso astiro, zintzurra lehor, oinak erreta dituena bezala, erdi herrestan iritsi nintzen etxeko eskalinata leinurutsuaren aurrera.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 48. orr.

Nola ur freskoa eztarri lehorrarentzat, hala dira urrutitik jasotako albiste onak  Elizen arteko biblia   EsZ 25,25

5 (landareez eta kidekoez mintzatuz) ik ihar 3; idor 3.

Txori bat zegoen zuhaitz lehor baten adar biluzian.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 148. orr.

Intxusa lehor batetik masustondo lehorrera.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 198. orr.

Sasi lehor arantzadunei heldu nien, baina erroak atera egin ziren.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 169. orr.

Leku ezkutu eta eguzkitsu hartan tabako-sail egiazko bat landatu zuen; hosto lehorrak Arkale tabernariari saltzen zizkion gero.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 35. orr.

6 (erkaketan)

Indargabe nago, teila bezain lehor.  Elizen arteko biblia   Sal 22,16

Ahoan mihia larru-puska bat bezain lehor sumatu zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 37. orr.

Monasterioko zulo batera bota zuten eta han egon zen luzaro, ohola bezain lehor geratu zen arte.  Elizen arteko biblia   Jr 37,16

Zeuen buru gaineko zerua brontzea bezain lehor eta oinazpiko lurra burdina bezain elkor bihurtuko dizkizue.  Elizen arteko biblia   Dt 28,23

7 pertsonez mintzatuz, maitasun edo txerarik erakusten ez duena, lagunkina ez dena.

Gizon lehor eta berekoia iruditu zitzaion Iturrioz.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 126. orr.

Felix Sumarakov-Elston gizon lehorra omen zen, semearekiko maitasun eta xera gutxi erakusten zuena.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 244. orr.

Carlos oso serioa zen, lehorra, izugarri arretatsua gauzak egiteko orduan. Irakasleak, ordea -aguretxo lehor eta erretxin bat-, aurre egin zien.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 408. orr.

Venancia emakume zahar, lehor, garbi, langile horietako bat zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 116. orr.

Neska kementsua zen, lehor samarra.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 35. orr.

· Bere bihotz lehor zekenaren baitatik sortua.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 75. orr.

Begi lehorrak malkoz bete zaizkio.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 142. orr.

8 pertsona lehorrari dagokiona.

Agur zabal eta lehor bat luzatu dio, besoarekin zirkulu bat eginez.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 89. orr.

Lehorrak izan ziren Catherineren hitzak.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 61. orr.

"Bale" lehor bat eta buelta eman zuen, barraraino.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 109. orr.

"Hiri" esatekotan egon da, semearengatik egindako guztiagatik, baina "ez horregatik" lehorra irten zaio.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 14. orr.

Andresek ama agurtu zuen; hark harrera lehorra egin zion, eta aulki batean eseri zen Andres, Lulurengandik urruti.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 264. orr.

Noizean behin, barre lehor bat, berehalakoan itoa.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 100. orr.

Hileta-jagoleak keinu lehor bat egiten die hurbilen dituen gizonezkoei eta hilkutxa seinalatzen die.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 175. orr.

Esplikazio lehor, ulergaitz, hermeneutiko, enigmatiko eta transgresibo bat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 136. orr.

Beste eskuarekin Joxe Mariren besoari heldu, eta mugimendu lehor batez krak hotsa atera zion.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 13. orr.

9 testuez eta kidekoez mintzatuz, apaingarririk eda atsegingarririk ez duena.

Umekeria pedantez mamitua dago, tesi guztiak bezalaxe, eta ez dago kristaurik hango jardun lehorra inork derrigortu gabe irakurriko duenik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 102. orr.

Ez da, ez, lege-testu lehorra, baina ezta gogoeta espiritual soila ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 43. orr.

Apaiz batzuek egindako lan filologiko lehorrak.     «Kuskue tanden», 2004 - 15. orr.

Ustekabean, ordea, gerrako istorio eder bat entzun nuen, nire bibliofiliak espero zituen zehaztapen tekniko eta lehorren ordez.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 47. orr.

· Entrenamendu-saioak gero eta hobeak ziren, edo lehorragoak behintzat.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 213. orr.

10 (-en atzizkiaren eskuinean) lehortasuna.

Bixta urruneneraino luzatzeko ahalmen hori, airearen lehorrari zor zaio.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 409. orr.

Emakumearen aurpegian irribarrea ageri da oraindik, baina zakarkeria, hitzen lehorra ezin daiteke bazter utzi.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 111. orr.

11 hotsez, kolpez eta kidekoez mintzatuz, laburra eta durundirik gabea.

Hots lehorra izan zen, sorra.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 246. orr.

Une berean hots lehor bat aditu zen.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 207. orr.

Hots lehor bat egin zuen ezpainez.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 436. orr.

Bat-batean, tiro-hots lehor batzuk entzun genituen: dak!, dak!, dak!  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 79. orr.

Eta, danba!, eztanda lehor bat entzuten dut.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 69. orr.

Eta hor entzuten dut, paum!, eztanda txiki bat, soinu lehor bat, pertsianek haizearen eraginez hormaren kontra jotzean egiten dutenaren antzekoa.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 11. orr.

Ikarazko oihu lehor bat.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 213. orr.

Eztul lehor baten ondoren jarraitu zuen Marco Fidanzak: [...].  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 29. orr.

Balaztada lehor baten soinuak moztu zigun, bat-batean, solasaldia.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 68. orr.

Zaunka lehor bat entzun zen barnealdean.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 238. orr.

Lasterka doaz, presaka, ondotik iragatean kolpe lehor batez jotzen naute eta desagertu egiten dira ondoren.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 55. orr.

-Tira, esnatu, putakume hori, esnatu! -hitzok zaplazteko lehor batzuek indartuta zetozen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 166. orr.

Aire hotza sartzen da bere ziegara eta jendearen oihuak, lasterkarien hotsak eta tiro lehorrak.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 47. orr.

12 edari alkoholdunez mintzatuz, azukrerik edo gozagarririk ez duena.

Zuri koktel lehorrak gustatzen zaizkizu, ezta ba?  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 114. orr.

Bermut lehor bat zerbitzatu Pierre jaunari, Noilly Cinzano bat Léon jaunari.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 275. orr.

13 mozkorturik ez dagoena.

Gazteak nahiz zaharrak, indartsuak nahiz ahulak, mozkorrak nahiz lehorrak, osasuntsuak nahiz gaixoak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 172. orr.

Denetara probatu zuen: asko janda eta baraurik; ontziko masta nagusia bezain zut eta lehor, ardo-zahagia bezain baldan eta mozkor.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 133. orr.

· Al Capone eta Lege Lehorraren garaia bete-betean ezagutu zuen.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 80. orr.

14 (adizlagun edo predikatu gisa) ik lehorki.

Noek untziko estalkia zabaldu eta lur-azala lehor ikusi zuen.  Elizen arteko biblia   Has 8,13

Jar ezazue fedea Jainkoarengan eta zaindu ezazue bolbora lehor. Atarian sartzeaz bat, lehor mintzatu zaio polizia: [...].  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 218. orr.

Zirrara bat izan nuen, haren kontrako haserreaz gainezka; lehor erantzun nion: [...].  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 31. orr.

-Ez, jauna -erantzun zuen Philipek, lehor baina ziur-.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 59. orr.

-Nik ez dut pipa erretzen- esan zuen Txitxikovek, lehor.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 309. orr.

-Tira, etxera noa- lehor egin zuen barre.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 466. orr.

-Ez eta ez -besteak, labur eta lehor.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 80. orr.

Ateko txirrinak jo du labur eta lehor.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 17. orr.

Lehor baina errespetu handiz.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 126. orr.

Ahoa lehor, bihotza estututa.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 23. orr.

Aho guztia hareaz beteta banu baino lehorrago nituen ezpainak, mingaina, sabaia.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 133. orr.

• 15 iz itsasoak estaltzen ez duen Lurraren zatia.

Zeruko Jainkoa, itsasoa eta lehorra egin zituena.  Elizen arteko biblia   Jon 1,9

Minututik minutura gero eta argiago ageri dira itsasoa eta zerua, baina lehorra ez, oraindik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 229. orr.

Baina ontziko inor ez da lehorraren hurbilaz ohartu.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 82. orr.

Lehorreko lehenengo izakiek ezin izan zioten erabat ihes egin ingurune gaziari.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 164. orr.

Bizkitartean txalupak lehorra joa zuen.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 109. orr.

Eguraldi ona genuen lehor gainean ere, lehen itsas gainean bezala.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 25. orr.

Bil bitez toki batean zeru azpiko urak eta ager bedi lehorra.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 16. orr.

Lehorrari "lur" eman zion izena eta ur-multzoari "itsaso".  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 16. orr.

Aireak mendiak xedatzen ditu eta mendiek airea; lehorrak itsasoa eta itsasoak, berriz, lehor oro bereizten du.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 85. orr.

Itsasoa lehor bihurtu zuen, oinez igaro ziren bertatik.  Elizen arteko biblia   Sal 66,6

Itsaso urdina eta lehor berdea logaleturik zeuden.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 259. orr.

Itsasbazterreko ur eta lehor arteko muga bihurrian barrena.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 38. orr.

Itsaso eta lehor zabiltzate.  Elizen arteko biblia   Mt 23,15

Lehorrera eraman eta, naufragoa zalduna zela ikusirik, Pedro Zarauzkoak bere etxera eraman zuen, Narrosko jauregira.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 103. orr.

Ni marinela nintzen, ez arrantzalea, itsasoko biztanlea nintzen eta guda osoan lehorrez ibili behar izan nuen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 73. orr.

Mendebaldeko eta Errusiako gizarteen agindupeko lurraldeetatik munduko beste alde batzuetara lehorrez iristeko bide guztiak itxi zituzten.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 452. orr.

16 (ibai-ri kontrajarria)

Artetxerreka herri-jendeak bataiatutako paraje baten izena da (ura eta lehorra, dena barne), eta Urola berriz, kartografiak ibai-izen gisa finkatua eta zabaldua.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 213. orr.

Eutsi egin zioten VI. kapituluan hizpide izan dugun merkataritzari, lehorretik eta ibaietatik egiten zenari alegia.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 54. orr.

17 lehorreko izlag itsasoak estaltzen ez duen Lurraren zatiari dagokiona.

Nijni Novgorodera iritsi eta, gauzak nola zeuden, lehorreko bideari ekingo zion edo Volgako lurrun ontziren bat hartuko zuen, Ural mendietara lehenbailehen iristeko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 66. orr.

Gartzela barrutik presoek irteerako atea begiratu ohi duten bezala begiratzen genuen guk ere, donostiarrok, Lehorreko Atearen aurreko zubi altxagarri hura.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 37. orr.

Erromatarrek lehorreko armada besterik ez zuten aintzakotzat hartzen.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 50. orr.

Zu lehorrekoa zara, zuk ez dakizu.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 35. orr.

Asuero erregeak zergak ezarriz menperatu zituen, nola lehorrekoak hala itsasaldekoak.  Elizen arteko biblia   Est 10,1

· Siriako inperioak lehorretiko merkataritza hainbeste hedatzen zuen bitartean, Egiptok ez zuen asko aitzinarazi itsas merkataritza.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 54. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahoa erabat lehor (3); ahoa lehor (12); ahoa lehor lehor (3); aire lehor (8); begi lehor (4); begiak lehor (4); bezain lehor (10); eremu lehor (4); esan zuen lehor (3); eztarria lehor (10); eztarria lehor lehor (3); eztul lehor (5); fruitu lehor (3); fruta lehor (4); galdetu zidan lehor (3); hots lehor (12); hots lehor bat (6); keinu lehor (3); kolpe lehor (21); kolpe lehor bat (4); kolpe lehor batez (5); lehor erantzun (4); lehor eta garbi (3); lehor lehor (18); lehor lehor eginda (4); lehor lehorra (12); lehor lehorrak (4); lur lehor (7); lurra lehor (5); zintzurra lehor (4)

belar lehorra (4); eztarri lehorra (4); eztarria lehorra (3); hots lehorra (4); itsasoa eta lehorra (3); lehor lehorra (12); lehorra da (6); lehorra dago (3); lehorra egin (3); lehorra izan (13); lehorra izan arren (3); lur lehorra (4); ogi lehorra (5); termometro lehorra (3)

almendra lehorrak (3); erloju lehorrak (4); fruitu lehorrak (4); itsas lehorrak (6); lehor lehorrak (4); piku lehorrak (3)

ahots lehorraz (3)

lehorreko atea (4); lehorreko atean (3); lehorreko atera (3); lehorreko muga (3); lur lehorreko (3)

lehorrera atera (6); lehorrera atera zuen (3); lehorrera ateratzeko (5); lehorrera begira (5); lehorrera egin (10); lehorrera eraman (4); lehorrera itzuli (3); lehorrera jaitsi (7); lehorrera joan (3); lehorrera joandakoak (4); lehorrera joango (3); lehorrera joateko (4); lehorrera salto egin (6); ontzitik lehorrera (4)

lehorretik etorri (3)

odol lehorrez (3)

fruitu lehorrezko (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus