Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Luzea zen, hezurtsua, sudur izugarriarekin, meharra eta iharra. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 100. orr.
Txabusina krakatsu batez jantzitako agure ihar bat begiztatu zuten. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 85. orr.
Letamendi gizon ihar, txiki, argal bat zen, ile-adats grisa eta bizar zuria zituena. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 60. orr.
Mutil ihar batek garangorriak eskaintzen zizkion saski batean. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 529. orr.
Zakil benetan itzela zen, horrelako tipo ihar baten zango artean zintzilik aurkitzea espero izango zenukeena baino askoz handiagoa. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 313. orr.
Henne ijito bat bezain beltza zen, aurpegia estua, zuloak masailetan, ihar-iharra: hezurra eta azala. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 33. orr.
Iharra zen, oso iharra, hezurtsua, keinukaria eta irribarretsua. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 131. orr.
Maria, gorputzez, Aita zenaren antzekoa da: iharra. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 71. orr.
Florentek bere ukondo zimelak, bere sorbalda iharrak atzeratzen zituen, haragi hartan hondoratzeko beldur zehazgabeak harrapaturik. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 203. orr.
Oliba-koloreko aurpegi iharrak. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 175. orr.
Esku ihar mehe bat topatu zuen, berea indarrez estutuz. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 202. orr.
Haren hanka iharrek burdin hariak ziruditen. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 70. orr.
Haren burutxo ile-urdin iharra indar gutxiz kulunkatzen zen. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 215. orr.
· Maddi libre zegoen, hondarreko, lepo-ihar harengandik. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 87. orr.
Petrusen aldean bi bigantxa ihar ari dira bazkatzen. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 254. orr.
Atarian txakur igar-igarra ikusi zuan. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 45. orr.
Egur hezeari hau egiten badiote, zer ez ote iharrari? Elizen arteko biblia Lk 23,31
Lautada mugagabearen monotonia sasi banaka batzuek ozta-ozta hausten dute, iharrak, kiskaliak. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 287. orr.
Orain, aitzitik, kanabera ihar bat egina nagok. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 102. orr.
Besakada bat abar ihar. Elizen arteko biblia Eg 28,3
Ikaragarri luzea zirudien, adar iharra bezain mehea. oharkabean, belar iharra urratzen hasi zen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 201. orr.
Haizeak erauzitako hosto iharrak. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 69. orr.
Zelofanezko poltsa tiki batetik marihuana iharra aterata. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 159. orr.
Eguraldi iharragoa eta eguzkitsuagoa dakar, seko lehorrera pasatzen ez bada. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 31. orr.
Udamin gogaikarria gertatu zen, errea eta iharra. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 270. orr.
Bero iharrago batez Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 304. orr.
Agorra, diot, eta iharra Erlijio-elkarte pobretxo hau, lurreko gauzen hezetasunetik urruti baitago. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 425. orr.
Eta bada tristura more bat, idorra, iharra, izerdi larria bezain hotza. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 132. orr.
Deitzeko indarrik ere ematen ez duen gogo iharra. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 163. orr.
Izeko espiritu ihar eta hits bat zen, bere zorroztasunaren labanak ezpel horian egindako irudi zurbil eta izu bat. abuztuko asteazken hori halakotsua izana zen esku artean nerabilen aferari zegokionez: agorra eta iharra, aroaren pare. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 14. orr.
Fonografoko diskoen atzean, jazz taldeen auhen ihar luzeekin. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 280. orr.
Barauaren barauz, zangoak koloka ditut, gorputza argal eta ihar. Elizen arteko biblia Sal 109,24
Begiak zimel zituen, gorputza ihar, arropak pilda txar eginik. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 268. orr.
Esperantzaren ontzia guztiz hutsik, guztiz ihar, siku, geratzen denean. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 66. orr.
Hezurretan azala besterik ez dute, egurra bezain ihar. Elizen arteko biblia Nk 4,8
Belar iharra bezala erabat erreko dituzte. Elizen arteko biblia Na 1,10
Abu ihia bezain luzea da, ira iharra baino iharragoa. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 111. orr.
Gizon txikitxoa zen, hetikadun bat bezain iharra, makurra eta hanka-okerra. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 60. orr.
mandarina ez zen usteldu, eta, ihar-ihar egin zenean ere, arbolan zintzilik zegoeneko usain goxo ber-bera zerion oraindik. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 149. orr.
Hala ere, gorputza ez duzu horrela zaintzen, ihar-ihar eginik eta zarpailtsu jantzirik, gainerakoan errege bat dirudizun arren. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 181. orr.
Eta han aurkitu zutela, egun batean, goseak ihar-ihar egina. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 43. orr.
ama iharra (4); ama iharrak (4); ama iharrarekin (3); ama iharraren (5); belar iharra (4); egur iharrak (4); egur iharrak eskuz (4); esku ihar (4); eta ihar (5); eta iharra (13); eta iharra zen (3); hain ihar (3); hosto iharrak (3); ihar bat (6); ihar baten (3); ihar eta (16); ihar ihar (3); iharra da (3); iharra eta (6); iharra zen (5); iharrak eskuz (4); iharrak eskuz puskatzean (4); lehengusu iharra (3)