Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
lehoinabar (28 agerraldi, 7 liburu eta 7 artikulutan; orobat lehoi nabar g.er.) iz ugaztun haragijale handia, larrua gorrixka eta orban edo izpil beltz biribilekin duena (Panthera pardus). ik pantera.
Gero, begira nengoela, beste piztia bat ikusi nuen, lehoinabarraren antzekoa. Elizen arteko biblia Dn 7,6
Alda ote dezake beltzak azalaren kolorea? edo lehoinabarrak bere larru pikardatua? Elizen arteko biblia Jr 13,23
Lehoinabar baten zalutasun hilgarriaz mugitzen zuen gorputz luze lerdenean. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 53. orr.
Lehoinabar larruz jantzita azaldu zen hura burutik oinetaraino. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 42. orr.
Norvegiako Jomi Massage hasi zen: lehoi nabarrrezko soinekoa, botak eta gitarra gorriak. Berria - Kultura 2004-06-12
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)