Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pantera (45 agerraldi, 20 liburu eta 9 artikulutan) 1 iz ugaztun haragijale handia, larrua gorrixka orbaduna duena (Panthera pardus). ik lehoinabar.

Europan, bakarra ez, baina pizti-piztiaren eredu nagusietakoa otsoa izan da mendez mende, beste kontinenteetan pantera, tigrea edo jaguarra izan diren bezala.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 68. orr.

Zakur basa taldeak, arbola baten gainean hamabost metro gora zegoen pantera bat inguraturik izan zuen hiru egunez.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 177. orr.

Pantera zaurituaren bisaia.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 54. orr.

Lehoia bezala oldartuko zaie gainera eta panterak bezala sarraskituko ditu.  Elizen arteko biblia   Si 28,23

Utzi lehoien eta panteren mendizuloak Pantera batena zirudien, bai, begien aurrean zuen itsasoaren narru nabarrak.  Elizen arteko biblia   Kt 4,8

Bere zerraldoan pantera arrosa pintatu nahi du Mariak.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 54. orr.

2 (erkaketetan)

Edurtxo Caterpilar pantera bat zen: piztia hau jakinaren gainean dago bere edertasunaz, baina badaki, era berean, bere itxura beldurgarria dela.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 171. orr.

Karlos Otxotorena Leioako irakaslea omen zen, isila eta zuhurra, pantera beltz bat gau ilunean bezala.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 158. orr.

Besuinetik altxatu nintzen hala ere, haien atzetik pantera ilun eta lizun baten maneran herrestatzeko.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 22. orr.

Pantera begibakar baten moduan egin du salto ilargi betezko gauak hiriaren gainera.  Berria - Kultura   2004-12-04

Horrez gain, Ivanovicek estimatzen duen jarrera erakutsi du, pantera ezizena merezimendu osoz lortuz.  Berria - Kirola   2004-11-11

4 (beste izen baten eskuinean)

Berri txarrak ez dira eskas [...] hala nola Beloki Tourretik kanpo geratuko dela edo Marijo Perec andere-panterak lasterketari gisako bere karrera abandonatzen duela.  Berria - Kultura   2004-06-22

3 Pantera Beltz pl

"This machine kills fascists" idatzita daukan Woodie Guthrie, Intifadaren gazteak, Pantera Beltzak...  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 79. orr.

Pantera Beltzetako kide Mumia Abu Jamali duela 23 urte ezarri zioten zigorra.  Berria - Harian   2005-12-11

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

pantera beltzetako kide (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus