Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
legitimotasun iz legitimoa denaren nolakotasuna, legezkotasuna, bidezkotasuna. ik legitimitate.
Herritarren atxikimendua aldarrikatzea eta haren legitimotasuna oinarritzat hartzea. Berria - Ekonomia 2004-11-25
Gehiengoek ez dute inongo legitimotasunik gutxiengoei beraien funtsezko eskubideak kentzeko. Berria - Euskal Herria 2004-09-04
Errepresioa trantsizio deitutakoaren moldeak beretzen ari zen neurrian, herri-borrokak ere asmatu egin nahi zuen nola aurpegi eman, aurrekoaren oinordeko zuzena izan arren legitimotasun handiagoa lortzeko bidean zen erregimen berriari. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 117. orr.