Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Legitimitateaz ari garela, subjektua erabaki behar da. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 108. orr.
Legitimitatea gizabanakoari dagokio eta botoen bitartez erabakitzen da. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 108. orr.
Eta eskubideaz gain, irabazi ditugun hauteskundeek emaiten daukute legitimitatea. Herria 2001-02-22
Barru osoa urdin izateak odola urdin izateak baino legitimitate dinastiko handiagoa eman behar luke. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 111. orr.
Gure armak legitimitatez osatutako gobernu baten aurka altxatu genituela. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 87. orr.
Eusko Legebiltzarrak legitimitate osoa du estatutu aldaketa proposatzeko. Berria - Euskal Herria 2004-04-30
Jose Antonio Agirre lehendakariaren gobernuaren legitimitatea zalantzan jarri duela. Berria - Kultura 2006-02-10
Euskal autogobernua Espainiako Konstituzioak jarriko lituzkeen mugaketa hipotetikoetara murriztea, juridikoki justifikatzen ahalegindu daiteke, baina politikoki Espainiako Estatuak Euskadin duen legitimitatea izugarri ahulduko luke. Berria - Euskal Herria 2004-07-07
· Egia da Euskal Herria dagoela zutik Legitimidadearen eta Don Carlosen alde. Txillardegi «Putzu», 1999 - 210. orr.
Arakan segitu du legitimitate-arrasto gehiagoren bila. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 112. orr.