Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lege naturalak ez dira lege idatziak; legelarien erantzunak eta ohiturak, berez, ez dira legeak, botere gorenak baietsiak ez diren bitartean. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 185. orr.
Auzitegietako epaile eta legelariak. Mendebaldeko teologo, legelari eta kanonista jakintsu anitzek. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 24. orr.
Zuzendaritzako arduradunek teknikari baten eta departamentuko legelariaren aurkako iritziarekin erabaki zuten diru laguntza ematea. Berria - Euskal Herria 2006-02-04
Adulterioak ondoriorik ez badu, eta senarrak ezer ez badaki, ez da legelaririk kasu horretan krimena egon dela froga dezakeenik. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 117. orr.
AEBetan indar handia hartzen ari da Eric Schlachter legelariak plazaraturiko doktrina minimalistak. Berria - Gaiak 2004-12-09
Legea legelariek egina da, eta legelariak, berriz, aberats eta boteretsu izan ohi dira hamarretik hamaikatan. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 54. orr.
Hamar urte eman ditu legelari bezala Gipuzkoako Batzar Nagusietan. Berria - Euskal Herria 2004-05-15
Legelari batzuekin hitz egingo dut auzi honi buruz. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 499. orr.
Hizkuntzaren Aldeko Legelariak elkarteak Justizia arloan Herritarrek dituzten Hizkuntz Eskubideen Ituna onartu zuen. Berria - Euskal Herria 2004-04-16
Espaniako Legelarien Estatutu Orokorreko 41. eta 33. artikuluek. Berria - Harian 2006-01-10
CIJ Legelarien Nazioarteko Batzordeak eta CAJ Andeetako Legelarien Batzordeak, bestetik, «hutsune instituzionala» salatu zuten atzo. Berria - Harian 2005-04-20
Legelarien Euskal Kontseilua Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko abokatuen kolegioen gainetik dagoen erakundea da. Berria - Euskal Herria 2004-03-24
Batzorde bereizia antolatu, bertara lau legelari ospetsu ekarri eta abiada bizian jarri zuen aspalditik baratz zebilena. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 13. orr.
Bolognan eta haren alaba ziren unibertsitateetan hezitako legelari zibilak administratzaile bihurtu ziren. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 283. orr.
Anai Peregrinok ez baitzuen inoiz ere apaiz egin nahi izan eta anaia laiko geratu zen, nahiz eta oso jakintsua eta legelari handia izan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 998. orr.
Bere legelari ikuspegiari nahiz jarraiki, eginahalak oro egin zituen Espainiako Inkisizioaren auzitegitik auziaren kentzeko eta Erromara eramateko. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 23. orr.
Legelari batzorde bat. Berria - Harian 2005-02-27
· Donald Rumsfeld Defentsa idazkariak iaz legelari zibil eta militar talde bati eskatu zion aztertzeko nazioarteko eta AEBetako legeek tortura erabiltzea eragozten zuten. Berria - Mundua 2004-06-08