Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

laztan 1 iz eskuez edo ezpainez egiten den txerazko edo maitasunezko adierazpena.

Badira laztan edo igurtzi batzuk bero-bero jartzen gaituztenak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 217. orr.

Laztan edo fereka batzuk eraginkorragoak dira, beste batzuk baino.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 237. orr.

Etxean, dena zen laztana eta txera.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 74. orr.

Laztan bat izan zen, ukitze goxo baino goxoago bat, igurtzi arin baino arinago bat burmuina leherrarazi zidana.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 203. orr.

Eta lotsa keinuak eta laztanak, eta baita zorabioak ere ikaskide baten amodio adierazpena entzutean.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 72. orr.

Laztan bakar bat emango banizu, ezingo zintuzket utzi, infernuraino segituko nizuke.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 28. orr.

Bera izan zen berriro irribarre egin, niri masailean laztan labur bat eman eta alde egin zuena.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 93. orr.

Komeni ez zen laztan edo xirriren bat desgaraian eginez gero.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 229. orr.

Zakurra ailegatu zen, nitaz kexu, eta turkiarrak laztanak egin zizkion, lasai eta patxadan, ederki ezagutuko balu bezala.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 60. orr.

Caracas, ordea, ez du itsasoaren laztanak harrapatzen.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 15. orr.

2 (izenondo edo izenlagunekin)

Laztan lotsatiak, musuak...  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 61. orr.

Haren eskua laztan ia lotsagabe batean mugitu zen nire lepagainean zehar.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 104. orr.

Laztan lizunetan ikasitako eskua nolanahi ere.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 42. orr.

Eskutik heldu ostean, ileak zirimolatu zizkidan laztan samur batean.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 85. orr.

Gero laztan beroa nire izterraren kontra.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 172. orr.

Baina berak laztan erogarri horiekin jarraitzen du, sabeleraino jaitsi da, gerrian eta aldaketan dabil jostari.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 83. orr.

Laztan iheskorrak esku eta masailean.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 91. orr.

Eguneroko bestelako kontaktuekin edo laztan sexualekin.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 120. orr.

Maitasunezko laztan eder horiek.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 154. orr.

Ahozko laztan horietako bat ezpainetako musua da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 153. orr.

Orain axaleko laztan horiek ez naute asetzen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 151. orr.

Eugeni xarmangarria, laztanik gozoenez ase nahi dut ipurdi hori!  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 91. orr.

Olatuen hots urruna eta haizearen laztan leuna ostatuaren terrazan.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 68. orr.

Gero eta laztan gozoagoa dario ostarteko eguzki oparoari.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 137. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Neska batekin oheratu eta, geron laztan jostetan genbiltzala, ez si eta ez no, bapatean egin zidan galdera: [...].  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 98. orr.

Mantaletik tiraka ibiltzen nituen horretarako gai zirenak laztan-eskean.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 147. orr.

Gauza bat dela zalea izatea (laztan-trukean, ez dirutan) eta beste bat, oso diferentea, puta edo profesionala izatea (dirutan, ez laztan-trukean).  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 143. orr.

Biok musu eta laztan premia handia genuen, nonbait, eta izerdi, listu, hazi eta bestelako isurkinetan igerika ibili gara denda zaku berez beroan.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 235. orr.

Garai hartan posible ziren laztan-keinu guztiak egin nituen. Bitartean nire emazte ohiaren eta putakumearen arteko laztan-eszenak aurrera jarraitzen zuen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 78. orr.

Gure larruazal guztian zehar daude ukipen eta laztan errezeptoreak, baina are gehiago genitaletan.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 154. orr.

40 urteak jada beteak baina gazteen freskotasuna gordetzen zuena, bular oparoak etengabeko laztan eskaintzan bezala.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 63. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Intxaurrak bezalaxe, estimatzen du eguzki-laztan gozo hori.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 313. orr.

Neskatxa harkaitzaren gainean zegoen eserita, begiak hertsirik, eta isil-isilik, eguzkiaren argi-laztanak dastatzen ari.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 230. orr.

Eman biezat musu, bere ezpainez musu! zure maite-laztanak ardoa baino gozoago.  Elizen arteko biblia   Kt 1,2

Bazeukan San Antonioren irudi koskor bat gelako mahai txikian, argi eta lorez apaindua, egunero, musu-laztanak emanez eskari eta otoitz samurrak egiten zizkiona, senargai aberatsa, ona eta dotorea eskatzeko.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 85. orr.

• 5 izond maitea, kutuna.

Nire ahizpa laztan eta maiteoi.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1193. orr.

Oi maiatzeko arrosa, dontzeilatxo laztan, arreba amultsu, Ofelia eztia!  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 177. orr.

Gau on, printze laztan hori, eta aingeru oste kantari artean hartu atseden.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 229. orr.

Ene maite laztan ezti kuttun ttiki hori, ez dakit zer izan dezakezun Algernon izenaren aurka.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 116. orr.

Guztiok maite genuen Wanda, horren baitzen laztan eta otzana.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 67. orr.

"Ikusten al duzu zein egoeratan utzi nauzun, zaldun laztana?", esan zidan bere zakil zaildu eta burugogorra eskainiz, oso luzea eta bueltan sei bat hazbetekoa.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 71. orr.

Hitz laztanak esanez.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 96. orr.

Airearen fereka laztana sentiarazteko eta gozatzeko ahalegina.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 141. orr.

6 (deikietan)

Oi, ene laztana! -Laztana, ez egin hori, aitatxok oraindik ez du osorik irakurri.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 39. orr.

Ea, laztana, esango al didazu behingoz zer gertatzen den?  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 33. orr.

-Barkatu, laztana -esan zuen mutilak-.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 109. orr.

Stella, laztana, ez hadi kezkatu.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 204. orr.

Adorea, laztana, adorea, esan zidan amona Erikak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 152. orr.

Benetan diotsut, laztana, ez nuen horrelakorik esan nahi.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 221. orr.

-Ez esan hori, laztana.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 229. orr.

Neuk deituko dizut, bostetan, laztana.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 329. orr.

-Zergatik ez baina, ene laztana?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 39. orr.

7 laztan egin ik laztandu.

Eskua luzatu nuen, haren aurpegiraino, eta laztan egin nion. -Entzun -laztan egin zidan berriz ere-.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 193. orr.

Iletik pasatu dit eskua eta laztan egin dit zaman eta lepotik behera.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 198. orr.

Gizon hura, ilean laztan egiten zidana, eskolan aurkitu nuen berriro.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 30. orr.

Elkarri lepoan laztan egin eta autora joan aurretik [...].  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 26. orr.

Bitartean Fernandok laztan egiten zien Marken zakilari eta Kateren titiei.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 115. orr.

Menelaok irribarre eta laztan egin zion; opari eder bat eman, eta joaten utzi zion.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 19. orr.

Loroak, lepoa okertuz, utzi egin zion laztan egiten. Ibaitik datorren haizeak laztan egiten du.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 29. orr.

Geroztik Ibrahimi zoriak laztan egin zion. · Bikote bat hizketan ari da eta elkarri laztan ttikiak egiten, elkar musukatzen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 212. orr.

8 laztan-laztan izan du ad

Aski da hori; laztan-laztan banauzu, ez dakizu nola eskertuko dizudan!  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 169. orr.

Indioek laztan-laztan dituzte beleak.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 152. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus