Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
-Laztan nazazu. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 50. orr.
Eseri denean Itxasok laztandu egin du leunki bizkarrean. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 294. orr.
Zenbat maite zuen kontatuko zion musuen bitartez eta astiro-astiro laztanduko zuen, zilborrean putz eginez. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 52. orr.
Elkar laztandu dugu ia elkar ukitu gabe, leialtasun erdibiturik gabe, denboratik kanpo. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 210. orr.
Nire asperdura nabarmentzeko betaurrekoek minberatutako sudurra laztandu dut. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 120. orr.
-Ez zenuen gaizki egin -onartu zion Einsteinek, bibotea laztanduz. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 21. orr.
Oinak musuka laztantzen zizkion. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 376. orr.
Eskuarekin ileak laztandu dizkio. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 132. orr.
Eskuin eskuko hatz puntez bere ezpainak laztantzen hasi zen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 32. orr.
Amak burua laztandu zidan irribarrez. Juan Kruz Igerabide «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 35. orr.
Emakumeak urez beteriko edalontzi bat ekarri zuen sukaldetik, eta bekokia laztandu zion leunki gero. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 154. orr.
Bidaiariek galdeketari ekiten zioten bitartean, Ruben eta bion belaunek elkar laztanduz jardun dute. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 237. orr.
Neskak ezpaineko zauria hatz batez laztandu zion-. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 145. orr.
Zenbat aldiz ez ote zituen laztandu Julenek Mirariren bular haiek. Fernando Morillo «Ortzadarra sutan», 2003 - 59. orr.
Izugarri gustatzen zaio lagunak klitoria musuka, miazka eta laztan diezaion. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 250. orr.
Nolako jainkosa-ipurdia! laztandu gura dut! Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 178. orr.
Laztandu katuaren bizkarra. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 94. orr.
Urak esku leunak ditu, eta gorputzaren zoko-moko guztiak laztandu dizkit. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 37. orr.
Olatuek oin biluziak laztantzen zizkioten, eta damak liburu bat irakurtzen zuen. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 97. orr.
Haize bolada hotz batek laztandu zuen emakumearen musu goibela. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 89. orr.
New Yorkeko txalo zaparradak laztandurik, baina txaloen jatorrian dagoen gerra lekukotasunaren laztan mingarritik urrin, uda hori Ernest Hemingwayk Biminin emango du. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 82. orr.
Esku dardarati batez laztandu nuen burdina zaharra. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 267. orr.
Musika aparatuaren ondoan zegoen zutik, diskoaren karpeta urdina laztantzen. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 132. orr.
Eta zorigaitzezko gau hartan, aspaldiko partez pilota hura esku ahurrean harturik, luzaz ferekatu, laztandu nuen, anaiaz hobeki oroitzeko. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 26. orr.
Jaio orduko hil den haurraren hilotza bezala laztantzen zuela arma itzali berria, dohakabeki negar eginez. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 10. orr.
Bada balak oroitzapenik ederrenak bailiren laztantzen dituen jendea. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 169. orr.
Arratsaldeko eguzki xamurrak teilatuak laztantzen zituen. Joxemari Urteaga «Ordaina zor nizun», 2001 - 84. orr.
Eta berriro bere oroitzapenak laztanduz, uso bat biek bota uste zutenean sortzen ziren mokokaldiak datozkio gogora. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 170. orr.
Mingarriro laztantzen nau haren oihartzunak, arima barruraino sartzen zait, bihotzaren inguruan kiribiltzen da. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 321. orr.
Alkoholak laztandu egiten ditu minak. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 129. orr.
Ginebrak laztandu egiten ditu izotz puskak. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 72. orr.
Hura bai sekula sentitu ez nuen laztandu-nahi bizia! Txillardegi «Putzu», 1999 - 58. orr.
aurpegia laztandu (5); bekokia laztandu (3); besoa laztandu (7); bizkarra laztandu (3); bularra laztandu (3); burua laztandu (11); burua laztandu zion (4); elkar laztandu (3); eskua laztandu (6); ilea laztandu (13); ilea laztandu nion (3); kokospekoa laztandu (4); kokospekoa laztandu zuen (4)
burua laztanduz (3); ilea laztanduz (3)
aurpegia laztantzen (9); burua laztantzen (10); elkar laztantzen (3); eskua laztantzen (4); ezpainak laztantzen (3); ilea laztantzen (12); ilea laztantzen zidan (3); ipurmasailak laztantzen (3); klitoria laztantzen (5); larruazal guztia laztantzen (3)