Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Kanposantuko arduradunak, burdin hagak erabiliz, lauza altxatu zuen. Lauza bat altxaturik, fardel bat ikusi zuen azpiko zuloan. Josetxo Azkona «Patata soro bat», 2004 - 126. orr.
Mailadiko harrizko lauzaren kontra. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 65. orr.
Oinazpian zafirozko lauzaz eginiko solairua bezalakoa zuen. Elizen arteko biblia Ir 24,10
Katu-janaren bolatxoak din-din erori dira sukaldeko lauzetan. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 104. orr.
Ezkerraldean bainua, dutxategiko lauzak horiturik eta lababoko kainua ur tanta jarioz. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 15. orr.
Hodiaren zurrustak zolako lauzak harramazkatzen zituen zakar, hango odol sunda eta herdoila kendu ezinik, ordea. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 253. orr.
Odolak putzuak sortzen zituen lauzen gainean, hiltegietako harrietan behera isuri ondoren. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 279. orr.
Huntza bururik buru doan karrika honen zorua lauzaz egina da. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 137. orr.
Belardi gaineko lauzazko bidetik eliza atzera jo du. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 62. orr.
Lauzazko zoru gainean etzan. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 167. orr.
Badira marmolezko zutabe-ilarak, altuera izugarrietaraino jasoak; haien gainean jarririk, lauza itzelak, marmolezkoak haiek ere. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 145. orr.
Harresiak barrenaldetik baratzetara ematen du, eta lauza handiz osatutako bide bat dauka. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 22. orr.
Zoruan hain ongi markatuak dauden lauza perfektu horietan. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 19. orr.
Buruhas, bere ogia igurikatzen zuen, lauza lakar batean bermaturik. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 107. orr.
Kulunka eginez zoruko lauza zabukarietan. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 234. orr.
Beste mahai batzuek, lauza beltzez eginak, zuloak zituzten, arauturiko tartez, biktimen odola isurtzen uzteko. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 34. orr.
Lauza zurizko komunaren parean. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 206. orr.
Bihotz gainean lauza handi bat zuela sartu zen etxe barrenera. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 86. orr.
Familia urratuetan hazitako umeek beti eramango dute lauza bat beren buru-bihotzetan. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 98. orr.
-Kristoren lauza kentzen didazu, Cesar. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 83. orr.
Ez etorkizun berri baten atarian, iragan ilun baten lauzapean baizik. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 112. orr.
Denen gibeletik nindoan, burua apal naski, ohartuz halere etxeen itxurek, galtzada-lauzen margoek udazkenaren eite zutela. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 30. orr.
Ikusi nituen, Soler kaleko patiostean, duela hogeita hamar urte Fray Bentos-eko etxe bateko bebarruan ikusitako zoru-lauza berak. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 169. orr.
Bide hau oso gogorra da tarteka, zati batzuk hare-lauzaz eta marmol-lauzaz daude zorutuak. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 161. orr.
Hormigoi lauzen gainean erdi etzanda geundela. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 347. orr.
Izotz lauza edo xafla zabalak egingo dira urgainean. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 343. orr.
Itsastxakur eguzkizaleak ere izango dira izotz lauzen gainean etzanda. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 280. orr.
Harri lauza edo zurezko ohol batean. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 104. orr.
Pentzeen hesiak, "chantos" delakoak, arbelezko harri lauza landatuz eginak dira. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 215. orr.
Moisesen legeko bi harri lauza haiek dira hemen gogoratzen, jakina. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 118. orr.
Baina sukaldeko harri lauzen arteko arraildura eta patarretaz ginen baliatzen kaniketan jostatzeko. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 150. orr.
harri lauza (15); marmolezko lauza (4)
harri lauzak (4)
lauzaz eginiko solairua (3); zafirozko lauzaz eginiko (3)
lauzen gainean (6)