Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Arabako lautadan azkar gorritzen dela lurra? gorrituko ez da ba? Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 267. orr.
Ecofuel enpresa ezartzeak Arabako Lautadako herritarren bizi-kalitateari kalte handia egingo liokeela uste du LABek. Berria - Euskal Herria 2006-04-12
Gasteizko lautadan bilatu behar izan du aterpe. Berria - Euskal Herria 2004-02-28
Gizona ozta-ozta ausartzen da Siberiako estepetan edo Asiaren erdialdeko lautadetan barneratzen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 9. orr.
Beren estualdian Asisko lautadan han-hemen eskean biltzen zituzten arbiekin konformatu behar izaten zuten gosea. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 209. orr.
Hemendik aurrera, behin Pancorbo igarota, mundua zabaldu egiten da, lautada bihurtzen. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 38. orr.
Mendian egiten den lana ez da lautada batean egiten den bera. Berria - Ekonomia 2006-03-01
NASAren Opportunity zundak urtarrilaren 24an lur hartu zuen Marten, Meridiani Planum izeneko lautadan. Berria - Gaiak 2004-02-01
Bi gurpileko zalgurdia guztiz ezdeusa baita nire irudimenak lezakeen baino askoz ere harantzago luzatzen diren ametseko lautada bazterrik gabeetan. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 16. orr.
Poloniako lautada amaigabean. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 219. orr.
Gure aurrean lautada handi eta zabala, nekagarria beroak dardarazi eta astinduriko airean. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 95. orr.
Muga gabeko lautada itzela, belarrezko basamortu antzekoa. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 178. orr.
Batere trabarik ez ikusmira guztian, lautada zuri berdinduan! Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 137. orr.
Lautada mugagabearen monotonia sasi banaka batzuek ozta-ozta hausten dute. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 287. orr.
Beste batzuek bidea urratzen zuten lautada harritsuan. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 216. orr.
Etxaldea lautada basotsu batean dago. Berria - Kultura 2006-01-31
Hondartzarako girorik ba ote zuen edo hobe zukeen lautada aldea hautatzea. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 92. orr.
Une hartan laino zerratu bat zabaldu zen gudu-lautadan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 61. orr.
Itsas lautadak hazi urdinez osatuak balira, ezingo lirateke inola zuritu. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 141. orr.
Gure inguru honetan ez bezala, bai barruko hego-lautada horretako beroek eta baita Mediterraneoko kostaldean ere, ekaitza emankor ibili ohi da. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 353. orr.
Baina, ai!, agudo sartzen du muturra hego haize ahulak, barne-lautadako beroen eraginez. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 229. orr.
Zure eskumatan zegoen gorputz-lautada argia ez dago dagoeneko. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 93. orr.
Atzetik, berriz, Lautadako herrietatik eta Sakanatik Araiara joandako ehunka herritar izan ziren. Berria - Euskal Herria 2006-03-26
Ecofuelek findegia Amezaga herritik 60 bat metrora kokatzeko asmoa zuela jakin eta gero, mobilizazioak hasi ziren Lautadako eskualdean, egitasmoari aurre egiteko. Berria - Euskal Herria 2006-05-05
Lautada Bizirik izeneko plataforma eratu dute herritarrek Ecofuelen kontrako protestak bideratzeko. Berria - Euskal Herria 2006-03-26
Lantokiaren eragina, plataformak azaldu duenez, ez da Lautadara mugatzen, findegitik ateratako erregaia Olaztiko (Nafarroa) eta Lemoako (Bizkaia) zementu fabriketan erabiltzeko baita. Berria - Euskal Herria 2006-03-26
Aiarakoak, Gorbeialdekoak, Lautadakoak nahiz Gasteizkoak, txapelketaren aurtengo ekitaldian; guztira 22 bertsolarik eman dute izena. Berria - Kultura 2004-03-09
Goi lautada zabal bat hautatu zuten ospakizun horretarako. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 304. orr.
Inguru osoan, goi lautada zabalaren atzealdetik Tom ibaian amaitzen ziren ezponda malkartsuetaraino. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 306. orr.
Andeetako goi-lautada. 15.000 indigena bildu ziren goi lautadatik hiribururaino egindako martxa koloretsuan. Berria - Mundua 2004-05-28
arabako lautada (4); goi lautada (8); itsas lautada (3); lautada bizirik plataformako (3); lautada handi (3); lautada handian (3); lautada osoa (8); lautada osora (3); lautada sutan (5); lautada zabal (6); lautada zabal bat (4); lautada zabala (3); xaron lautada (3)
arabako lautadako (7); goi lautadako (3); lautadako hiri (3); lautadako hiri guztiak (3); xefela lautadako (3)
arabako lautadan (5); goi lautadan (6); jerikoko lautadan harrapatu (3); lautadan barrena (5); lautadan ezarri (3); lautadan harrapatu (3); lautadan zehar (6); moabeko lautadan (13); xefela lautadan (3)