Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

lausotu, lauso(tu), lausotzen 1 da/du ad lausoz estali. (begiak)

Begi biak lausotzen hasi zitzaizkion Virgili sei urte zituenean, eta nabarmena zen funtzionalki berriro ere itsu bihurtzen ari zela.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 122. orr.

Lauso bitez haien begiak, ez dezaten ikus, makur bekie bizkarra betiko.  Elizen arteko biblia   Erm 11,10

Berriz ere lausotu zaizkit begiak, orain argia zela eta.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 22. orr.

Lurra bekokiaz jo [...] eta haren begiak lainoak lausotu zituen.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 168. orr.

Behazunez, berriz, igurtzi begiak lausoturik dituenari, haize eman begietara eta sendatu egingo zaizkio.  Elizen arteko biblia   Tb 6,9

Nahigabetua daukagu bihotza, negar-malkoz lausoturik begiak.  Elizen arteko biblia   Nk 5,17

Begiak nahigabez lausotuak ditut, horrenbeste zorigaitzez ahulduak.  Elizen arteko biblia   Sal 6,8

Begiak izerdiz lausotuta.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 311. orr.

Hark begiak lausotuak zituen, ez zahardadeaz, negar-malkoen eraginez baizik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 904. orr.

Abstrakzio hagitz jantzien lurrunak adimenduaren begiak lausotzen dizkigula.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 106. orr.

· Bista lausotzen hasi zaio.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 21. orr.

Izua torloju itogarria da, begirada lausotzen duena.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 61. orr.

Nor da arrazoirik gabe kolpatua? nork du begirada lausotua?  Elizen arteko biblia   EsZ 23,29

2 (gauza fisikoak)

Lurrunak kristalak lausotzen ditu.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 81. orr.

Kikarari zerion lurrunak betaurrekoak lausotzen zizkiola.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 230. orr.

Malkoz lausotutako betaurreko lodien atzean.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 36. orr.

Itxita zegoen tabernako atea, leihoak lausotuta.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 156. orr.

Argia iragazirik eta indarrik gabe sartzen zen hauts-geruzak lausotutako beiratetik.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 267. orr.

Ez alkohol lainoz lausoturiko irudi haiek, ez lerroburu deigarri haiek ez zitzaizkion axola.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 210. orr.

Trinitik pantailara begiratzen du, baina malkoek irudia lausotzen diote.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 135. orr.

Bere burua lausoturik ikusi zuen apain-mahaiko ispiluan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 214. orr.

Artean lausoturik ikusten zituen langar bioleta elektrikoan aienatutako salmahai luzeak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 506. orr.

Likido bero batez zeuzkan begiak beteta [...] eta horrek, bere ezpainen sendotasuna galerazi gabe, airea lausotu zuen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 177. orr.

Ganduak lausotuta ikusten ziren bihitegiak, garabiak, nasak eta, urrunago, ontzien mastak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 180. orr.

Hotzak eta behelainoak lausoturiko mendietatik zetozen.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 70. orr.

Eguzki sartzea igarri-igarrian zegoen eta Midak kalezuloa itzalek lausotua ageri zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 17. orr.

Orrian eroritako negar malkoaren orbanak baizik ez du lausotzen hitza, han edo hemen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 8. orr.

3 (gauza abstraktuak) ik difuminatu.

Konortea galtzeak, edonola ere, ez zizkion azaleko kolore biziak lausotu. Ikusmena lausoturik neukan arren, SSetako ofizialen taldea ikusi nuen, kriptako murruaren kontra pilaturik.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 21. orr.

Arima lausotu egiten dela munduko zereginen hautsez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1200. orr.

Gero, burua lausotu zitzaionean, hitz eztiak esan nizkion: [...].  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 55. orr.

Burua ezertxok ere lausotu ez ziezaion.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 229. orr.

Lizunkeriaren sugarra erraz pitz baitezake [...] edota bihotz garbiaren distira lausotu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 768. orr.

Sentimendu guztiak lausotu egin ziren haren baitan, sirenaren kantu lausoaren eraginez.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 367. orr.

Idazkerak lausotu egiten duela hizkuntzaren itxura: idazkera ez da jantzi bat, mozorro bat baizik.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 57. orr.

Zientziaren eta teknologiaren arteko muga klasikoa apurka-apurka lausotuz joan da.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 142. orr.

Arestiko kezkak lausotzen zihoazen neure baitan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 142. orr.

Bere ipurdi biribil eta tentearen oroimenak lausotu egiten zidan pentsamendua.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 69. orr.

Gero, zorabio moduko batek sena lausotu zion.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 57. orr.

Elederri berehala lausotu zaio, ordea, erditzearen poza.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 16. orr.

4 irud/hed

Izan ere, ez zuen nahi harririk txikienak jaurtiz lauso zekion ikustea hain gogoko zuen iraganaren azalera gardena.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 15. orr.

Zaharrak ziren eta lausoturik zegoen haien apaingarrien distira.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 71. orr.

Irakurri eta idatzi dugunaren ondoren, irudi batzuk geratu zaizkigu itsatsita, temoso, historiaren lanbroan lausotzeari uko eginez.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 178. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Jakobek, zahardadez begi-lausoturik, ezin zuen ikusi.  Elizen arteko biblia   Has 48,10

Eguzki-dirdaiaren islan, aintzira garden bat zirudien ordokiak, lurrunetan desegina, ostertz gris bat irazten utziz, argi-lausoturik, lurrunetatik zehar  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 23. orr.

6 (era burutua izenondo gisa)

Haren begi lausotuek ezin diote eutsi zure perfekzioaren distirari.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 420. orr.

Aurrealdera begiratzen zian begi lausotuez, ilunpe aldera.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 196. orr.

Harryk bere burua ikusten zuen begi lausotu haietan islatuta.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 79. orr.

Kristal osteko begirada lausotu hartako barrenean argi izpirik piztuko ote zen zain geratu nintzen aldi batez.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 115. orr.

Zutik zegoen, dardarka, ispilu lausotuaren aurrean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 30. orr.

Esfera lausotuaren azpiko bi orratz geldituek zortziak eta hamar seinalatzen dituzte.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 125. orr.

Bere premiazko tonua, zorionez, semearen gogo lausoturaino iritsi zen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 25. orr.

Egunabarreko euri arinak Branen zentzumen lausotuak argitu zituen. istantera lo zegoen, lekutu denaren zorion irribarre lausotuarekin, eskuak magalean.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 61. orr.

· Bere begi malkoz lausotuekin nire lanjantzia goitik hasi eta beheraino aztertu zidan.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 27. orr.

7 lausotuxe lausotu xamar.

Margolari astigmatiko batek, betaurreko gabe pintatzean, garbi fokaturik ikusiko lituzke marra bertikalak, eta lausotuxeak marra horizontalak (edo alderantziz).  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 100. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus