Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pelikuletan-eta lagun bat identifikatzerik nahi ez denean, itzal moduko batez difuminatzen da haren aurpegia. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 28. orr.
Gobernuaren erantzukizuna [...] lausotua geratzen zen, difuminatua azpijokozko itsaso baten erdian. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 21. orr.
Urteak pasatu ahala, difuminatu egin zen -eta egin zaigu- Borgesen ikuspegi politikoa. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 52. orr.
Gauak ekarri dizkion nahigabe guztiak difuminatuz doaz karrikako asfalto zikina zeharkatu ahala. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 85. orr.
Batxilergoko lehenengo urte hartako irakasleak gogoratu nahi ditudanean, laino uher batean difuminatuta ageri zaizkit ia denak. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 21. orr.
Almibarrak fruta difuminatzen duen bezala difuminatu zion haizeak burmuina. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 48. orr.
Leihoaren eta mahaiaren artean zegoen emaztea, eta haren gorputzaren isla difuminatzen zuen gelako argi motelak. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 166. orr.
Kanpotik zetorren argitasun difuminatuak paretaren zauriak erakutsi zizkidan. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 12. orr.
Baziren lehen planoak eta urrutikoak, baziren argazki difuminatuak, desfokatuak, Fotomaton enpresetatik ebatsiak. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 45. orr.
Ohartu ote zen? deserosotasun sentsazio difuminatu baten menpe, tragoxka luzea eman zion edariari. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 22. orr.
Ezerk ez zuen lehengo kolorea eta distira, lehengo ertz definitua eta forma ezaguna, nabarra-urdina nagusitzen zen nonahi, difuminatuak eta zirriborro lausoak, fokutik kanpoko argazkia bezalakoa zen dena. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 73. orr.