Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

lauso 1 iz begiaren alde gardenean agertzen den orbantxo zurixka, ikusmena iluntzen duena. ik gandu.

Tobiti begietako lauso txuria kenduko zion, Jainkoaren argia bere begiz ikus zezan.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 108. orr.

ik beherago 11.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Haien zirin beroa erori zitzaidan begietara eta lauso txuriak sortu zitzaizkidan.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 106. orr.

Testamentu berriak dioen bezala, begiak irekiko dira, lausoak erori, eta itsuari ikusmena "emango" zaio.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 120. orr.

2 gehiegi edaten denean, negar egiten denean edo antzekoetan, begiek hartzen duten itxura.

Betaurrekoak puska tiki eginda, begietako lausoak ilunagotzen zuen toki zoldazu horretako ilunpea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 274. orr.

Joxanen begietan oruxoak eragindako lausoa...  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 51. orr.

Maddalen tristura oso batean sartu zen, zeina irakur baitzitekeen haren begien lausoan  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 442. orr.

3 beiretan itsasten den hezetasuna, gardentasuna kentzen diena.

Leihoak lauso-geruza mehe batez estaltzen ari ziren, ordea, beroaren goxotasunez.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 342. orr.

Marmarrean hasi zen berriro bere kasa, begiak tabernako beiratea bezain argi-lauso.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 181. orr.

Leihoetako kristalak lauso-lauso ageri dira, karez zurituta bezala.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 145. orr.

4 gandua; ikustea eragozten duen zernahi gauza.

Miopiaren lausoen artetik, bere gisako bizitegi batean nintzela konprenitu nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 355. orr.

Lauso artean bizi dira.  Berria - Harian   2006-02-05

Utzikeriaz jokatu dutela maiz Txinako agintariek gaixotasun honen aurrean, eta lauso artean gorde dituztela gaitzari buruzko hainbat datu eta susmo.  Berria - Gaiak   2006-02-15

Garaituen historia lausoan galtzea da garaileen helburuetako bat.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 49. orr.

Hor ikusten du lausoaren atzean, piezatxoak bere eskutzarretan ibiltzen.     «Bizia lo», 2003 - 11. orr.

5 (-en atzizkiaren eskuinean)

Dena dela, azken 70 urteotakoak ere historia asko daude kontatzeko oraindik, eta kontatu beharko lirateke, denboraren lausoak ez ditzan eraman memoriaren aztarna horiek.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 13. orr.

Uste zuen ondo lurperatuak zituela denak, oroitzapenak gordetzen diren ganbaratik etsipenaren lausoaz ezabatu zituenean.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 23. orr.

• 6 izond begiez eta begiradaz mintzatuz, gardentasunik gabeko itxura duena.

Burua berriro jaso eta emakumearen begi lauso urtsuekin egin zuen topo, berari so.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 254. orr.

Umearen begi zabal lausoak eskuetan sentitzen ditu iltzatuta.     «Bizia lo», 2003 - 12. orr.

Eta sekulako tristura sentitu zuen, estuasuna ezpain loratu berrietan, eta andereñoa begi lauso eta umelez ikusi zuen zerrendarekin aurrera egiten.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 154. orr.

Gavoillek, mahai baten gainean eserita, begirada lauso eta zangoak zintzilik, muzin egiten du, negar egiteko gutxi falta duen haur batek bezala.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 186. orr.

Karranpek eta oinazeek jota, hesteak zimur-zimur, begiak lauso.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 21. orr.

Jimmy altxatu egin zen, irakurtzearen poderioz begiak lauso eta bero zituela.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 269. orr.

Begiek, berriz, lauso-lauso, nigan finkatuta segitzen zuten, baina ni ez nintzen beste norbait edo zerbait ikusten ariko balira bezala.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 237. orr.

Bere gogoan bildurik zegoen, eskuak elkarturik, begiak lauso, kanporako sor eta gor, kanporako itsu eta itxi.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 250. orr.

Azken aldian, ordea, hizketan ari zintzaizkiola, begiak lauso eta burua beste zerbaitetan bezala sumatuko zenuen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 67. orr.

Pilarrek begiak lauso samar zituela iruditu zitzaion Leireri.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 65. orr.

Begi lausoz so egiten.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 95. orr.

7 izond argi eta garbi ikustea eragozten duena, gardentasunik edo zehaztasunik gabeko itxura ematen duena, uherra.

Eguerdia da, zeru erreari gandu lausoa dario. Zenbat eta [kamera ilunaren] irekidura handiago, or duan eta soslaia lausoago.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 66. orr.

Argia, mugimendua, kolorea hantxe bere aurrean, nahasturik, esanahirik gabe, orban lauso bat balira bezala.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 124. orr.

Odolaren isla lauso bat da linfa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 160. orr.

Sakontasuna oso ongi iradoki daiteke atzeko plano lauso baten bidez.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 209. orr.

Gogoratzen dut etxeko leihoan zirri hori bat, eta aintzira-ikuspegi lauso bat bertan.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 85. orr.

Irudia urrundik hartua eta lauso samarra zenez, gizona garaia eta adin ertainekoa zela besterik ezin zen antzeman.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 107. orr.

Nik ez nekien nor zen Weber ofizial hura, argazki lauso bat besterik ez zidaten erakutsi.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 236. orr.

Akuario lauso bateko arraina bezala.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 485. orr.

Nabigazio kartek erakusten zuten bagabidea, une hartan, laino lauso-lodi batek estalia ageri zen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 24. orr.

Aire itzal-lausoan eta ilunbean desagertzen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 145. orr.

Memoriaren itzal horiek, oso modu lausoan, hartu eta isil-isilik berekin ninderamaten irudi luzeak erakutsi dizkidate, beherantz beti, beherago oraindik.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 98. orr.

Hotsa sortzen zen lekurantz bihurtu, eta "irudi lauso" bat ikusi omen zuen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 124. orr.

Bere gogoa hutsune eroso lauso bat zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 265. orr.

8 irud/hed

Galduko ez den oroitzapena da, itzala bezalakoa, lausoa, aldakorra, zehazgabea, ziurtasunik gabea.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 19. orr.

Ideia horiek guztiak, erdi argiak, erdi lausoak.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 123. orr.

Kontzeptu lauso eta nahasia da, oraindik ere, Garapen Iraunkorrarena.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 14. orr.

Errealitatearen eta fikzioaren arteko mugak oso lausoak direlako.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 18. orr.

Nire familiaren berri lausoa eman nion, amona Erika aipatu gabe.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 116. orr.

Amets-antzeko sorgortasun lausoan murgilduta bizi zen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 156. orr.

Haren aurpegi bizar-kendua aurrerantz luzatua zegoen, eta denborarekin txerri muturraren halako antz lauso bat hartu zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 66. orr.

Hurrengo baterako asmoa hartu genuen, ez hitzordu finkatu eta zehaztua, baina bai halakoetan ohi den "egongo gara" lauso hori baino mami gehiagokoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 25. orr.

Denak bizi gara, onarturik, halako arrisku lauso, zehaztugabe eta lainotsuan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 192. orr.

Orainaren eremu labainkor, aldakor eta lauso horretan kokatzen dira ipuin gehienak.  Berria - Kultura   2006-03-21

Ea zergatik zen hain lausoa eta konplexua alkimisten hizkera.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 9. orr.

Halako euforia lauso bat ematen du, handik segundo gutxira konortea galtzen da, eta minutu batzuen buruan hil egiten zara.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 43. orr.

Jakin-nahi lauso batek erakarri ninduen harengana.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 157. orr.

Eta neu ere dardaratan sentitu nintzen, halako beldur lauso, ahaltsu, ikaragarri batez.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 223. orr.

Historia hori entzuten ari nintzela halako susmo lauso bat izan nuen ni nintzela tximino hura.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 43. orr.

Musika, arte konplexu eta misteriozko, aljebra bezain zehatz eta ametsa bezain lauso hori.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 224. orr.

9 (izenondo elkartuetan, bigarren osagai gisa)

Azalean zerbait, likaren bat-edo, uzten zizula ematen zuen begirada astun lauso hartaz.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 241. orr.

Commendatorea zen nagusia, nahiz Basileako beste nagusi ilun-lauso batzuen mendean egon.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 154. orr.

Azalpen alferrikako eta berariaz bihurri-lauso bat zekarren erretxinaren oxidazio-mekanismoari buruz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 279. orr.

Herri txiki-lausoetan etxe zuloraino sartzen zaizkizu naturaren uholdeak, eta kasik neurriak hartu behar dituzu zapuztu ez zaitzaten.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 147. orr.

• 10 adlag ez argi eta garbi, gardentasunik edo zehaztasunik gabe, ilun, uher. ik lausoki.

Lauso ikusten zuela, besoko min lazgarriak zorabiaturik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 146. orr.

Hori guztia lauso samar ikusi nuen, eta ahalegin handiak eginda.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 105. orr.

Edonola ere, lauso ageri zaizkio hilabete haiek alargunari.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 128. orr.

Autoak hiri handiko kaleetan barrena egiten zuen bitartean, ikusmena lauso, uharte mortu batean galdua ikusten zuen bere burua berriro.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 144. orr.

Ni neu ere ez nengoen oso santu, egia da; lauso ikusten nuen dena gure aurrean.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 78. orr.

Ni pasabidetik iristen ikusteko gauza zen, baina oso lauso.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 144. orr.

Ikusmena argiago, baina oraindik lauso...  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 144. orr.

Eta gainerako guztia lauso geratzen da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 209. orr.

· Lauso bada ere, ilunpean, gaitzespenezko panelak ikustatzen nituen.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 85. orr.

11 begi-lauso1 ik gorago 1.

Azken urtean, begi-lausoa egin zitzaion Niniri begi batean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 16. orr.

Aitona bat aztertu dut, begi-lausoa du, eta ebakuntza egin beharko diote sei hilabete edo urtebete barru.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 23. orr.

Eskuineko begitik kendu zioten, bada, begi-lausoa eta lente berri bat jarri begi barnean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 123. orr.

Begi-lauso lodiak zituen, eta, esaten zutenez, erretinitis pigmentosoa ere bai, gaitz hereditario bat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 119. orr.

Erretinak ez baitziren ikusi ere egiten begi-lauso lodi haien atzean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 119. orr.

Gaixotasunaren sintomak begietan irakurtzeko ohitura dut, glaukomak, begi-lausoak.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 20. orr.

12 begi-lauso2 izond begi-lausoa duena.

Ez konkorra, ez mazkala, ez begi-lausoa.  Elizen arteko biblia   Lb 21,20

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus