Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lausoki gogoratzen dudan plazatxo batera eraman nau Mikelek. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 17. orr.
Bizitza gelditu egin zaio; lausoki, erretiro lasai bat hasi da irrikatzen; eta horrek huts eginez gero, apoteosia, heriotza. Une hartan lausoki gogoratzen nuen gauza bakarra zera zen, urearen eratorri bat zela eta bazuela zerikusiren bat azido urikoarekin. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 235. orr.
Poliki-poliki, lausoki, doi-doi jabetuz gindoazen bakarrik geundela, ez genuela aliaturik berarekin konta genezakeenik, ez lurrean eta ez zeruan. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 78. orr.
Orobat, Running Wild kanta ere aditzen zen, lausoki, gramofonoaren orratz kamutsaren azpian karrankari. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 536. orr.
Larruazal zuri hartan belus gorrimina islatzen zen lausoki. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 95. orr.
Bada lotura horietaz bestelako zerbait, eta biek sumatzen zuten lausoki samar bederen. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 19. orr.
Bonino gizontxo potolo, zarpailtxo, lausoki txakurkara bat zen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 255. orr.
Irakasle Laguntzailea begi jostagarri eta lausoki ironikoz begiratzen zidan. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 89. orr.