Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hiriburu-Uztaritze errepidean, latsak gainezka egin zuen atzo, eta une batzuetan errepide atal batzuk ur azpian egon ziren, zirkulazioa trabaturik. Berria - Harian 2005-12-07
Lehortea bide, agian, gure gaztaroko lats gardenari ur uherra nagusitu zaio orain. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 29. orr.
Eskuinean, latsaz bestaldean, herriko etxe urdinskek, otsaileko arrastiri hartan bestetan baino askoz beltzaireago... Txillardegi «Putzu», 1999 - 384. orr.
Latsaren xuxmur izuti etengabea ari, Arhane etxeraino hurbildu nintzen. Txillardegi «Putzu», 1999 - 384. orr.
Ibarrak arrastiriko zehar-argitan, itzal-mazelak, itzal-trokarteak, lats zuriak han behean, larre-pentzeak zehar-argitan, sarale-metak eguzki-argitan gorri, eta artalde bat oihan-ertzeko sakonune harri-kozkortsu batean: zizare zuriak iduri! Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 295. orr.
-Gero, potxola, bokata-latsean elkarrekin ariko gara! Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 102. orr.