Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

erreka 1 iz etorri txikiko ur-lasterra. ik lats.

Erreka batek, bere ertz garaiei leialtasunez atxikirik, sigi-saga eta ikur-makurka zeharkatzen zuen inguru guztia.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 363. orr.

Begira egiezu erreka horiei, harri isil horiei, lur errukabe honi.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 181. orr.

-Ezin hobeki! -erantzun zuen Imanolek dibertiturik, erreka harrien gainetik zeharkatzen zuela.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 121. orr.

Erreka zeharkatzen hasi aurretik ttu egin du uraren erdian.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 12. orr.

Horrela ibiliz, Ishimsk ibaia zeharkatu zuten, eta Ishimskoe, Berikylskoe eta Kuskoe herrixkak, eta Mariinsk ibaia, izen bereko herria, Bogostowlskoe, eta Txula erreka, azkenean, mendebaldeko Siberia eta ekialdekoa bereizten dituena.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 339. orr.

Hitzek ezin dute den-dena adierazi, ezta hurrik eman ere; uraren azala bezalakoak dira; hondo gutxiko erreketan, hitzak arin eta kantari lerratzen dira, eta hondoa ia eskura ikusten da; aldiz, ibai sakonetan, hondoa ikusten ez den horietan, hitzak orbelaren pare dira, ia geldirik, poliki-poliki arrastaka doan erraldoi baten bizkar bustian.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 170. orr.

Ez baitira bazterretan lotzen ahal, anitz errekarat botaiak dira eta hor itotzen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 134. orr.

Badirelakotz kotsadura problemak errekarat ateratzen diren ur horietan.  Herria   2001-07-26

Pasaian beti ikusiko dituzu neskak lixiba egiten eta arropa idortzen; neskek erreketan garbitzen dute, arropak balkoietan idortzen dira.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 134. orr.

Beleek goizean ogia eta haragia ekarri ohi zioten, eta orobat arratsean ere, eta errekatik edaten zuen ura.  Elizen arteko biblia   1 Erg 17,6

Harea nondik atera egongo ez balitz, orduan erreketatik edo legardietatik atera beharko da, eta baita itsasertzetik ere.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1030. orr.

Hainbeste zabor eta zikin, erreketatik hasi eta ibaietatik segi, lurra eta itsasoa bera zenbat zikindu ditugun!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 284. orr.

Eguzkia gordetzen ari zen, amildegi galdu horietan marmar sakonean nabari ziren erreketarik gora zetorren lainoa.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 207. orr.

Ur lasterreko erreketan zein ur geldokoetan hazten diren landareak hartu dituzte kontuan ikerketa horretan.  Berria - Gaiak   2004-08-24

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Río Seco, "Erreka idorra" delakoak izen egokia dauka: ur tintik ez da uhobian.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 139. orr.

Emakume hura pozik zihoala erreka izoztu batean barrena.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 237. orr.

Ondoren, erreka nagusian gora eginez, Urtzaraino iritsi eta hango hondartzatxoaren ondoan esertzen nintzen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 109. orr.

Orain erreka zilartsu bat dago Mari Mistela galdu zen lekuan, Benta Zaharretik hartu eta ezkerretara.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 240. orr.

Dozenaka erreka ikustezinen marmarrak ia beste edozein soinu entzutea galarazten du.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 50. orr.

Muinoak izan edo ibarra, mendi kaskoak edo beheko erreka eta ibaiak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 156. orr.

Ile-adatsa du beltz-beltza, erreka ilun bat bezala gerruntzetan behera doakiona.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 29. orr.

Ederki asmatua zuten lekua, zaharkin-saltzaile zeken haiek, ametsetako karrika hartan, erreka patu txarreko haren gainean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 404. orr.

Erregearen ukoa uko eta haren dudak duda, eta katolikoek isurarazi zuten odolezko erreketan joan zen odola odol, 1588ko hartan Frantziako erresumetan eta hirietan baziren higanotak.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 108. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zeinen gauza ederra, etxe ondoko erreka soinua!  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 222. orr.

Bila nazazu paisaian: ni naiz beti hurbilduz eta beti hurrunduz doan errekasoinu hori".  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 221. orr.

Egun seinalatu hartan Leon Karrikak erreka zuloaren irudia margotu nahi zuen oihalaren gainean Laino jenero hori ez da goizeko erreka-lainoa.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 17. orr.

Ibaien ondoan pilatzen da erreka-laino umel, busti eta frexkoagoaibaien ondoan pilatzen da erreka-laino umel, busti eta frexkoagoa. atzera eta aurrera ibiltzen zela bera bakarrik mendian eta erreka zokoetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 42. orr.

Arnon erreka ondoan dagoen Aroer hiritik eta ibarraren ertzean dagoen hiritik Galaaderaino, ez zen izan guretzat eskuraezineko hiririk.  Elizen arteko biblia   Dt 2,36

Udaberrian, erreka ondoko bidea zoragarria zen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 48. orr.

Estimatzen dizut arreta, baina Hiru Gorulari deitzen duten erreka ondora heldu nahi genuke arratserako.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 14. orr.

Oraingo Zubiaundia Pekoetxetako mendi aldera eramana izan da erreka ondotik urrun.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 15. orr.

Arnegiko aldetik erreka bazterrean dago eta aldiz txokolate egiteko lantegia uraren beste aldean, Luzaideko lurretan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 62. orr.

Erreka-bazterrera heltzean, bertan jarri zituen Judasek gudarosteko ofizialak, agindu honekin: [...].  Elizen arteko biblia   1 M 5,42

Hilerriaren ondotik bide bat pasatzen zen, erreka ertzeko zalditegietatik atera eta rantxoko etxeetara joaten zena, muinoan gora.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 12. orr.

Gero, erreka zolan jarri nintzen, buru-makur.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 279. orr.

Erreka-ibi bat zeharkatzen?  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 67. orr.

Han, erreka hegian, biak bakarrik zirelarik, so gelditu zitzaion, bere bizitik beste behin desagertu aitzin.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 252. orr.

Erreka hegiko arbola baten azpian jaten zuen, gaua etor zedin goaitatuz Basileren ostatura azaltzeko.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 198. orr.

Erreka inguru horretan egongo duk bere anaia zaintzen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 288. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Kalitate handiko DVD-a, guziz aberatsa, kolejioetako ikasleeri zuzendua, bainan ere jende ororentzat baliagarria, eta bereziki ur-erreketaz eta ingurumenaz arduratzen diren egiturentzat.  Herria   2005-06-02

Egiptoko erregea ez zen aurrerantzean bere lurraldetik atera; izan ere, lehen, Egiptoko muga-errekatik Eufrates ibairaino, egiptoarren menpe egoniko guztia, orain Babiloniako erregearen menpe zegoen.  Elizen arteko biblia   2 Erg 24,7

Txixa-erreka luzea izan zen. "Garagardoz betetako ibaia da bizitza" esan zuen bere bostean.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 185. orr.

5 (peko) errekara ipar hondamendira.

Erdaraz noiznahi mintzatzeko errebeskeriak errekarat garamatza eta makur horrek diraueno, gure euskara egunetik egunera galtzera dabilke.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 178. orr.

Kontinentetik funtzionarioak trumilka bidaltzen zituztela; ekonomia alor bakanak peko errekarat zihoazela; eta, Korsikako hizkuntza zein kultura ukatuak zirela.  Berria - Harian   2006-05-05

Bertzalde, kafearen prezioa peko errekarat erori da, ondorioz kafe landa eremu zabalak debalde utziz...  Herria   2003-05-15

Arjentinan peko errekarat joana zakote ekonomia, eta gertakari horrek kotsatzen ditu ere auzo herriak, eta berdin urrunagokoak ere.  Herria   2001-07-19

6 erreka jo, errekara joan erabat hondatu.

Jakina, Kostanjoglo bezala zerrien antzera bizi izan banintz, ez nuen erreka joko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 460. orr.

Zeren orain ez baldin badu desbaliotzen, sei hilabeteren buruan beharko du egin eta orduan errekarat joanen gira, gehiago desbaliatzorat bortxatua izanen baita!  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 143. orr.

7 erreka soinu (orobat errekasoinu)

Zeinen gauza ederra, etxe ondoko erreka soinua!  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 222. orr.

Bila nazazu paisaian: ni naiz beti hurbilduz eta beti hurrunduz doan errekasoinu hori  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 221. orr.

8 erreka ziztor errekatxoa.

Erreka-ziztor bat igarotzen da erdi-erditik.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 271. orr.

Saratik abiatu eta sakonune batean zihoan erreka ziztor baten ertzetik ibili ziren Lizuniagaraino, eta handik Illekueta auzora.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 86. orr.

Berehala, gaztainadi bat zeharkatzean, baserriak ikusten ziren lerroan, erreka ziztor baten erara kokatuak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 76. orr.

9 erreka zulo (orobat errekazulo g.er.) erreka doan sakonunea.

Erreka zen han ikusten zena, lehengo eguneko erreka zulo berbera.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 28. orr.

Hantxe ikusten nuen, eskuak sakeletan sartuta, erreka zulotik zihoan ur-lasterraren ertz lohitsuan urkatu bat bezala balantzaka.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 42. orr.

Guardia zibilak hesi-lana egiten zuen xingola horia pasatzen utzi zion orduan, erreka zuloraino bertaraino jaitsi ahal izan zedin.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 11. orr.

Kirioak dantzan, bere senetik zeharo aterata zegoen batean, Mikelek animaliari sekulako aizkorakada jo eta, hilik zegoelakoan, erreka-zulo batera bota zuen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 73. orr.

Bidegurutze honetan halako erori zen bere zalditik, erreka-zulo horretan ez-dakit-zein haur hil zen karramarrotara joanda.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 141. orr.

Koloreek ez dute alde egiten, oraindik ere erreka-zuloko freskuran baleude bezala.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 89. orr.

Behi bat umea egiten ikusi nahi nuen eta zezen bat behi baten gainean, lasterka joan erreka zulora eta galtzerdiak busti, eta garrasi egin, "Hi, putakumea!", eta oiloak ostikoka ibili eta baserritarren moduan hitz egin.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 29. orr.

Zure odolaz blai egingo dut lurra, mendi-gainetatik isuri eta erreka-zuloak ere beteko.  Elizen arteko biblia   Ez 32,6

Esne urtsuaren tonua ematen dio ilargiak mendi hegal zabalari, margulagoa gailur aldean, biziagoa erdi aldeko harkaitzetan, apartsuagoa erreka zulora hurbildu ahala.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 11. orr.

Oso erreka-zulo ezkutua aukeratu zuten, seguru zeuden han, kasik bertaraino joan behar baitzen hura ikusi ahal izateko.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 124. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arnon erreka (10); arnon erreka ondoan (6); bere erreka (4); bi erreka (3); da erreka (9); den erreka (7); diat erreka (3); diren erreka (4); doneztebeko erreka (3); duk erreka (3); dut erreka (6); dute erreka (4); duten erreka (3); edo erreka (5); ere erreka (4); erreka aldera (7); erreka baino (3); erreka bat (21); erreka batean (7); erreka batek (5); erreka baten (15); erreka baten ondoan (4); erreka bazter (5); erreka bazterrak (5); erreka bazterrean (13); erreka bazterreko (9); erreka bazterrera (5); erreka bazterretan (5); erreka bezala (3); erreka da (3); erreka doneztebe (4); erreka edo (5); erreka ere (3); erreka ertzean (7); erreka ertzeko (9); erreka ertzetik (5); erreka eta (32); erreka eta ibaiak (3); erreka eta ibaietara (3); erreka ez (3); erreka gaineko (3); erreka garbi (3); erreka guztiak (5); erreka hegian (4); erreka hori (5); erreka horietako (3); erreka horren (3); erreka horretan (5); erreka igaro (5); erreka igarotzen (3); erreka ilun (3); erreka inguruko (3); erreka izan (4); erreka jo (15); erreka jo eta (3); erreka jo zuen (3); erreka joa (3); erreka joko (9); erreka jota (4); erreka jotako (4); erreka jotzeko (4); erreka jotzen (3); erreka kontratu (4); erreka laino (9); erreka lainoak (3); erreka ondoan (18); erreka ondoan dagoen (5); erreka ondoko (18); erreka ondoko harri (3); erreka ondotik (4); erreka pasatu (3); erreka ziztor (3); erreka zola (4); erreka zolan (4); erreka zulo (10); erreka zuloaren (3); erreka zulora (4); erreka zulotik (3); eta erreka (47); eta erreka ondoko (3); gero erreka (3); ibai eta erreka (3); iturri eta erreka (3); maddalen erreka (5); odol erreka (3); peko erreka (3); pixa erreka (5); ubago erreka (3); ubago erreka gaineko (3); ur erreka (5); zedron erreka (4); zen erreka (8); zered erreka (3); zihoan erreka (5); zuen erreka (12)

arnon errekatik (7); arnon errekatik jabok (3); baztan errekako (7); baztan errekako laxoa (5); egiptoko errekara (3); errekak eta (5); errekak gainezka (5); errekak zeharkatzen (3); errekako harri (3); errekako harri artean (3); errekako laxoa (5); errekako laxoa txapelketako (3); errekako ur (4); errekako ura (7); errekako urak (5); errekako uraren (4); errekako zubia (4); errekan bainatu (3); errekan behera (7); errekan edaten (3); errekan egiten (3); errekan erre (3); errekan erre zuen (3); errekan eta (4); errekan gaindi (4); errekan gora (9); errekan sartuta (3); errekara bezala (3); errekara bidean (3); errekara bota (15); errekara botatzea (3); errekara botatzen (3); errekara erori (3); errekara eta (4); errekara heltzen (3); errekara jautsi (3); errekara joan (10); errekara joaten (4); errekaren bazterrean (4); errekaren bestaldean (4); errekaren beste (6); errekaren bi (3); errekaren bihurgune (3); errekaren ertzean (11); errekaren gainean (4); errekaren gainetik (5); errekaren ondoan (8); errekaren ur (3); errekari hurbil (3); errekarik ez (4); errekatik hurbil (3); errekatik jabok (3); errekaz bestaldean (9); errekaz bestaldera (8); errekaz beste (3); eta errekak (18); eta errekako (11); eta errekan (5); eta errekara (13); eta errekara bota (3); eta errekaren (9); eta errekatik (5); eta erreken (3); eta zedron errekan (3); eta zedron errekara (3); iñ jabok errekaraino (3); kaweah errekaren (4); kixon errekara (4); laka errekaren (3); latsa ur errekaren (3); malko errekak (5); peko errekan (3); peko errekara (8); peko errekarat (5); santiago errekan (4); suzko errekak (4); ubago errekaren (3); ur errekak (4); ur errekaren (3); ur errekaren bazterrean (3); urritza errekan (3); zedron errekan (3); zedron errekan erre (3); zedron errekara (4); zen errekaren (3); zeuden errekaren (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus