Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lata ireki eta telebistaren aurrean eseri da. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 43. orr.
Apar lehertuak plai ertzeko hondarrean lagatako itsasbelar, konpresa, plastiko eta lata hutsak, Neptunoren opari. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 22. orr.
Kamtchatkako izokin kaviarra du 6 eurotan lata. Berria - Mundua 2004-04-22
Edari freskagarririk ezin da latetan erosi. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 156. orr.
Armak atera nituen lur azpian gordeta neukan lata batetik: 38ko errebolber bat eta 9 laburreko pistola. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 178. orr.
Latako janaririk egun batzuetan ez prestatzeko eskatuko diozu sukaldariari. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 360. orr.
Arratsalde batean, latako izokina jan eta kafe beroa hartzen ari ginela. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 168. orr.
Esan zidan latako sardina usaina nuela. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 396. orr.
Lata bat garagardo oso suspergarri ona izango zen hura bezalako goiz batean. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 76. orr.
Lata bat atun ogiarekin. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 86. orr.
Goiok lata bat galipot bero ekarri zuen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 403. orr.
4.000 lata kontserba. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 88. orr.
Lore zuztarrak landatzen zituzten janari lata herdoilduetan. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 108. orr.
Zerbeza lata bana genuen eskuetan. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 14. orr.
Garagardo lata batzuk, ilaran eta etiketak agerian ordenatuak. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 24. orr.
Merkatu beltzean erosi behar izan ditu hegaluze lata horiek. Harkaitz Cano «Belarraren ahoa», 2004 - 62. orr.
Sardina laten pilak ikustea ere atsegin zuen neskak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 257. orr.
Ogi pilo bat eta haragi lata handiak. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 78. orr.
Niri ere helarazi zidaten, batek daki nondik, kontserba-lata bat. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 188. orr.
Oiloei ura emateko herdoildutako azeituna latak. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 164. orr.
Guk gaileta lata batekin antolatu genuen brinkel bat Burgosen berrogeita hamabian. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 135. orr.
Petrolio-lata bat eskuetan zeukan gizon batek. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 126. orr.
Tinta-lata batzuk, eta makina-olio ontzi pare bat. Txillardegi «Putzu», 1999 - 146. orr.
Katuak zabor-latak bertan behera uzten ari ziren. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 187. orr.
· Sardina gazituen kaxa biribila hartu eta oliba olio lata koloretsuen gainean utzi du. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 58. orr.
Talko-hauts lata bat, azazkaletako eskuila bat, eta veronal pastilla-kaxa bat. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 172. orr.
Lata huts mordoa pilatu nuen mahai gainean. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 396. orr.
Jeani labana bat egokitu zaio, xafla askotakoa, bere kortxo-kentzeko, lata-irekitzeko eta guzti. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 80. orr.
atun lata (3); coca cola lata (5); cola lata (5); garagardo lata (12); hegaluze lata (3); kontserba lata (6); lata handi (3); lata huts (4); sardina lata (10); zerbeza lata (3)
garagardo latak (7); kontserba latak (5)