Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
latontzi 1 iz latorrizko ontzia. ik lata1.
Hurrena agindu zion Amanciorekin eta Jetrurekin hiru bat txartel eta latontzi bana hartu eta gasolina bila joateko orduantxe bertan. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 40. orr.
2 latontzi baten edukia.
Alde batera utziko dut, hortaz, Tomek bidearen beste aldean zegoen gasolindegitik latontzi bete gasolina oktano-zenbaki handiko nekez ekarri zuelako kontua. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 188. orr.