Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
lastimagarri izond lastima ematen duena. ik tamalgarri.
Goizean goiz irten zaitez, hor izanen duzu, beti adar berexkoetan, xaltoka zure aurretik, kantu lastimagarria dirudien malenkonia buxtizkoan. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 37. orr.
Beherakoa daukazu, seguru asko beldurrak, tentsioak, hotzak, goseak eta jipoiak eraginda, eta itxura lastimagarria behar duzu izan. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 42. orr.