Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tamalgarri 1 izond deitoragarria, negargarria.

Kurt Cobainen heriotza tamalgarria.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 33. orr.

Protestantismoak irudi erlijiosoak galarazi zituen garai tamalgarri haiez ari naiz, jakina.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 215. orr.

Haren egoera tamalgarriaren berri jakinik, dirua bildu zuten guztien artean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 331. orr.

Minaren minez, haren egoera eroria eta tamalgarria deitoratzen nuelarik, gogoan izaten nuen luzaroan maite izan ninduela, eta, une gaizto batean, ezkontzaz mintzatu nintzaion.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 25. orr.

Hura, benetan, basakeria-erakustaldi tamalgarria izan zen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 214. orr.

Izan zen liskarrik, izan zen odol isurtze tamalgarririk.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 50. orr.

Lakoi maskal horixkek borla berde tamalgarri batzuk zituzten goialdean apaingarri.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 357. orr.

Jokabide ezin tamalgarriagoa izan zenuen, nik egundo ikusi ez bezalakoa.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 103. orr.

Egoera ezin tamalgarriagoan topatu zuten.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 124. orr.

Gehiago zuen ikuskizunak tamalgarritik dibertigarritik baino.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 16. orr.

Esklaboak ez dira garai batean legez enkantean jartzen, baina orduko haien pare lan egiten dute egungo morroi txikiek, «baldintza tamalgarrietan».  Berria - Gaiak   2004-04-16

Sindikatuek «tamalgarritzat» jo dituzte espetxetako higiene baldintzak.  Berria - Euskal Herria   2004-04-16

2 (-en atzizkiaren eskuinean izen gisa)

Argentinarra izateak, bere tamalgarrian, eragotzi egingo dit ditiranboan erortzea.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 85. orr.

3 (izan aditzarekin)

-Tamalgarria da, Dumbledore [...] baina kontseilariek uste dute garaia dela zu bazter geratzeko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 220. orr.

Tamalgarria da, baina horrelaxe da.  Berria - Gaiak   2006-02-23

Ibaien egoera tamalgarria da.  Berria - Harian   2005-01-18

Tamalgarria den arren, ez dago langabeziaren kontrako politika aktiborik. -Tamalgarria da Clint hemen ez egotea -esan zuen, lehenago ere hainbeste alditan esan ohi zuen legez-.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 125. orr.

Tamalgarria zen lainoak eta eguraldi narratsak ingurua ongi ikusten ez uztea.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 27. orr.

Tamalgarria litzateke jaun horri alferrik enbarazu egitea...  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 229. orr.

'Ez da tamalgarria obra galtzea?' galdetu du aurkezleak, eguzkipean urtzen ari den irudiaren alboan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 221. orr.

-Tamalgarria duk aberats jaio ez izana.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 57. orr.

-Ene jokabidea benetan iruditzen al zaizu tamalgarria?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 128. orr.

4 (izan ezabaturik)

Tamalgarria ikuskizuna.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 230. orr.

-Tamalgarria! -esan zuen Bilbok-.  Berria - Kirola   2004-10-01

Mila deabru!, bai tamalgarria hi joan ez izana.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 100. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus