Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

lasaitu1, lasai(tu), lasaitzen (orobat lasatu g.er.) 1 da ad ezinegona, kezka edo larritasuna desagertu. (pertsonez eta animaliez mintzatuz)

-Oliver, lasai zaitez! -esan zion Fredek, izutu samar-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 140. orr.

-Lasai zaitez, Claire -esaten dit.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 95. orr.

-Lasaitu hadi, Mitxel.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 166. orr.

Lasaitu hadi -Mitxelek.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 73. orr.

-Aizan, lasaitu hadi!  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 154. orr.

Lasaitu al da mutikoa?  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 236. orr.

Pauline lasaitu zen, sosa ikusita.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 309. orr.

Logre ez zen lasaitzen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 165. orr.

Jatorkeria da nagusi giroan, eta lasaitu egiten da Lucyk ez duela horretan parte hartzen ikusita.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 95. orr.

Harry erabat lasaitu zen konturatzean bera ez zegoela beste guztiak baino askoz atzerago.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 124. orr.

Lasaitu egin ziren soldaduak, heriotzaren erresumatik etorri berri balira bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 181. orr.

Solasaldiak izan zuen eraginik: Hamida lasaitu eta arduragabetu egin zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 283. orr.

Pixka bat lasaitu zenean, hala esan zion neska zerbitzari bati: [...].  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 95. orr.

Eurak ikusita apur bat lasaitu nintzen, txukunak eta arretatsuak ziruditelako.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 87. orr.

Ez dakizu nola lasaitu nintzen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 69. orr.

Exkaluk lasaitua zirudien, bere onera etorria.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 166. orr.

Lucy hurbildutakoan lasaitu egiten dira txakurrak.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 122. orr.

2 (gauzez mintatuz)

Bihotz guztiak berehala lasaitu ziren.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 173. orr.

Lupinen aurpegia lasaitu egin zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 198. orr.

Nire bihotzeko taupadak lasaitu egin ziren.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 57. orr.

Beso-zangoak lasaitu egiten zaizkio.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 105. orr.

Azken nerbioak lasaitu egin zitzaizkidan, eta hasiera-hasieratik tenkatzen ari nintzen soka ere lasaituz joan zen, zergatik ari zen lasaitzen ez banekien ere.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 249. orr.

Gero, Anitari esker, polliki-polliki, giroa pixka bat lasaitu zen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 126. orr.

Baretu zen azkenik ekaitza, lasaitu ziren olatuak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 53. orr.

Astiro-astiro lasaitzen doazen marruak.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 111. orr.

Ontzien sokak lasaituak daude, ezin diote mastari eutsi.  Elizen arteko biblia   Is 33,22-23

Burdin hagari kanpora tira eginez haria estutu egiten zen eta uhateak ireki, eta burdin hagari barrura eginez haria lasaitu, eta uhateak itxi.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 115. orr.

Giharren tentsio-joko perfektua nire aurrean, ezker-eskuin txandakaturik: estutu, lasaitu, estutu, lasaitu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 67. orr.

3 du ad ezinegona, kezka edo larritasuna kendu.

-Ez, ez daki -lasaitu nuen-.     «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 249. orr.

-Trankil -lasaitu zuen Leirek-.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 18. orr.

Horrek lasaitu egin ninduen.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 133. orr.

Emakumea lasaitzen ahalegindu nintzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 119. orr.

Lisak lasaitu egin zuen, arrosa bat bezain freskoa zegoela esanez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 357. orr.

Neba lasaitu ordez bere onetik atera zuelako arbasoei buruzko galdera harekin.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 69. orr.

Halakoetan, begiak ixteak lasaitzen nau.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 175. orr.

Masturbazioak desioa asetzen du, kitzikatu eta lasaitu egiten gaitu.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 35. orr.

Mathiasekin egoteak lasaitu ninduen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 179. orr.

Françoisek longaina kendu zion Luisari eta hitz amoltsuz lasaitu: "Pare bat orduko kontua izango da".  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 153. orr.

Aitak bere burua lasaitzeko jarriko zuen musika.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 31. orr.

4 (gauzez mintatuz)

Ur epelean lasaitu zuen gorputza.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 166. orr.

Atearen kontra egon nintzen, arnasa eta bihotzaren taupadak lasaitzen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 42. orr.

Oina lasaitu nuen.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 255. orr.

Besoak lasaitu eta fusila askatu zuen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 109. orr.

· Parkegate-tik Chapelizod-a doan bide bakartian pausoa lasaitu zuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 164. orr.

5 tinkotasuna edo hertsitasuna gutxitu. ik laxatu.

Gogoratzen dut aita gorbata lasaituta eta ilea bekoki gainean dantzan zihoala bolantean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 124. orr.

-Iruzurra -oihukatu zuen Jonathanek, suminez, gorbataren korapiloa lasaiturik-.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 150. orr.

Komisarioak alkandora lasatu zuen, itotzen ari zen soto heze hartan.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 64. orr.

Korapiloa lasatu beharrean, estutu egin zitzaion.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 53. orr.

Lur jotako baserrian maskuria lasaitu zuen puskailetan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 245. orr.

Giharrak lasaitu nahi zenituen eta ez zenuen lortzen.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 125. orr.

Aitorpenak lasaitu zion matraila.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 165. orr.

Lokarriak beheraino lasaitu, mingaina kontu handiz ongi jarri eta berriro lotu zituen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 313. orr.

Hatzek presioa lasaitu eta ni gainetik kendu nintzaionean, nire bizitzaz galdetu zidan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 284. orr.

6 (era burutua izenondo gisa)

Bera dela auzitan dagoen gaiari dagokionean ziurtasunaren, adiskidetzearen, lo lasaituaren atsedenlekua. Jendea dabil kalean, etxera bidean jende lasaitua, zakurrak paseatzen emakume bakartia, agure berantiarren bat gaurko egun ederra k berpiztua.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 21. orr.

· Hogei bat minuturen buruan, askoz lasaituago irten zen, emozio aldetik ez hain zurrun.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 257. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

agurea lasaitu (3); apur bat lasaitu (18); asko lasaitu (7); barrena lasaitu (3); bat batean lasaitu (6); batere lasaitu (5); bazterrak lasaitu (7); berehala lasaitu (4); berriro lasaitu (6); burua lasaitu (5); doi bat lasaitu (5); egoera lasaitu (3); erabat lasaitu (3); gauzak lasaitu (5); giroa lasaitu (5); guztiz lasaitu (4); herritarrak lasaitu (3); ikusteak lasaitu (3); jendea lasaitu (5); nabarmen lasaitu (3); ni lasaitu (7); nik lasaitu (3); pixka bat lasaitu (26); zertxobait lasaitu (5)

lasaituz joan (4)

lasaitzea lortu (8); lasaitzea lortu nuen (3)

ama lasaitzeko (3); apur bat lasaitzeko (3); burua lasaitzeko (6); giroa lasaitzeko (6); herritarrak lasaitzeko (4); kontzientzia lasaitzeko (5); lasaitzeko agindua (3); lasaitzeko ahaleginak egiten (3); lasaitzeko aitzakia (3); lasaitzeko asmoz (4); lasaitzeko aukera (3); lasaitzeko esan (7); lasaitzeko eskatu (11); lasaitzeko eskatu zien (3); lasaitzeko keinua egin (3); lasaitzeko keinurik (3); lasaitzeko mezua zabaldu (3); ni lasaitzeko (6)

apur bat lasaitzen (4); asko lasaitzen (3); batere lasaitzen (3); bere burua lasaitzen (5); burua lasaitzen (6); erabat lasaitzen (3); giroa lasaitzen (3); jendea lasaitzen (3); lasaitzen ahalegindu (3); lasaitzen ari (10); lasaitzen hasi (10); lasaitzen hasi zen (4); lasaitzen joan zen (3); lasaitzen laguntzen (3); lasaitzen saiatu (20); lasaitzen saiatu zen (8); lasaitzen saiatzen (6); zertxobait lasaitzen (3)

umea lasaitzera (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus