Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Korbata estua laxatu zuen nik zigarroa piztuta. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 243. orr.
Bridaren presioa laxaturik sentitu zuelarik, zaldia lauhazka atera zen. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 96. orr.
Borreroak denbora hartu behar izan zuen, jendearen oihu eta erdeinuei gor, korapiloa laxatu eta kondenatuaren buru-neurrira egokitzeko. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 31. orr.
Komedianteen antzeztokiak desagertu ziren puskaz puska; dantzak eta kantuak gelditu; [...] orekarien soka tenkatuak laxatu. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 96. orr.
Ur beroak giharrak laxatu eta burua arindu zizkion. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 198. orr.
Gorputz osoa lasaitzen eta laxatzen zihoakiola. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 324. orr.
Ezpainak, orduan, aire horrek bultzata irekiko dira eta, gero, glotiseko hersketa laxatuko da. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 36. orr.
Hassan II-ek hain hertsiki atxiki gobernu giderrak poxi bat laxatuko zituela haren semeak. Herria 2001-01-18
Setioa ez zen tartean laxatu. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 224. orr.
Hazpegiak laxaturik, begitartea irribarre ameslari batez dirdaitu zitzaion. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 260. orr.
Neskatxaren atzamarrak laxatu egin dira, lepoan behera herrestatu, gizonaren sorbaldetarantz. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 285. orr.
Berak, une bakar batez ere zentzumenak laxatu gabe, gaixotasuna aitzakiatu zien. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 210. orr.
Errima laxotuko bagenu, hain estu hartu ez, Iparraldeko usadioari segiko bagenio errima zabalxeago hartze horretan, emaitza hobeak izango genituzkeela bertsolariok. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 135. orr.
Laxatzen hasi direla debekuak. Herria 2004-02-26
Ekoizpen eta banakuntza sistemak industrializatu izanak elikagaiaren eta kontsumitzailearen arteko harremanak laxatu, hoztu, ahuldu ditu. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 35. orr.
Predikazioan, berriz, [...] atentzioa hainbat gauzetan barreiatzen da eta diziplina laxatzen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 815. orr.
Nylonezko alkandoraren barreneko hiru botoi laxatu, eta zilborra erakusten zuen hiruki zuri bat agerian utzi zuen. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 87. orr.
Arnoak mihia laxatuta. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 155. orr.
Ene besoetarik laxatu eta aterako bidea hartu zuen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 423. orr.
-Hango gaztainadia erran duk? -laxatu nuen pistolaren perkutorea. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 206. orr.
Ezpainetarik irri jainkozko hura baztertzen ez zuela, laxatu zuen gerruntzea, laxatu zituen atorrako zintak, eta dardarka eta hatsangaka zeudèn usakume bi haiek erakutsi zizkidan. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 328. orr.
Noiz eta historia baten korapiloak kolpe batez laxatu nahi baititugu, aldiz, are gehiago korapilatzen dugu hura. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 59. orr.
giharrak laxatu (3); hazpegiak laxatu (4); korapiloa laxatu (3)