Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Batzuetan bortxakeria ere azaltzen da, izaera lasai eta patxadatsuko jendearengan. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 21. orr.
Alarguna zaintzeko jartzen zuen arreta lasai berberaz arduratzen zen dendako salmahaiaz. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 79. orr.
Neskatxaren adore lasaia atsegin zitzaion bere arima kartsuari. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 172. orr.
Raduanek ahots sakon lasaiaz eman zion arrapostua: [...]. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 232. orr.
Pertsona bizia, elkarrizketa zirtolarikoa eta barre lasai eta zabalekoa zela jabetu ahal izan nintzen. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 114. orr.
Hango bizimodu lasai, geldi eta aspergarria urrun zegoen gerrako ekintza, oldarra eta suharretik. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 9. orr.
Etsipen lasai batez ikusten dut egunak eta, batez ere, gauak nola joaten diren. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 42. orr.
Lubisen begiak, normalean hain lasaiak, larritasunez mugitu ziren. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 93. orr.
Bitarte hartan Maizak begiratu lasaiagoa eman zion bulegoari. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 14. orr.
Portaeran gozoa, izaeraz lasaia, hitzetan atsegina, aholku ematen burutsua. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 233. orr.
Pauso lasaian joan zen geltokira. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 155. orr.
Urrats lasaiez bideratu zen ate nagusiraino. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 200. orr.
Hegoaldera jo zuten, Lyon hiritik barrena joateko asmoz, baina ez ziren lur lasaiak, gerra usainekoak baizik. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 149. orr.
Jar zaitez bizitzen bazter leku lasai batean, elizatik eta herritar xume onengandik hurbilago. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 526. orr.
Asmo horrekin etorri ginen hona, Euskal Herriko bazter lasai honetara. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 109. orr.
Gau jendetsuen konstelazioko tabernetan komuna da hitz toki lasai bakarra. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 228. orr.
Gero, zainketa berezitik atera zutenean gela lasai bateko ohean jartzeko, ondo-ondoan eduki ninduen. Aitor Arana «Onan», 2000 - 94. orr.
Jatetxe lasai eta intimo bat. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 141. orr.
Demokrazia aurreko giro lasaian bizi gara hemen. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 165. orr.
Tenore honetan trafikoa nahiko lasaia da. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 262. orr.
Bidetxidorra lasaia da, eta bidea ez da luzeegia. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 11. orr.
Nire oroimenaren ur ez oso lasaietan dabiltzan kondarrak bildu eta liburu batean gordeta utzi betiko. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 53. orr.
Ibai lasai dotorea, zeinen bazterretik, gau partean, Heriotza igarotzen baita bizikletan arin. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 45. orr.
Musika lasai batek, horra. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 142. orr.
Sasoiz kanpoko egun bero, lasai eta lainotsu horietako batean. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 25. orr.
Leihoak udako gau lasai baten argiari sartzen utzi dio. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 229. orr.
Lehen hiruzpalau orduak lasai samarrak izan ziren. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 147. orr.
Walking Wounded horren aurreko diskoek ez baitute zerikusirik musika elektronikoarekin, pop lasai eta jazzy moduko batekin baizik. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 26. orr.
Orratzak urrezko erlojuaren esferan eginiko mugimendu lasaia. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 18. orr.
Oso hegaldi lasaia, zinez: mendi-haize motelsko bat besterik ez dabil. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 294. orr.
Josafaten erregealdia lasaia izan zen, eta Jainkoak bakea eman zion alde guztietatik. Elizen arteko biblia 2 Kro 20,30
Guardia lasaia izan al duzue? Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 22. orr.
Herriko jendeak erruki zuen, emakume lasaia, bihotz onekoa eta negozioetan zintzoa zelako. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 18. orr.
Tipo lasaia zen Sebas, anbizio handirik gabekoa, hiru edo lau printzipio zurrunen jabe. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 102. orr.
Eta halako batean, bazekinagu Angel ez dela oso gizon lasaia, hartu pistola eta danba buruan, eta zaldia isilik betiko. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 226. orr.
Pilotari ohi lasai batekin Peio "lagun zaharraz" hitz egiten ahalko zutela... Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 264. orr.
Zeren Giua hura, Paola Carrararen etxean ikusi ohi zuen hura, pertsona patxadatsu, lasai eta burutsua iruditu baitzitzaion beti. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 137. orr.
Hain jaun baketsu eta lasaiaren etxean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 397. orr.
Kanpotik bestelako itxura dauka Joxanek: azoka ondoko erriberako barandan bermatuta itsasadarrari begira dagoen gizon lasai batena, ur zikinak bezain bare. Paddy Rekalde «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 7. orr.
· hed [Begiak] zabalak ziren, lasaiak. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 67. orr.
Udako egun bero hartan, beroki luze bat, gorbata lasaia eta luxuzko kapelua, hegal zabalekikoa, zeramatzan. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 101. orr.
Soineko estanpatu lasaia zeraman, urdina berdeekin. «Kuskue tanden», 2004 - 107. orr.
Llumek, errituari jarraituz, kotoizko galtza lasai batzuk jantzi eta makillajea eta ile-gogortzailea kentzen ditu. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 122. orr.
Laranja-koloreko praka lasaiak Haren aldamenean lekaioa, zapi batez loturiko jaka lasai batez jantzirik. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 391. orr.
Petrushkak nagusi jaunak behinola erabilitako jaka gaztainkara lasai samar bat eraman ohi zuela soinean. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 37. orr.
Itzulpen hori, ordea, modu lasai eta egokituan egin dugu, testua hitzez hitz iraultzeko xederik gabe. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 10. orr.
Joan ohi ziren bide zuzen eta ziurretik aldentzen hasi zirela, eta heriotzara daraman bide lasaiagoa hartuz, ez ziotela beren bokazio eta profesioari eta etsenplu onari kasurik egiten. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 686. orr.
Kontzientzia lasa daukadala. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 20. orr.
Apaiz libertino batekin igaro zuen bere haurtzaroa, moral lasaiko emakumez inguratuta, bere aitaren ibileren eraginpean. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 13. orr.
· Memoria lasagoa, zigorra latzagoa. Markos Zapiain «Errua eta maitasuna», 2002 - 96. orr.
Aldi berean nengoen estu eta lasai. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 50. orr.
-Bai -erantzun zuen Konradek, oso lasai. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 88. orr.
Egon lasai. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 45. orr.
-Segi lasai -nik-, ez kezkatu, zuretzat mesedegarria dena pozgarria da niretzat. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 30. orr.
Lasaiago zaude orain? Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 84. orr.
Ezin naiz lasai egon, gure alabarekin dagoenean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 208. orr.
Orain hurrengoan baino lasaiago etorri zara, ezta? Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 66. orr.
Lasai esan dezaket ez dudala ezer exajeratu. Arantxa Iturbe «Kontu-jaten», 2006 - 11. orr.
Lasaiago sentitzen nintzen orain, baketsuago neure buruarekin, eta baita sendoago ere. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 153. orr.
Bertan ezkutatuko zen, eta lasai biziko zen behinolako egunetan bezala. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 21. orr.
Egia jakin behar nuen lasai gelditzeko. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 175. orr.
Erraz asmatuko zuen 15 urteko mutila lasai uzteko moduko argudioren bat. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 96. orr.
-Lasai ikusten zaitut, zera, txostenaz soilik arduratuta. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 232. orr.
Zoaz sukaldera eta hartzazu kafea lasai. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 32. orr.
Arnasa sakon eta lasai hartzen zuen Harryk. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 233. orr.
Hitz egin nahi dinat hirekin lasai! Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 295. orr.
Gauez lasai lo egin ahal izateko, kontzientzia lasai eduki beharra dagoela. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 316. orr.
Zakurra ailegatu zen, nitaz kexu, eta turkiarrak laztanak egin zizkion, lasai eta patxadan, ederki ezagutuko balu bezala. Fernando Rey «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 60. orr.
Demagun andereñoak gau hartan lo lasai egiten duela, bi ekintza on egin izanak kontzientzia lasaiturik. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 150. orr.
Barre lasai egiten segi dezagun. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 243. orr.
Algara lasai egin zuen Tomek. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 44. orr.
Etzan lasai, presa barik, zer dela eta aztoramendu hori, lehia hori? Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 232. orr.
· Bihotz-lasai joan zitekeela hemendik, bihotz-lasai eta oroimen-garbi. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 43. orr.
-Lasai, Vasia. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 27. orr.
-Lasai, motel! Txillardegi «Putzu», 1999 - 65. orr.
Lasai, hi! Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 118. orr.
-Lasai, ez da ezer. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 105. orr.
-Lasai, moldatuko gara. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 71. orr.
-Lasai, Beaky, lasai -esan zion Hagridek Buckbeaki. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 323. orr.
-Lasai, lasai -esan zion mutikoak. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 59. orr.
Hantxe zen, lasterka, Don Arturoren "Lasai, lasai, ez da ezer!" erreguari jaramonik egiteke. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 105. orr.
Baina hi lasai: bolada guztiek izaten ditek beren akabera, baita txarrenek ere. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 267. orr.
Baina nigatik lasai, ez natzaizu-eta kontuak eskatzen ari. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 321. orr.
Lasai: ez naiz hasiko elektroiaren gorabeherekin, ez naiz ariko haren ibilbide ezin determinatuzkoaz. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 244. orr.
Baina lasai: aspaldi erakutsi ziguten baserritarra negarti hutsa dela, eta ez dela sobera fidatu behar haren hitzetan. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 211. orr.
Gero-ta zaluago nabil, gorputza lasai bezain izpiritua tinkaturik. Piarres Aintziart «Santiago oinez», 2000 - 26. orr.
Eskuak lehortu zituen mantelean, irribarrez beti, odola izotz, bare eta lasai, ibai grina hotz mengelen dardara haren erdian. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 177. orr.
Bere giharre guztiak lasai edukitzeko asmotan. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 156. orr.
Burua alde batera zuen eroria, modu harrigarri batez: lepoa bihurrituta zeukala esango nukeen arnasaren lasaiari erreparatu ez banio. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 113. orr.
Eta idazkerak -ai, eskuaren lasaia!-, ez du kolore beharrik. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 190. orr.
Lasai-itxurako ahots dardartiaz. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 284. orr.
Xalo eta lasai itxura eginez, bere ardoa patxadatsu hustu eta bere kapelari heldu. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 194. orr.
Aurre ematearren isilik begira geratu zitzaion, lasai irudia eginez, bere barruko egoera bestelakoa bazen ere. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 100. orr.
Zerbitzari bati ukondotik oratu, eta, ahal nuen modurik lasai-itxuratsuenean, emakumeaz galdetu nion. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 198. orr.
Egunak lasai antzean igaro ziren. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 132. orr.
Egun hartan lasai antzean zihoazen kontuak. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 123. orr.
Baina behin honuzkero lasai antzean uste dut esan litekeela badela edo izan litekeela munduan zoriontsu izatea baino zori hoberik. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 131. orr.
Une batez patxadan egon zen, lasai antzean, baina luze gabe mesfidantza eta aldarte txarra nagusitu zitzaizkion. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 234. orr.
Horra hor, bada, Mikel Strogoff, hiriaren alde batetik bestera, gaua igarotzeko aterpe baten bila, lasai antzean. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 82. orr.
Mister Lewin, gizon-puska hura, lo zegoen lasai asko, irribarrez. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 139. orr.
-Begiratu egin behar, erosi baino lehen -erantzun zion lasai asko Normandiar ederrak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 180. orr.
-Jakina -ihardetsi zuen Charliek, lasai asko, gezurretan-. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 108. orr.
Ez nituen jadanik ikusten emakumeak, kizkurgailuak buruan, lasai asko paseatzen. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 124. orr.
Lasai asko bizi ginen, hainbestean gure zekenkeria burges txikian hondoratuta. Eduardo Matauko «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 10. orr.
Okilak, ordea, lasai asko jarraitzen zuen belar artean mokoka, zomorroren baten peskizan. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 103. orr.
Horra hor gaiztoak: lasai asko beti, ondasunak pilatzen. Elizen arteko biblia Sal 73,12
Ivyk, lasai arraio, berak goserik ez zuela, besterik ez zidan adierazten. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 85. orr.
Hortxe bizi da, etxe ziztrin horretan -erantzun zien lasai arraio-. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 71. orr.
Azterketa amaitzen aurrenetarikoa izan da ikasle begiluzea, eta badoa, lasai arraio, azterketa-orriak irakasleari entregatzera. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 184. orr.
Nagusia, begiradak saihestuz, lasai demonio hurbildu zen kaxara. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 76. orr.
Bizkitartean, zorduna zordunago, lasai demonio segitzen baitu bere lau-gurpil kuttuna nonahi uzten, eta hartzekoduna hartzekodunago, etsita sos horiek inoiz eskuratuko ote dituen. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 26. orr.
Egitekotan, gauez egin behar nian, biok biotara lasai demonio geundela... Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 93. orr.
Hala, bera lasai ederrean egoten zen purua erretzen. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 30. orr.
Gogoan dut egun batean egongelan ikusi nuela lasai ederrean egunkaria irakurtzen. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 52. orr.
Orain lasai ederrean joan gintezke gu ere komunera binaka eta hirunaka, eta ez lehenago bezala, zer pentsatuko zuten beldurrez. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 28. orr.
Lo egongo zen seguru asko, lasai ederrean, bere etxean, pijama urdin argiarekin. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 169. orr.
Lasai ederrean atera zuen aurrera aurreneko set-a, erakustadia emanda. Berria - Kirola 2004-09-01
Presarik ez izatea, gauzak lasai hartzea. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 160. orr.
-Lasai hartzea duk onena. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 113. orr.
Bizitza lasai hartzeko. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 130. orr.
-Lasai hartu, hala ere, Fulgor. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 93. orr.
Baina zineak luze iraunen zuen; "lasai hartu -esan nion nire buruari-. Fernando Rey «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 231. orr.
Baina Dummyk lasai hartzen zuen dena. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 102. orr.
· Partidak-eta lasaiago hartzen ditut, zentratuago irteten naiz kantxara. Berria - Kirola 2004-10-26
Lisa, zutik, begira zegoen, lasai-lasai. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 300. orr.
Oinez lasai-lasai jendetzaren artean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 27. orr.
Goiak lasai-lasai zeuden, baina beltz, ilun, haserre. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 144. orr.
Gero tentsio handiko une bat heltzen dela, nola estutzen duen eta gero nola geratzen den lasai-lasai. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 187. orr.
Gero, lasai-lasai, bi hitz esan nizkion, ganbarako ateak zabaldu zizkidaten bi hitz magiko: [...]. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 298. orr.
Halako batean jakin nuen basurde bat menditik jaitsi eta lasai-lasai ibili zela Asteasuko kale nagusian zehar. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 27. orr.
· Lazo urdin zabala lasa-lasa gerria bilduz. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 67. orr.
ahots lasai (9); arnasa lasai (9); egon hadi lasai (8); egon lasai (54); erantzun zuen lasai (11); esan zuen lasai (10); ez da lasai (8); ez dago lasai (7); ez zegoen lasai (7); ez zen lasai (8); giro lasai (10); gizon lasai (7); hago lasai (36); kontzientzia lasai (15); lasai ageri (8); lasai agertu (10); lasai antzean (46); lasai ari (13); lasai aritzeko (8); lasai aski (7); lasai asko (146); lasai atera (8); lasai bizi (57); lasai bizi izan (11); lasai biziko (13); lasai bizitzeko (11); lasai dago (57); lasai dagoela (25); lasai daude (22); lasai daudela (8); lasai demonio (10); lasai ederrean (37); lasai egin (39); lasai egin zuen (8); lasai egiteko (11); lasai egiten (16); lasai egon (160); lasai egongo (15); lasai egotea (16); lasai egoteko (127); lasai egoteko eskatu (14); lasai egoten (7); lasai erantzun (10); lasai esan (19); lasai eserita (13); lasai eta bakean (10); lasai eta eroso (9); lasai eta goxoan (8); lasai eta gustura (7); lasai gaude (12); lasai gelditu (13); lasai geratu (20); lasai geratuko (8); lasai hadi (8); lasai hartu (48); lasai hartu zuen (7); lasai hartzea (10); lasai hartzeko (12); lasai hartzen (16); lasai hasi (9); lasai hil (9); lasai hitz egin (11); lasai hitz egiteko (10); lasai hitz egiten (9); lasai ibil (9); lasai ibili (24); lasai ibiltzeko (14); lasai ibiltzen (11); lasai jarraitu (7); lasai joan (36); lasai joateko (8); lasai jokatu (16); lasai jokatzen (14); lasai lasai (232); lasai lo egin (12); lasai nago (71); lasai nengoen (15); lasai samar (10); lasai sentitzen (7); lasai utzi (12); lasai uzteko (7); lasai uzten (9); lasai zaitez (29); lasai zegoela (10); lasai zegoen (41); lasai zeuden (8); leku lasai (9); lo lasai (15); nahiko lasai (20); ni lasai nago (8); nintzen lasai (9); oso lasai (86); zaude lasai (78)
egun lasaia (8); giro lasaia (10); gizon lasaia (16); lasaia izan (52); lasaia izango (9); leku lasaia (7); nahiko lasaia (7); oso lasaia (15)
lasaiago ari (9); lasaiago bizi (13); lasaiago biziko (7); lasaiago dago (10); lasaiago egongo (12); lasaiago ibiliko (7); lasaiago nago (20); lasaiago sentitu (11); lasaiago zegoen (14)
giro lasaian (8)
ahots lasaiaz (10)