Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

nasai 1 izond lasaia.

Alkandora loratu bat, praka nasaiak, eta eguzkitarako kapela hori txiki bat dauzka jantzita.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 122. orr.

Santi arropa bakeroa jantzita goitik behera, alkandora nasaiaz mitxelinak disimulatzeko.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 19. orr.

Marlboro pakete bat atera zuen soineko urratu eta nasaiaren poltsikotik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 45. orr.

Ez dago Bev Shaw bakarrik, Bill Shaw ere badago, hura ere zapala, sukaldeko mahaian tea edaten, erremolatxa gorriaren koloreko aurpegiarekin eta ile urdinduarekin, eta lepo nasaiko jertse bat jantzita.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 97. orr.

Euren begitartean irribarre goxoa azaltzen zen, irribarre nasai eta mazala.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 101. orr.

2 (adizlagun gisa)

Bufanda bat zerabilen nasai eta luze, unibertsitario eternoa bilakatua.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 177. orr.

Ipurdi aldean estu eta gerrian nasai samar egokitu zaizkio; ez diote gaizki ematen hala ere. Leire minutura azaldu zen, pijama urdin argi batekin, gorputza nasaiago, kulero eta bularretako barik, estuasun barik.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 27. orr.

Lotsatuegi, esango dio batak besteari, lotsatuegi ezer kontatzeko, eta barre egingo dute nasai beren baitarako, beren balentriaz oroituta.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 146. orr.

Nasaiago jokatu dugu guk aurreko lerrootan, araua pittin bat hausten bagenuen ere, zirt-zart eta zirti-zarta bezalako hitz bikoitzak sail berean sartu behar genituela iritzita.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 34. orr.

Galestarrek utzitako etxoletako batean antolatu ditut laurak, eta nahikoa nasai zeuden lekuz, hatuak ere ez baitzituzten aparteko handi.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 137. orr.

Jesarrita ez baina merezi lukete hilgaiak kamainan nasai etzanda egin diezaien berba.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 117. orr.

3 ugaria.

Irache hotelean kafe on bat, lehenik, eta gero, gosari nasaia.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 56. orr.

Azken egunetako uhar nasaiek ibaia loditu eta lohitu zuten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 9. orr.

Arratsaldeko euri epel nasaiak.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 35. orr.

Trafikoa nasaia zen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 162. orr.

Pentze nasaietarik altxatzen zen usainak gatibatzen ninduen, ez errateko paralisiatzen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 189. orr.

Oihan nasaiak eta eremu desertuak zeharkaturik.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 110. orr.

Kamioitik mitraileta asots nasaiak ozen zetozen eta partida zuena irudiz, tiratzaile bakartia, tiratzetik gelditu zen, hila menturaz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 254. orr.

Egun luze hauetako eguzki ordu nasaien bero sapatsuen artean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 258. orr.

Gertakari horietarik eta jokolarien jokoari esker sortzen da irria, irri nasaia.  Herria   2001-06-07

Gutun bat, amodio sentimendu nasaienez hornatua.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 128. orr.

Erran gabe doa zernahi gai mota aztertzen duela Piarres Charritton-ek euskara nasai eta aberats batean idatzi liburu hortan.  Herria   2003-08-14

Nahiz oraino hautagai lixta guziak ez diren agertuak, oraidanik badakigu hautu nasaia izanen dela ekainaren 13-an.  Herria   2004-05-13

Entzulego nasai bat da antzoki edo pilotalekuetan bildu, bazterrak kokorreraino betez.  Herria   2005-11-03

4 (adizlagun gisa)

Kaian, emazte larri, papo-handi batzuk arrain-saltzale zeuden, dena oihu eta irri, solasa nasai bezain gizen!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 57. orr.

Eskuak garbitu ahala garbitu nituen, ur epela eta Josuren xaboi merkea nasai erabilita.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 207. orr.

Ez da normala izenari laguntzeko baino iraintzeko erabiltzen den adjektiboa hain sarri, hain naro, hain nasai erabiltzea.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 162. orr.

5 zabala.

Gero, anitzez berantago, 1844an, Irauzketa etxea, bere lur eremu nasaiekin, saldu zion gobernuak Beltrán Echepare luzaidarrari.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 59. orr.

Astelehenean, agorrilaren 1a Larrondoko itzal nasaian herritarren eguna egun guzian.  Herria   2005-07-28

Dendak soilgune nasai baten erdi-erdia hartzen zuen, urki zoragarriak eta pinu eskergak inguruan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 257. orr.

Duela bospasei urte Donibane Garazin berean erosia zuten 1000 m2-ko lur eremuan altxatu da, azken sei hilabete hauetan, ikastola nasai bat, 31 urte huntan igurikatzen zuten heinekoa.  Herria   2003-09-11

Eskola berriak 130 ikasle errezebi lezazke bere gela nasaietan.  Herria   2003-09-11

Gehiengo nasaiena Donibane Garaziko kantonamenduan, % 67-ekin.  Herria   2001-02-08

6 galtza-nasai pl

Belusezko galtza-nasai belaunetarainokoz jantzirik etortzen zen eskolara.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 63. orr.

Galtza nasaiak, bonbatxoak.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 13. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus