Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Camusek zioen langileak gutxiago sufritzen duela heriotzaren larrimina denbora libre asko duenak baino. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 76. orr.
Hari entzunez, larriminak hartzen ninduen, eta hain estutzen nintzen, botatzeko gogoa jartzen baitzitzaidan. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 106. orr.
Berehala argitzen du ez dela larrimin hori bere hil beharrak sortua baizik bere herriaren gainbeherak. Berria - Harian 2006-01-26
Beldurra [...] izumenezko gauza bat da, sentipen lazgarri bat, [...], pentsamenduaren eta bihotzaren estura ikaragarri bat, gogoratzeak berak larriminezko ikarak eragiten dituena. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 112. orr.
Ingurura begiratu zuten: Tsiganok zen, hil aurreko larriminaren mende-. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 108. orr.
Amets gaiztoek eragindako larriminak hasperenak aterarazten zizkion. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 97. orr.
Larriminak hiltzen zegoen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 304. orr.
Koadroa ederra da, eta tristea, eta larrimina sortzen du, kezkagarria gertatzen zaigulako plazerra eta oinazea, estasi sexuala eta mistikoa bereizten dituen muga, ilunbea. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 220. orr.
Gizakiaren larriminean erroturiko zenbait mito. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 150. orr.