Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Etsipena edo tristura edo egonezina edo angustia edo baretasuna edo itxaropena. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 367. orr.
Tarantulismoa harrapatzen zuen gaixoak tristura izugarria izaten omen zuen: malenkonia, angustia, egonezina, heriotzaren hurbiltasuna sumatzen duenaren gogo eroria. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 19. orr.
Itsaso kexatua itxuratzen nuen, Joana ondoan hatsanga igerika, harrian bistan, angustia, itotzeko antsia, salbatua izateko premia. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 70. orr.
Halatan, arteak ez zuen kaosak dakarren angustia islatu beste biderik. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 139. orr.
Angustiak kateztatzen nau eta horixe zitzaidan gau hartan gertatu, antsiak hondarrean abandonatu ninduen arte. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 17. orr.
Angustiak lepotik heldu ninduen une batez, ubeldu egin zitzaizkidan begi-zuloak. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 140. orr.
Angustiaren urka-bilurrak estutu ninduen lehenengo aldiz. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 145. orr.
Behin edo behin, nire esturari eta nire angustiari ihes egiteko-edo, amona Sinforosaz oroitu eta elizaren batean sartzen nintzen, baina bisita haietan ere Jainkoaren ausentzia besterik ez nuen neureganatzen. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 203. orr.
Harritu egin zituen itxuraz oso arrunta zirudien zerbaitengatik nik hain angustia handia azaltzeak. Volksgeist espainolaren doktrina, krausista bereziki, angustia nazional baten espresio bezala ikusten da. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 53. orr.
Ohean izorratua zaudenean, han zaude, eguna egunari lotuz; angustia larriak igarotzen dituzu, gune beltzak. Herria 2005-02-10
Santutasuna, baina angustia existentzialaren ondorioz sortutako santutasuna: jainkoaren begiradatik aldenduta dagoena. Berria - Kultura 2006-01-17
Angustia ugari mugitzen dituen prozesua da psikoanalisia. Berria - Harian 2006-05-06
Batzuetan, existentzialismoaren angustia-kutsua darie komunetako idazkiei. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 162. orr.
Egia al da -galdetzen zion angustia izpi batez- arazo larri batean murgilduta zaudela? Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 227. orr.
Kafkak bere bestiarioan animaliak erabili zituen, baina ez fabula gisa, giza angustia eta ahultasunen adibide gisa baizik: "Horrela, animaliak pertsonaren antza hartzean, porrotari minbera da". Berria - Kultura 2006-05-02
-Baina ez benetan, ezta, Wendy? -galdetu zuen, angustiaz beteta. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 143. orr.
Igizon konplexu bat, arazoz eta angustiaz zamatua. kuskizuna zirraragarria zen: inor ez zen bere lekutik mugitzen, inork ez zuen ezer galdetzen -itsuak bakarrik-, inork ez zuen angustiaz edo itobeharraz edo izulaborriz negarrik egiten. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 9. orr.