Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

laringe 1 iz ahots kordak dauzkan arnasbideetako organoa. ik zintzur.

Laringean bereizten da biriketarantz doan arnasaren bidea (trakea) jakiak urdailerantz bideratzen dituen hestegorritik.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 42. orr.

Ahoskorda deitzen diren horiek laringean dauzkagun ezpain itxurako tolesdura haragitsuak dira.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 31. orr.

Laringea osatzen duten gihar eta kartilagoen egitura eta mugikortasunagatik.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 31. orr.

Hots kate bat sortarazten duten ahoaren eta laringearen mugimendu guztiak.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 67. orr.

Nolako uniformitatea laringearen eta sudur barrunbearen funtzioan, halako aniztasuna ere aho-barrunbearenean.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 71. orr.

Laringearen dardara.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 71. orr.

Ez dakigu zerk eragiten duen laringeko minbizia.  Berria - Gaiak   2004-10-15

2 (hitz elkartuetan)

Aho soken hurbilketa dela medio, laringe hotsa gerta baitaiteke.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 71. orr.

Laringe hotsa aldatzen hartzen du parte bereziki.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 71. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

laringe hotsa (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus