Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mariak ikasi edo, hobeto esan, lardastu zuen pieza bakarra jotzea ez zaio ahaztuko. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 74. orr.
Amak esan zuen pena sentitzen zuela hilobia lardastuko zutelako -"ils vont fouiller la tombe comme ça"-. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 249. orr.
Ruche jaunaren ahoskera moldakaitzak oker baino okerrago esanarazi zion aurreneko arabiar matematikariaren izena, erabat lardasteraino. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 229. orr.
Zientziaren aurkako salaketarik larriena egiten zaio aspaldion ingeniaritza genetikoari: ahala ematen diela biologoei, alegia, itsuski lardastu eta eskuperatzeko gizakiaren hala gorputza nola gogoa. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 151. orr.
Eta irudi materialen multzoak batzuetan haren soslaia lausotzen badute ere, inoiz ez dute ilunduko, ez lardastuko. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 307. orr.