Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

lardaskatu, lardaska(tu), lardaskatzen 1 du ad nahasi, mordoilotu; ordena desegin; alferrik galdu. ik lardastu.

Norbaitek maleta hura ireki, dena lardaskatu eta artilezko jertsea lapurtu zion.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 265. orr.

Etorri zen Saioa, amonaren kutxako fotoak eta paperak lardaskatu zituen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 97. orr.

Haurra, berriz, ezin da geldirik egon, batera eta bestera etengabe, inguru guztia lardaskatuz.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 141. orr.

Egoera politikoa erabat lardaskatuta dago, gori-gorian.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 200. orr.

Hantxe zegoen, bibotea behin eta berriro lardaskatuz eta, etsipenez, buruari eraginez.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 182. orr.

Legelariak, ezkutuko mago ikusezin baten antzera, mekanismo guztia gobernatzen zuen; erabat lardaskatu zuen dena, inork ezer ikertzeko astirik izan baino lehen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 531. orr.

Edozer gauza eskatzen nuen, banekien eta ateratakoa jan gabe lardaskatuko nuela platerean, urduritasunak sabelean egiten didan korapiloak jatea eragozten didalako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 260. orr.

Beste bat izan balitz, zorriak lardaskatzera bidaliko nuen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 181. orr.

Egile zaharrenek, edo akaso denborak berak, lortu dute nolabaiteko distantzia bat ezartzea, eta ez dirudi haien izena lardaska dezakeenik "homeriko", "dantesko" eta halako adjektiboen erabilerak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 10. orr.

Horrelako zerbait esanen zion Antxonek, ez zituen aukerak lardaskatzen.  Koldo Izagirre   «Vladimir», 2003 - 25. orr.

Beldurra... horrelako marka bikaina lardaskatzeko arriskua, ba ei zekian ez zuela Ezard Charles .  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 11. orr.

Ez du nekea ordaintzen papera ergelkeriez lardaskatzeak.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 211. orr.

• 2 da ad

Gure emazteak ez ziren nonbait gu bertze emakumeekin lardaskatuko ginen beldur.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 76. orr.

• 3 du ad ordena jakinik gabe aritu, han-hemenka sakontasunik gabe aritu.

Kandido eta Paulo, norgehiagoka berriak asmatzen, eta Txantoi txikia eta Fernando, komenioaren gorabeherak lardaskatzen.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 20. orr.

Paperean apuntatuta nituen kale-izen guztiak bilatzen amaitu nuenez, entziklopedian lardaskatzen hasi nintzen.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 162. orr.

"Gidoia" jarri nuen goian, eta papera lardaskatzeari ekin, agerraldiz agerraldi zenbatuta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 150. orr.

-Haren aluan lardaskatzeko baimena emanda, leiala izan zaian adieraziko nikek.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 217. orr.

4 (hizkuntzez edo kidekoez mintzatuz)

Jende ona ziren txilaba haiek, tabakoa ematen ziguten, eta zekiten gaztelania apurra lardaskatzen zuten gurekin.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 41. orr.

Hamabost hizkuntza, hil zein bizi, menderatzen ditut, hogeita hamarren bat hala edo nola lardaskatzen, arabiera irakurtzen badakit, baina oso ahoskera txarra daukat.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 54. orr.

Laster hasiko zuan hitz batzuk lardaskatzen, eta manifestazioetan aurreneko lerroan jartzen.     «Bizia lo», 2003 - 111. orr.

Eskerrik asko, ninfa maitagarri hori! -lardaskatu zuen eta gaileta jateari ekin zion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 496. orr.

· Harmoniuma lardaskatzen duena hamaika urteko Hanmantu mutikoa da.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 145. orr.

5 (era burutua izenondo gisa)

Baina haren ezpainen erdeinuzko imintzioak, haren begirada garbiak agerian aitortzen zuten doilorrek baizik ez zutela barau egiten era lardaskatu hartan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 137. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lardaskatzeko manerak (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus