Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Norbaitek maleta hura ireki, dena lardaskatu eta artilezko jertsea lapurtu zion. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 265. orr.
Etorri zen Saioa, amonaren kutxako fotoak eta paperak lardaskatu zituen. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 97. orr.
Haurra, berriz, ezin da geldirik egon, batera eta bestera etengabe, inguru guztia lardaskatuz. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 141. orr.
Egoera politikoa erabat lardaskatuta dago, gori-gorian. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 200. orr.
Hantxe zegoen, bibotea behin eta berriro lardaskatuz eta, etsipenez, buruari eraginez. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 182. orr.
Legelariak, ezkutuko mago ikusezin baten antzera, mekanismo guztia gobernatzen zuen; erabat lardaskatu zuen dena, inork ezer ikertzeko astirik izan baino lehen. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 531. orr.
Edozer gauza eskatzen nuen, banekien eta ateratakoa jan gabe lardaskatuko nuela platerean, urduritasunak sabelean egiten didan korapiloak jatea eragozten didalako. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 260. orr.
Beste bat izan balitz, zorriak lardaskatzera bidaliko nuen. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 181. orr.
Egile zaharrenek, edo akaso denborak berak, lortu dute nolabaiteko distantzia bat ezartzea, eta ez dirudi haien izena lardaska dezakeenik "homeriko", "dantesko" eta halako adjektiboen erabilerak. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 10. orr.
Horrelako zerbait esanen zion Antxonek, ez zituen aukerak lardaskatzen. Koldo Izagirre «Vladimir», 2003 - 25. orr.
Beldurra... horrelako marka bikaina lardaskatzeko arriskua, ba ei zekian ez zuela Ezard Charles . Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 11. orr.
Ez du nekea ordaintzen papera ergelkeriez lardaskatzeak. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 211. orr.
Gure emazteak ez ziren nonbait gu bertze emakumeekin lardaskatuko ginen beldur. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 76. orr.
Kandido eta Paulo, norgehiagoka berriak asmatzen, eta Txantoi txikia eta Fernando, komenioaren gorabeherak lardaskatzen. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 20. orr.
Paperean apuntatuta nituen kale-izen guztiak bilatzen amaitu nuenez, entziklopedian lardaskatzen hasi nintzen. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 162. orr.
"Gidoia" jarri nuen goian, eta papera lardaskatzeari ekin, agerraldiz agerraldi zenbatuta. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 150. orr.
-Haren aluan lardaskatzeko baimena emanda, leiala izan zaian adieraziko nikek. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 217. orr.
Jende ona ziren txilaba haiek, tabakoa ematen ziguten, eta zekiten gaztelania apurra lardaskatzen zuten gurekin. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 41. orr.
Hamabost hizkuntza, hil zein bizi, menderatzen ditut, hogeita hamarren bat hala edo nola lardaskatzen, arabiera irakurtzen badakit, baina oso ahoskera txarra daukat. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 54. orr.
Laster hasiko zuan hitz batzuk lardaskatzen, eta manifestazioetan aurreneko lerroan jartzen. «Bizia lo», 2003 - 111. orr.
Eskerrik asko, ninfa maitagarri hori! -lardaskatu zuen eta gaileta jateari ekin zion. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 496. orr.
· Harmoniuma lardaskatzen duena hamaika urteko Hanmantu mutikoa da. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 145. orr.
Baina haren ezpainen erdeinuzko imintzioak, haren begirada garbiak agerian aitortzen zuten doilorrek baizik ez zutela barau egiten era lardaskatu hartan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 137. orr.