Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

lardastu, lardats/lardastu, lardasten 1 du ad han-hemenka sakontasunik gabe aritu; nahasi, mordoilotu. ik lardaskatu.

Mariak ikasi edo, hobeto esan, lardastu zuen pieza bakarra jotzea ez zaio ahaztuko.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 74. orr.

Amak esan zuen pena sentitzen zuela hilobia lardastuko zutelako -"ils vont fouiller la tombe comme ça"-.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 249. orr.

2 narrastu, zikindu.

Ruche jaunaren ahoskera moldakaitzak oker baino okerrago esanarazi zion aurreneko arabiar matematikariaren izena, erabat lardasteraino.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 229. orr.

Zientziaren aurkako salaketarik larriena egiten zaio aspaldion ingeniaritza genetikoari: ahala ematen diela biologoei, alegia, itsuski lardastu eta eskuperatzeko gizakiaren hala gorputza nola gogoa.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 151. orr.

Eta irudi materialen multzoak batzuetan haren soslaia lausotzen badute ere, inoiz ez dute ilunduko, ez lardastuko.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 307. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus