Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

lapurtu, lapur(tu), lapurtzen 1 du-dio ad norberarena ez den zerbaitez jabetu, indarrez, ezkutuan edo iruzurrez. ik ostu; ebatsi; harrapatu.

-Nork bereari kontu egin biezaio, eta ahal duena lapur beza -esaten zuen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 35. orr.

Bidean lapurtu edo kontuen liburuarekin lapurretan egiten dutenen artean, nahiago ditiat bidean lapurtzen dutenak.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 92. orr.

Haurretatik hasi ezean, lapurtzen ikastea ez da erraza.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 188. orr.

Gurasoei lapurtu eta "ez da bekatu" dioena kriminalen pareko bihurtzen da.  Elizen arteko biblia   EsZ 28,24

Lapurtuko dioten beldur ote da neskatila?  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 175. orr.

-Zenbat lapurtu huen?  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 38. orr.

2 (objektuarekin)

Auziak noiznahi sortzen ziren Baigorri, Erro eta Luzaideko jendeen artean: bordak erretzen ziren, kabalak ebasten edo hiltzen, artzainak bahitzen, bidaiariak lapurtzen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 99. orr.

Emakumeak eta haurrak gatibu hartu zituzten gudariek, eta abereak lapurtu.  Elizen arteko biblia   1 M 1,32

Elkar gorrotatzen eta ezpataz hiltzeraino zauritzen, auzokoaren abereak ezkutuan hiltzen, gauez inoren ondasunak harrapatzen eta lapurtzen, eta antzeko beste oker asko egiten hasi ziren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 583. orr.

Mutil koskor mehe bat zen, itxura gozokoa, ahaztutako saltxitxoi zatiak eta urdaiazpiko muturrak lapurtzen zituena.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 95. orr.

Banku bat lapurtu duzu zuk gaur, seguru.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 64. orr.

Mozkor ditzagun Jesus inguratzen duten begiraleak; lapur dezagun haren gorpua, iragar dezagun berpiztu egin dela.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 103. orr.

-Zaldia lapurtu didazu -egin zuen irri pashak-.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 38. orr.

Aste Santuetako oporretan bizikleta lapurtu zidaten.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 25. orr.

La Sarriette oroitu zen aurreko astean saski bat mertxika lapurtu ziotela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 327. orr.

Eta eskubide hori lapurtu egiten zaie.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 50. orr.

Haren irribarrea ikusi zuen, ezki bat eguteran, argiari argi gehiago lapurtzen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 133. orr.

Kontuz ibili, hemen dirua aise lapurtzen dute-eta.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 172. orr.

Han aurkitutako urrea eta harribitxiak lapurtu zituen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 290. orr.

Makinak bien artean hartuta, banan-banan eraman zituzten lapurtu berria zuten furgonetara.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 139. orr.

Ganbara zahar batera hautsa lapurtzera sartutako lapurren bat?  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 275. orr.

· Lapurtu ez nuena itzuli behar.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 79. orr.

Gordean dituzte lapurtu zituztenak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 88. orr.

3 irud/hed

Lau eta bat galdu, baina partida lapurtu omen zieten.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 212. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus