Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

ebatsi (444 agerraldi, 87 liburu eta 137 artikulutan; ETCn 2.449 agerraldi), ebats, ebasten 1 du ad lapurtu, harrapatu. ik ostu.

Israelgo Armadak soldadu gehiago hedatu ditu Gazan, eta palestinarrei lur gehiago ebatsiz, base militar berriak ezarri eta kokagune juduak handitu ditu.  Berria - Mundua   2004-06-24

Ez digute deus oparitu eta ez dugu deus ebatsi.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 163. orr.

Tenpluan berrogeita zortzi mila kilo zilar ebatsi ondoren, Antiokiara joan zen berehala Antioko.  Elizen arteko biblia   2 M 5,21

Behin, ezezagun batek bizikleta ebatsi zion.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 283. orr.

-Bai, giltzak, Urtxipia jaunaren bulegoan sartu ahal izateko ebatsi zenizkidanak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 336. orr.

Buhameek haurrak ebasten eta saltzen dituztela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 23. orr.

Orduantxe harrapatu balituzte, dokumentu ofizial baten ebasten ari, nehork ez zituen presondegiratuak izatetik salbatuko.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 285. orr.

Zertarako hilotz bat ebatsi?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 105. orr.

Harrizko oroitzapen eder hori Musoliniren kideek ebatsia zieten etiopiarreri.  Herria   2005-04-28

Jakin zen, dena jakiten baitzen herrian, supermerkatuan alkohol ebasten harrapatua izan zela behin, bietan eta anitzetan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 202. orr.

Baziren bertzeen ogi zatiaren ebastera ahalegintzen zirenak.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 168. orr.

Arrazoia suz egina zela ikasi zuen, Prometeok Zeusi ebatsi zion su hartaz egina.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 230. orr.

Monasterioetan indarrez ebastea izan zen Mendebaldeko ekonomia kapitalista modernoaren oinarrietako bat.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 103. orr.

Ez dira ahanztekoak ohoin harrapakariak ere: ebats eta ebats ari direnak jatetxe, liburutegi eta armategietan, poliza bat berriz ezarri artean.  Herria   2003-04-17

Ulertu behar dute ez ditugula ebatsi agiri horiek, gure lanaren ondorioz, eskubide hori lortu dugula.  Berria - Euskal Herria   2006-05-10

2 irud/hed

34-26, (81. m.): Jourdainek entsegua, baloia ebatsi ondoan.  Berria - Kirola   2004-11-07

Armairu gainean pausatua zen argazki batek ebatsi zion soa.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 56. orr.

Lepoa baietz Andonik artadikoan jardun Londonen erdian, bihotza Cecilia Boltonek ebatsia zion arren.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 74. orr.

Bidaiaren bakardadea gustatzen zitzaion, gizarteari ebatsiriko intimitatea.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 262. orr.

Ebasten didazu une batez hura ikusteko plazerra.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 86. orr.

Neska haren donarioak zentzua lapurtu ziela esan ohi zuten inguruetako mutil gazteek, amodio-minetan egoteak loa ebatsi ziela ostatutik igarotzen zirenek.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 15. orr.

Lehen, frankismo narrasean, barre txikiak ere ebasten zizkiguten Andoaín eta Beasaín esaten zuten zuri-beltzeko telebistako talking head ilun haiek.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 38. orr.

Elkarrekin harrapatuko zuten ebatsia izan zitzaien denbora, eta nehork ez zituen gehiago bereiziko.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 134. orr.

Iker etortzearen beha zegoela, hirurogei minutu horiek zoritxarrari ebatsi zorion-uneak zirela zirudion eta bihotzaren ponpak susmatzen zituen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 272. orr.

Hona nire bizitzako obra lapurtu nahi izan didana, nire aurkikuntzaren gloria ebatsi nahi izan didana.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 88. orr.

Gerraren norgehiagoka beroan, eraso militarra ondo burutzea bezain garrantzitsua da arerioari hitza ebastea.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 12. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Arma ebatsien ordez pika irrigarri bat neraman orain, doi-doian zorroztua.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 195. orr.

Gizona, hila aspaldian, txokoz txoko ibiltzen zen, auzoen baratz eta sagardietako uzta ebatsiak besapean.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 15. orr.

Edgar Allan Poe-ren gutun ebatsiaren ipuin hartan bezala.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 57. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baloia ebatsi (6); baloia ebatsi ondoan (3); bat ebasten (3); bat ebatsi (10); dena ebatsi (3); dinamita ebatsi (3); ebasten ari (3); ebasten dituzte (3); ebasten eta (3); ebatsi behar (3); ebatsi dio (3); ebatsi dute (9); ebatsi egin (3); ebatsi eta (14); ebatsi nahi (4); ebatsi ondoan (3); ebatsi ondoren (3); ebatsi taldeak (3); ebatsi zion (9); ebatsi zioten (7); ebatsi zituen (3); ebatsi zituzten (5); ebatsi zuen (5); edo ebatsi (3); ere ebatsi (3); eta ebasten (4); eta ebats (3); eta ebatsi (3); euro ebatsi (4); oilaskoen ebasten (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus