Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

lantegi (orobat lantei g.er.) 1 iz eskuzko lan bat egiten den tokia. ik tailer.

Kaligrafiako lantegi zabaletan, eskribau-oste handi bat ari zen buru-belarri lanean, etenaldirik gabe.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 223. orr.

Istripua tranbia urbanoen lantegi zentralean.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 147. orr.

Bitxigile soil baten lantegi soilean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 91. orr.

Lulu Segovia kaleko lantegi baterako brodatzen aritzen zen, eta egunean hiru pezetaraino irabazi ohi zuen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 104. orr.

· Ertz batean Émile-Goudeau plaza du, iturri bat eta bi aulkirekin, eta Bateau-Lavoir, Montmartreko margolarien lantegi zaharra.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 14. orr.

2 fabrika, faktoria.

Familia onekoa izaki, herentzia bikaina jaso, eta diru horrekin adreiluzko tximiniatzarrez jositako lantegi erraldoi bat eraiki zuen, hiriko auzunerik osasungaitz eta ilunenean.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 101. orr.

Zentral elektrikoetan eta beste lantegi batzuetan hozteko nahiz prozesu kimikoetarako erabiltzen den ura.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 186. orr.

Etxe-hondakinak errausteko lantegi bat, laurogei metrora.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 49. orr.

Bere lan-bizitza luzean, lantegi asko pasau ondoren, azken aldi luzea Getxoko Areetako Iberdrolan egin eban, oraindino sasoiko erretirau zalarik.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 30. orr.

SAFAM lantegi horretan ba dira 130 langile.  Herria   2003-06-12

Mondragon Corporacion Cooperativa (MCC) egiturak 20 lantegi berri idekiko ditu herriz kanpo, bost urte barne.  Herria   2004-03-04

Behean, ibaiaren ertzean, hiri guztia azukrez hornitzen duen Domino enpresako lantegi erraldoia dago. atera ziren zelai honetatik Frantziako lantegi nagusi batera euskaldun pila bat, burdinazko lanetan iaiotuak.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 96. orr.

Opelen bi lantegi geldiarazi ditu Bochumeko langileen lanuzteak.  Berria - Ekonomia   2004-10-20

Volkswagen margotzeko lantegi berria eraikitzen hasiko da asteartean.  Berria - Ekonomia   2004-09-19

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

1833ko Legeak eratu zuen lantegi-ikuskaritza urrats bat izan zen beste mota bateko herri-administrazioaren garapenean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 85. orr.

Eguraldiak eragindako uzta txar, gaitz, greba orokor, lantegi-ixte, lurrikara, nazioarteko merkataritza-bideen bat-bateko butxadura eta antzekoengatik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 324. orr.

Lantegi proiektua idazteko eta negoziatzeko.  Herria   2001-02-15

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zurgin-lantegi baten ondotik igaro ginen, eta gero ile-apaindegi eta azoka baten albotik.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 99. orr.

Mauleko espartin-lantegi batean egiten zuen lan, eta igande pasa zebilen Baionan.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 194. orr.

Artista-lantegi guztiak bezala, iparralderantz orientaturik zegoen hura ere.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 64. orr.

Lisaketa lantegiak ematen zuen dirua ez zen aski, jakina, etxeko beharrak asetzeko.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 111. orr.

Alfonbra lantegi batean ari zen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 119. orr.

Kapera tallur lantegi bilakatu zuten.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 124. orr.

Hilabete batzuk eman zituen Toursen, moda-lantegi batean aprendiz.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 68. orr.

Amsterdameko (eta beste hainbat lekutako) diamante-lantegi txikiak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 74. orr.

Alemanian kontrabandista izana zen, eta koadernatze lantegi bat zabaldu eta aberastu egin zen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 70. orr.

Kimikari nintzen kimika-lantegi batean, kimika-laboratorio batean (hori ere kontaturik dago jadanik), eta lapurreta egiten nuen jateko.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 188. orr.

Ama bonboi lantegi batean hasi dela.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 85. orr.

Auzotik pare bat kilometrora zegoen paper-lantegi batera.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 41. orr.

Heldu den apirilean abiatuko dela Bardozeko konpost lantegi hori.  Herria   2003-12-18

Atzera begira geratu zen, kautxu-lantegi alderantz, handixe aterea baitzen eguneko lan-saioaren ostean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 39. orr.

Hiri-erditik urrin, hiru kuartel eta arma lantegi bi egozan.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 119. orr.

Garabi-lantegi bat, gero Jaso izena hartuko zuena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 85. orr.

Literatur lantegi bat antolatzeko ideia bururatu zaio Lujanbiori.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 74. orr.

Garagardo-lantegi bat egon behar din inguruan, kale guztian zegon-eta malta-kirats desatsegina, jasanezina.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 94. orr.

Garai hartan Lodzeko Ehun eta Larruen Estatu Lantegia izena zuena.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 30. orr.

5 lana, egitekoa. ik langintza.

Osabak ekarritako artikulua buruan dudala etorri naiz Donostiara, eta egia esateko ez da lantegi zaila izan aurkitzea.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 16. orr.

Jakina, ez duk lantegi erraza izango, buruhauste handiak ekarriko zizkidak, eta beldurra ere ematen dik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 349. orr.

Hark garraiatzen ziguan posta, eta lantegi horretan segitu zian gortu ondoren ere.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 35. orr.

Ez da, ordea, lantegi makala.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 8. orr.

Larrutako lantegian, bada, emakumeak gozamenari begiratzen omen diola, gozatzeari eta atsegin hartzeari, eta gizonezkoak berriz, gozarazteari, atsegin emateari eta emakumea gozatzen ari dela ikusteari.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 90. orr.

Txerria hazten jardun eta garaia datorrenean, eta txerrikitarako behar dugulako, behar bezala hiltzen badugu, ba horixe, hil egiten dugu, txerri-hiltzeak dakartzan lantegi guztiak hartzen ditugularik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 109. orr.

Beti baserriko lantegi astunari emana.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 133. orr.

Galdetu diot zertan ari zen alferrikako lantegi astun hartan.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 122. orr.

Lantegi horretan, dena den, bere maisu Antonio Zabalak ez bezala jokatu duela esanen nuke; izan ere, ahozko literaturaren datu-biltzera mugatu gabe, Perurena ipuin, kanta eta kontakizun horien interpretazioa azaltzen saiatu da.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 13. orr.

6 lantegi gune (orobat lantegigune g.er.)

Toki hortan lantegi gune baten eraikitzeko asmoa daukate.  Herria   2003-11-13

Hazparneko herriak 15.820 m2 erosten ditu Pinadetako lantegi gunearen zabaltzeko.  Herria   2002-12-12

Alabainan, Aldatu lantegi gunean ez baita aski tokirik galde guzieri ihardesteko.  Herria   2005-11-24

Irulegin bizi dira Gibelin jaun-andereak hamabortz bat urte huntan, herri hortako lantegi gune sahetsean.  Herria   2005-06-30

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus