Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

tailer (orobat taller g.er.) 1 iz lantegia.

Gero mekanikari ikasten hasi tailerren batean, hori zen-eta orduan gehien erakartzen ninduen lanbidea.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 26. orr.

Tailer bat jarri zitean Obabako industrialdean kamioiak konpontzeko, eta berealdiko negozioa egin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 389. orr.

Mantso-mantso egin genuen aurrera, eta, Burgosera iritsitakoan, tailer batera eraman genuen konpontzera.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 170. orr.

Fabrikek eta tailerrek bigarren erreleboa amaitu eta gero.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 189. orr.

Zaragozako tailer batean montaje bat egiten ari zela.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 18. orr.

Ikusia naiz egunkariko tailerrak jendez husten eta sarraski teknologikotik salbatutako langile urrien lohihartzeko tintaz zikinduak txabusina zuriek ordezkatzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 35. orr.

Bizikletak eta motozikletak konpontzeko tailerra.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 401. orr.

Tailerreko nagusiak ematen zizkidan eskupekoekin, aberats sentitzen nintzen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 95. orr.

Tailerreko buruarekin mokokan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 123. orr.

Ne serez-vous pas une lopette?, galdetu zidan tailerreko arduradunak lan eske agertu nintzenean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 315. orr.

Tailerreko muntatzaileak eskuz konpondu behar izaten du erredakzioan egindako txandrioa.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 285. orr.

Tailerreko lana gogorra zen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 68. orr.

Tailerretako sirenak orroka hasi dituk.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 104. orr.

Gutxi gora-behera, hilabete beharko dute tailerrek bide bazterrean utzitako ibilgailu guztiak konpontzeko.  Berria - Ekonomia   2004-08-25

2 (izenondoekin)

Publizitate-foiletoan ikusi dut badituzuela tailer mekanikoak, zurgintza, informatika gelak, negutegi bat eta hori guztia.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 56. orr.

Honek aurrejubilazioa eskatu zuela, bestea hil egin zela, hura tailer berrietara bidali zutela...  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 129. orr.

Rañolas erloju-konpontzaileak, bere tailer txikian, orduak filosofatzen ematen ditu.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 238. orr.

Julianen aita tailer txiki bateko ugazaba zen.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 118. orr.

Berak lan egiten zuen tailer erraldoi haien osteko Playabarri auzo txikian.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 75. orr.

Neonak beti piztuta egoten dira gure tailer eskerga horretan.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 44. orr.

Ez al zaik oraindik damutu Rocandioneko tailer malapartatu horretan enplegatu izana?  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 99. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Famili-liburua, lan-baldintzak, eskola-orduak, gramatika-batzordea, tailer-maisua, matrikula-epea, zerbitzu-kontratua... milaka dira adibideak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 67. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hamalau urte bete nituelarik, mekanika-tailer batean hartu ninduten aprendiz, goizetan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 62. orr.

Bigarren metalurgia-tailerra zabaldu zutenekoak.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 168. orr.

Astea ez du lar ondo hasi, gasolioa gora batetik eta espero ez zuen txangoa auto-tailerrera bestetik.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 119. orr.

Mary Anny Walkley 20 urteko jostunaren kasua, Londreseko jantzigintza tailer batean beste hainbat langilerekin edonola pilatuta, izugarrizko lanaldiak egiten zituena.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 255. orr.

Moldiztegi modernoa, ertaina, zilindroez, Kelley-ez, Miller elikagailuez, prentsa txikiez, linotipo-makinez eta koadernatze-tailer oso batez hornitua.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 401. orr.

Goma tailer bat jarri zuen Errebalean.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 28. orr.

5 ikastaro eskuarki laburra, gai artistiko edo praktikoei buruz egiten dena.

Egunero hainbat ekitaldi antolatzen dituzte: pilotak josten ikasteko tailerrak eta malabarismo ikastaroak, besteak beste.  Berria - Euskal Herria   2004-08-08

Arratsaldean lau tailer iraganen dira.  Berria - Euskal Herria   2004-05-20

Venezuelan egon zen bitartean Latinoamerikako Herri-Komunikaziorako Tailerrak sortu zituen.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 122. orr.

Erran dezagun, goraxago aipatu bi langileen xedea (alkiak tapizatzeko eta muntatzeko tailer bat) bai eta elbarrituei buruz egin bi xedeak ere zortzi saritu hoietan direla.  Herria   2001-03-01

Orduko tailerretan, sorkuntza kolektiboa bultzatzen nuen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 421. orr.

Kulturan jarduteko hor daude Kreativ Haus direlakoak, non era guztietako tailerrak eta ekintzak antolatzen diren.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 88. orr.

Tailerraren bilerak irekiak dira, baina apenas etortzen den gizonezkorik: inguruetako liburudenda bateko jabea da ohiko bakarra.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 147. orr.

Ohi bezala, haurrentzako tailerrek, kale ikuskizun eta hitzaldiek osatuko dute Bilboko Liburu Azokaren egitaraua.  Berria - Kultura   2004-06-03

Tailer orokor bat eta arlokako hamar tailer antolatu dituzte.  Berria - Euskal Herria   2006-01-15

Eta tailerrez gain aisialdiarekin lotutako hainbat aukera.  Berria - Euskal Herria   2004-11-28

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zintzo betetzen zituen jostun tailerra aurrera atera ahal izateko aginduak.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 86. orr.

Haurrentzat egin tailerrek arrakasta ederra ukan dute.  Herria   2001-05-31

Artikuluren baterako gaia, literatur tailerretarako ariketa.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 107. orr.

Irakurketa- eta idazketa-tailerreko saioa primeran joan zen, ia beti bezala.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 147. orr.

Bai ipuin kontalari gisa, bai idazketa tailerrak zuzenduz.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 385. orr.

Helduen antzerki tailerrak prestatu "Jeux de massacres" antzezlana ikusten ahalko da Izpurako Faustin Bentaberri gelan.  Herria   2005-03-03

Zergatik Bernardo Atxagak ez du literatura tailerren bat antolatzen?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 409. orr.

Basoan, esaterako, landare-tailerra egin zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-07-16

Ganbara batean bizi zen, Hiru Ferrak zeritzon kaleko oso etxe zahar batean, ongi berotzeko modurik ez zegoen pintore-tailer moduko batean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 70. orr.

Sofrologia tailerra, asteazkenez, aratsaldeko 6.30 etan, Eihartzean.  Herria   2004-10-14

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus