Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bizigabeak, landareak, animaliak, gizakiak. Urrutiko landare, zuhaitz, hegazti eta animaliaz betetako paisaia hura. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 114. orr.
Era askotako landareak hozitu ahal izango dira etxean bertan. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 50. orr.
Herri epeletako landareak alda daitezke haietan, laranjondoak eta limoiondoak besteak beste. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 22. orr.
Landarea ez zen, ordea, edozein lekutan hazten, klima berezia behar baitzuen, lurralde beroak. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 189. orr.
Amerikako oihan tropikaletatik at, landarea loratzen zen baina ez zuen lekarik ematen. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 38. orr.
Zereginik kuttunena landareak zaintzea zuen. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 15. orr.
Hiru herrialdeotako landareak sailkatzeko, 2.300 multzo (taxon) erabiltzen dira. Berria - Gaiak 2006-04-09
Lemna Minor uretako landareak gai kutsakorrak xurgatzen ditu. Berria - Gaiak 2004-08-24
Landare bat topatu dut, berezia: Woodsia ilvensis. Haurra izan eta biharamunean berak pozoitu zuen, herrixka ondoan hazten den landare baten erretxinaz. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 77. orr.
Loratzerat zoan landarea itzali zaiku, Ostankoa Haixpeko Mattin Idiart, 16garren urtean. Herria 2005-03-24
Landare arraro guztien artean arraroenetakoa zuhaitzetan errotzen den mihura da. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 148. orr.
Baratzearen zati bat landare usaintsu eta loredunentzat gordetzeko agindu zuen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 383. orr.
Hortentsia handiak bezalako landare apaingarriek. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 40. orr.
Landare idortuen erakusketa euskal erakustokian. Herria 2004-12-16
Faroen argi-konoan ikusgai: landare zurrun-geldiak eta lur-azaleko erro-multzo nahaspilatuak, erraien gisa distiratzen ari. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 101. orr.
Emakume hura landare mardul osasuntsua zen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 292. orr.
Eraikin berria metalezko sare batek inguratuko du, eta han landare igokariak jarriko dituzte. Berria - Harian 2005-07-22
Noiz eta neure Indietarako bidaian landare haragijale haiek ikusi bainituen. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 213. orr.
Landare baskularrak dira katalogoan jasotako guztiak. Berria - Gaiak 2006-04-09
Fitoplanktona da itsasoan dagoen landare unizelularra. Berria - Gaiak 2004-08-22
Era guztietako landare espezieak. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 191. orr.
Animali edo landare-organismoentzat saihestezinak izan litezkeen eboluzio-arauak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 354. orr.
Animaliei utzi behar diegu landare-proteina eraldatu eta hartatik forma digerigarriago bat ateratzeko ardura. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 213. orr.
Landare-zuntzik ez dugu kontsumituko. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 50. orr.
Landare-jatorriko erretxina fosilak dira. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 200. orr.
Horien jana arroza, azukrea, gatza, dilistak eta landare-olioa da. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 13. orr.
Landare-koipe miresgarri batez. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 165. orr.
Bularreko minbizia, hormonak eta landare-hormonak. Herria 2003-10-02
Edozein hondakin oso egokitzat hartzen dute, landare-hondakinak batik bat. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 182. orr.
Lorategi atsegingarriak landatzen dituzu eta kanpoko landare-haziak ereiten. Elizen arteko biblia Is 17,10
Israel da Jaun ahalguztidunaren mahastia; Judako herria, haren landare-sail kuttuna. Elizen arteko biblia Is 5,7
Ehunka landare ale, Londresko bere lankideentzat ezezagunak ia denak. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 241. orr.
Bere azpian landare mota denetarikoak erne daitezke. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 496. orr.
Karmelek hainbat landare-hosto ekartzen zizkion. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 180. orr.
Hegoak katagua izeneko landare izerdiaz busti, eta errekako urak kutsatzen dituelako. Berria - Gaiak 2004-05-02
Landare-zorrien tortikak landareetan. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 144. orr.
Ez dakit nondik sortuak diren Iribarrenek aipatzen dituen abozo edo agozo landare izenak. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 25. orr.
Landare hesiek beste lursailetatik bereizten zuten. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 290. orr.
Jar bezate bertan landare-hesi on bat horma legez. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 566. orr.
Arrosaz beteriko bi landare hesi trinko. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 243. orr.
Arrabioak putzu bakoitzean gainezka, arrabioak istil xixtrin bakoitzean bor-bor... eta, oro har, atergabeko landare-narotasun hura, malastasun-usain hura, umotasun ustelduzko kirats hura. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 74. orr.
· Nahasketa orekatua, landare-proteinaduna. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 76. orr.
Itsas animaliak eta itsas landareak ikertzen direla laborategi horretan. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 232. orr.
Kakaoaren industria hedatu zenean, kakao-landarea Afrikako hainbat lekutara eraman eta kakao-soroak landatu ziren. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 38. orr.
Kafe-landare bat edo beste aldatu, esate baterako. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 190. orr.
Masusta landare hostotsuz inguratuta. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 21. orr.
Marrubi landareak, mahastiak... Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 69. orr.
Kakalardoarekiko immuneak diren arto-landare transgenikoak bilatzen dituzten laborategiek. Neska hura arrosa-landare bihurtu zen. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 141. orr.
Patata eta aza landare handiek. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 290. orr.
Ohitura handia izan da Euskal Herriko baserrietan erromero landare bat edukitzea. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 147. orr.
Lorategietako lore-landareak. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 195. orr.
Zorri eta xomorroen kontrako belar-landare sorta bat. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 250. orr.
Otate: zuhaitz-landare bat, etxeko tresnak egiteko erabiltzen den zur malgua ematen duena. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 81. orr.
Garo eta argizari-landare zoragarriak zeuzkan, eta, inor bisitan joaten zitzaion guztietan, beti eman ohi zion aldaxka bat edo beste bisitariari. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 146. orr.
Berpizkunde landare edo Jerikoko arrosa (Anastatica hierochuntica) deitzen dioten basamortuko landareak. Berria - Gaiak 2004-10-20
Autobusa goizeko 8etan abiatuko da Hazparne-tik, eta 8.30etan Maignon-en (Lafitte landaredenda aitzinean) geldituko da autobidean sartu aitzin. Herria 2005-07-07
Norvegiako lau pinu txiki zituen fatxadaren alboetan, berdez margoturiko landare ontzietan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 157. orr.
animalia edo landare (3); animalia eta landare (14); arrosa landare (9); aza landare (4); belar eta landare (3); hazten den landare (3); izeneko landare (4); kafe landare (4); landare berde (4); landare berri (3); landare berriak (3); landare edo animalia (4); landare espezie (7); landare espezieak (6); landare eta abere (3); landare eta animalia (9); landare eta animalien (6); landare eta arbola (3); landare eta lore (5); landare eta zuhaitz (3); landare eta zuhaitzak (3); landare haziak (4); landare hesi (7); landare hesiaren (3); landare hosto (4); landare igokari (3); landare jatorriko (3); landare klase (5); landare mota (15); landare olioa (3); landare sakratu (3); landare transgenikoak (7); lore eta landare (8)
ezaguna den landarea (3); tomate landarea (3)
animalia eta landareak (3); animaliak eta landareak (8); genetikoki moldatutako landareak (4); kafe landareak (3); landareak aldatu (4); landareak eta animaliak (4)
abere eta landareen (3); animalia eta landareen (4); animalien eta landareen (10); landareen eta animalien (4); landareen mundua (3); landareen salerosketaren (5)
landarez betea (3); landarez hornitutako horma (3)