Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ager soroa, alorra da, landa, lurra, lur-eremua, lurraldea, eskualdea. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 296. orr.
Eskualde geografikoa adieraz dezake, lurrak nahiz landak, edota kargu nahiz ofizioak ere bai. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 929. orr.
Ederrak dira Esloveniako landak, berdeak, ez oso aldapatsuak. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 57. orr.
Artzain bat aurkitu zuen landan ahuntz- eta aker-talde bat bazkatzen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 230. orr.
Etxe bat landan! Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 48. orr.
Hori Arabiako basamortu eta oasietatik irten eta Erromatar eta Sasaniar inperioetako landa eta hirietara joanez egin zuten. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 68. orr.
Halako batean gelditu egin zen, landa erdian ia. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 73. orr.
Urak hartuak zituen bide bazterreko soro, baratza eta landak. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 184. orr.
Landa erosi zuenari lapurtu eta hartan inolako eskubiderik ez duenari ematen diona injustua da. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 378. orr.
Zerrenda gorri batek mugatzen zuen landa. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 138. orr.
Gure landa eta mahastien gain dirua eskatu beharrean gertatu gara, erregeari zergak ordaintzeko. Elizen arteko biblia Ne 5,4
Burgundiarraren artaldeek erromatarraren landa ongarritzen zuten. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 273. orr.
Alboetara izotzezko landa zuriak eta lantzean behingo izotzezko tontorrak diren eraikin erraldoiak. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 378. orr.
Friburgo aldera, landa berdeak ikusten ziren bakarrik. Josu Zabaleta «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 85. orr.
Basamortuan iturriak sortuko dira, landa lehorrean errekak. Elizen arteko biblia Is 35,6
Lurrera botako zaitut eta bertan behera utziko landa zabalean. Elizen arteko biblia Ez 32,4
Egin beza burrunba itsasoak eta bertako guztiak, egin festa landa zabalak eta bertan dagoenak. Elizen arteko biblia 1 Kro 16,32
Landa loretsuak kolore mardulez distiratu ziren. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 351. orr.
Ikusten zituzten landa abandonatuak eta gurutzatzen zituzten jendeen so goibelak. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 293. orr.
Euriak are indartsuago eta haizeak ausarki astintzen zituen landa hutsak zeharkatzean. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 80. orr.
Hona hemen ni ene oroimenaren landa, leize eta ezin konta ahalko hartzuloetan, ezin konta ahala mota gauzez neurrigabeki beteak. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 248. orr.
Eguna argitzen ari zuen, eta han goitik landa-puska izugarria ikusten zen. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 201. orr.
Landa inguruetan jarraitzen dutenen bizitzan jarri ditu begiak argazkilariak. Nahiago zuela errepide txikiagoetara aldatu, landa-inguruetako bide ez hain beteetara, alegia. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 182. orr.
Monoi usaina dago, landa loreekin urrindutako koko olioaren usaina. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 51. orr.
Barazkiekin behaztopa egin eta landa-hesian zehar lasterka jo genuen. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 29. orr.
Buruaskitasuna zen landa-giroaren ezaugarri nagusietako bat. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 38. orr.
Badu halako landa kutsu bat agerian. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 143. orr.
Ingalaterran, hesitze-higikundeak landa-ekonomia irauli zuen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 33. orr.
Berrogeita zazpi herritatik hogeita hemeretzi dira landa-baserri eta nekazaritzari lotuta bizi direnak. Pello Zabala «Zeruan zer berri», 2006 - 152. orr.
Azkenik, Hitlerrek arima baten arimari ordaindu zion zerga bere landa-egoitza Berchtesgaden-en [...] ezarriz. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 280. orr.
Italiaren hegoaldeko muturrean zeukan landa-jabegoa monasterio bihurtu zuen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 90. orr.
Haien ordez eurak ezarri ziren atzerriko gutxiengo menderatzaile gisa, eta landa-populazioa Mendebaldeko Kristau Gizartearen barne-proletalgo izateko estatusera murriztu zuten. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 207. orr.
Hurtadok landa-mediku diharduen Alcolea herrian. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 14. orr.
Foru Aldundiko Landa Garapenerako sailak. Berria - Euskal Herria 2004-02-04
Herri aberatsa da, gari landa eta mahasti xarmantak baditu. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 82. orr.
Ortzaizeko ogi-landa irekietan dantzari zen haize freskoa susmatu zuen. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 87. orr.
Orduan ulertu nuen zergatik nengoen oin hutsik eta hotzez akabatzen arroz-landa haietan. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 34. orr.
Landesetako arto landa zabal horietara. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 87. orr.
Sasien artetik bidea idekiz edo harkaitzaren itzulia eginez, artetan berdin goroldioan oinak sartuz, ote landak sist egin ez dezan belaunean. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 27. orr.
Hungariako landa-aldean. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 121. orr.
Valentzia inguruko landa aldea, emankorra izanagatik ere, ez zitzaion gustatzen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 153. orr.
Vermonteko landa-aldeko bigarren mailako errepide batean. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 189. orr.
Varsoviatik landa aldera aldendu ginen igande batez, zelai batean askaria egiteko asmotan. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 36. orr.
Baina non aurkituko dugu landa-aldean lursail bat erosteko dirua? Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 125. orr.
Landa-aldeko urrutiko lekuren batera bizitzera joango zelako ideia zozokeria hutsa iruditzen zitzaidan. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 127. orr.
-Carolinan -esaten du, silabak luzatuz, astelehenean entzun nion landa-aldeko hegoaldeko azentu berarekin. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 216. orr.
Elkarrekin zeutzala, landa-arras, ehorztegi abandonatu bateko lauzen gainean. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 67. orr.
Landa-bide estu batean aurrera joan ziren ziztu bizian. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 35. orr.
Burura datozkit, bide batez, landare-hesi garaiak eta landa-bideak, eta, iluntzero elkarrekin egiten genituen osteratxoak. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 26. orr.
Iluntze batean, Charlie, Big Joe eta hirurok etxera gindoazen, landa-bidean gora. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 22. orr.
Elkarrekin goaz etxerantz, landa-bide sakonetatik zehar. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 17. orr.
Horren ondorioz, gero eta jende gehiago joango zen landa-eremuetara bizitzera. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 128. orr.
Beste 100 milioi landa eremuetatik hiri nagusietara joandako emigranteak dira. Berria - Mundua 2004-03-10
13 milioi desplazatuetatik %36 kanpalekuetan bizi dira, % 15 hiriguneetan eta %49 landa eremuetan sakabanatuta edo leku finkorik gabe. Berria - Harian 2006-04-20
Laguntza horiek jasoko dituzten landa-eremuetako botoak ezinbestekoak izango ditu Bush-ek berriz ere hautatua izateko. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 302. orr.
Landa eremuko lursailen espekulazio bortitza. Berria - Euskal Herria 2004-10-16
Irtenbidea, merkataritza-klasearentzat, landa-eremuetatik etorriko zen. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 33. orr.
Merkantilismoaren garaian, landa-eremuak mundu-ekonomiaren periferiaren parte ziren oraindik ere. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 35. orr.
Hirietako industria-jarduerak landa-eremuetara eta hiri handietatik txikietara desbideratu zirelako. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 35. orr.
Etsaia barreiatua baitzen, landa eremuaren zabaltasunean urturik bezala. Josu Zabaleta «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 126. orr.
Zegamako Landa Eremuko Zentro Balioaniztunean. Berria - Euskal Herria 2004-10-02
Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira egindako jardunaldian. Berria - Euskal Herria 2004-10-16
EHNEk ez du berretsi Landa eremuen Garapenerako Gizarte Ituna. Berria - Euskal Herria 2004-05-14
Hiri inguruko landa herrietan suziriak botatzen dituzte. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 219. orr.
Hiri eta landa- herrietan. Juan Garzia «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 28. orr.
Piamontearen hegoaldeko zenbait landa-herritan aurkitu zuten bizilekua. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 17. orr.
Landa-herrietan, emakumezkoa ez da tximeleta baino zoriontsuagoa. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 103. orr.
Izan ere, landa ingurunea mantentzen duen sektorea gara. Berria - Ekonomia 2004-07-30
Baserritarrik gabeko landa inguruneek zer dakarte? Berria - Ekonomia 2004-04-21
Eta, orain herri txikietan etxez etxe doazen kamioitxo horien antzera, etorkizunean landa-ingurunean horrelako salmenta jeneralizatuko da. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 116. orr.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Landa Ingurunearen Garapenerako Sailak ituna sinatu du Gipuzkoako Ehiza Federazioarekin. Berria - Euskal Herria 2004-02-04
Olaziregik aplikatu zuen lehen aldiz euskal literaturan Harreraren Estetika, landa lana deritzana eginez inkestak eta beste, eta irakurleari eta harrerari garrantzia emanez. Berria - Kultura 2006-03-08
Landa lana egin dute, lehenik, Pasaian eta inguruetan. Berria - Kultura 2004-05-23
Landa lana: Beti gogoratzen dute Roldan Jimeno libreta eskuan herriz herri, jendearen ahotik datuak biltzen. Berria - Kultura 2006-01-11
Unibertsitateko esperimentu-abeltegira joan ginen, han egiten baitu Templek gehienbat oinarrizko landa-lana. Irudiarekiko erlazioaren unibertsaltasuna zalantzan jartzera eraman zituen "landa-lan" baten emaitzak argitaratu dituzte. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 258. orr.
Sindikatuaren ustez, EAEko landa lurrak identifikatzeko eta babesteko legea behar da. Berria - Euskal Herria 2006-03-28
Landa-lur zabalak hasten ziren gunean, bere zain bezala, zaldi beltz gihartsu bat eta zeta zurizko janzki batzuk zeuden. Baserri eta landa-lurren errenta aspalditik izozturik dagoenez gero. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 40. orr.
Garai hartan, jaurgo-ekonomia zen oraindik nagusi landa-lurretan. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 32. orr.
D'Artagnan mosketaria, landa-mariskal izendatua, gudu hartan hil zen. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 188. orr.
Blücher landa-mariskalak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 57. orr.
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hoteletara eta landa turismoko etxeetara jotzen duten turista gehienak Espainiatik eta Frantziatik datoz. Landaturismoko baserri bat. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 206. orr.
Landa turismoko ostatu batera. Berria - Mundua 2006-03-18
Getxon, Zientoetxeko Sastraka baserrian, orain, eraberritu eta landa-turismorako egokitu dutenetik, Falcon Crest deitzen dioten horretan. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 146. orr.
Igoera nabarmenena landa turismoak izan du, %8 gehitu baita turismo mota hori aukeratu duten bisitarien kopurua. Berria - Euskal Herria 2004-01-27
arroz landa haietan (4); arto landa (5); festa landa zabalak (4); inguruko landa (6)
landa aldea (3); landa aldean (8); landa aldeko (5); landa aldera (5); landa batera (3); landa berde (4); landa besta (3); landa bide (4); landa bidean (3); landa eder (3); landa erdian (3); landa eremu (6); landa eremua (3); landa eremuak (3); landa eremuan (5); landa eremuaren (4); landa eremuetako (4); landa eremuetan (5); landa eremuetatik (3); landa eremuko (18); landa eremuko erabilera (5); landa eremuko zentro (5); landa eta mahastien (3); landa eta pentze (4); landa etxe (3); landa giroko (5); landa haur (3); landa herrietan (3); landa herriko (3); landa inguruetako (3); landa inguruetan (3); landa lana (6); landa lehorrean (4); landa turismoko (3); landa zabal (9); landa zabala (4); landa zabalak (5); landa zabalean (8); landaz landa (4)
lore landa (3); mendiko landa (3); ogi landa (4); pentze eta landa (3)
landak hedatzen (3); ogi landak (3)
izreelgo landan (4); landan barrena (15); landan barrena abiatu (3); landan bizi (4); landan hiltzen (4); landan sartu (3); landan zehar (13); mendiko landan (9)
landara atera (3); landara irten (4)