Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hoberik ezean, rurala deitzen nion, jende guztiak bezala. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 17. orr.
Hiria ezagutu ere egiten ez duten jende ruralak. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 180. orr.
Nik euskal mundu ruralaz hitz egin nahi izan banu -pentsatze hutsak oilo pinporta jartzen du-, Asteasun, Albizturren edo Zizurkilen kokatuko nituen nire kontakizunak, nire haurtzaroko hiru herri nagusietan. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 27. orr.
Garoa-ko mundu rurala mesprezatzen da eta Obaba loriatzen da; ezin da jasan mitologia judu-kristaua, eta Polinesiako edo aurrehistoriako mitologiak debozioz mires/goresten dira; progresoa eta razionalitatea esijitzen da gogor, eta ekologia kuasimistiko bat. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 8. orr.
Leku ruralak sinonimo gaiztoak zituela jakin nuen, bai behintzat hiriko ikaskideen artean; aldeano, palurdo edota boronoen jatorri zela, nonbait. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 17. orr.
Turista inteligente horientzat, aitatxi-amatxi ezinduak xoko batean ezarriz, hauen erretretaren sosarekin alabaina, etxaldeetan, gite ruralak irekitzen ziren, ferme auberge eta camping à la ferme anitz. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 35. orr.
Musikea ulertzeko era ruralagoa zan, herri kirolari lotuagoa, ia herri kirol bat gehiago balitz lez. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 93. orr.
Gaztelania, portugesa, etab. ere, hastean pobreak eta ruralak ziren, jende xumearen mintzairak. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 122. orr.
Hizkuntza klasiko guzia da funtsean baserriko (rurala) izana, eta bere troporik ederrenak tokian tokiko izadiari zor dizkiona. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 193. orr.
Pentsatu nuen [...] "mitoa" izan zitekeela "rural" delakoaren ordekoa, eta hurrena nire ipuinei buruz galdetzen zidatenean, halaxe erantzungo nuela: "narrazio mitikoak hartzen ditut gogoan, nire gizarteko jendearen bizitza esplikatzen baitute”. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 23. orr.
Soldaduei eta guardia ruralei Kuban barrena kanpotarren jabetzakoak jagon ditzaten agindu zaie. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 130. orr.