Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Higuindu egiten naute lagun guztiek, nire aurka bihurtzen adiskide minenak ere. Elizen arteko biblia Jb 19,19
Ene lagun eta adiskide horietarik zenbait aipatuko ditut. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 81. orr.
Erregeen adiskide izatea, printzeen ezagun eta handikien lagun izatea, gauza ona da. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 926. orr.
Hasieran Martinen neska-lagun besterik ez zena, gerora lagun, eta azkenerako adiskide egin dut. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 55. orr.
Laguna, senarra edo dena delako gizona kartzelan zeukan emazte bati erreparatu nion. Hasier Etxeberria «Arrainak ura baino», 1999 - 44. orr.
Zorionez, sexua baino gehiago laguna edukitzea interesatzen zitzaion. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 47. orr.
Goiz batean, karel ondoan zutik eta bakarrik nintzela, bera hurreratu eta ea laguna non nuen galdetu zidan. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 109. orr.
Lagunek zauria lotu zioten Ulisesi, eta arao bat esan zuten odoljario beltza geldiarazteko. Juan Kruz Igerabide «Ulises» - Homero, 2000 - 148. orr.
-Beneditano lagun bat badugu kanpalekuko bulegoetan lan egiten duena. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 114. orr.
Zuk zeure laguna masturbatuko duzu, madame; ni arduratuko naiz zaldunaz. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 162. orr.
Nik, bederen, ez nukeen hainbertze erranen lagun artean ez izatera. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 356. orr.
ik lagunarte.
Zakurra gizonaren lagun zintzoa da. Gotzon Garate «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 8. orr.
-Lagun zahar batzuekin topo egin diat gaur. Lagun txarrek ohitura onak usteldu egiten dituzte. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 109. orr.
Kontuz lagun gaiztoekin. Elizen arteko biblia EsZ 1,8 tit
Esanekoa; emazte eta lagun ona. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 223. orr.
Zoroak oso lagun onak izaten dira presondegian. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 26. orr.
Lagun leiala izan dut Berlingo gau bukagaitzetan. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 104. orr.
Bere lagun hurbilenen leialtasuna. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 30. orr.
Eduki beza lagun egoki bat ere, behar den guztietan haren ordezkoak egin ditzan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1186. orr.
Eskolako bi lagunekin, bat ni baino zaharragoa eta bestea nire adinekoa. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 50. orr.
Laneko lagun batek, Cologne-ko garagista batek, arrosario pare bat aurkitu du lurrean. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 64. orr.
Rugbyko lagun baten anaiak auto-istripuz bizia galdu zuelarik. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 61. orr.
Donostiako lagun frantziskotar batek utzi zidan liburuaz baliaturik. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 512. orr.
Hebronen taldeko laurogei lagun, Eliel buru zutela. Elizen arteko biblia 1 Kro 15,9
Bakidesen gudarosteko mila lagun inguru hil ziren. Elizen arteko biblia 1 M 9,49
Bost mila lagun baino gehiago agertu ziren haren hiletetara. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 13. orr.
Guztira, 47 lagun bizi dira han. Berria - Gaiak 2004-10-06
Holcomb-en, Clutter familiako lau lagun hilda agertu ziren beren etxean. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 51. orr.
Eta mahaira eserita, lau lagun musean: hiru miliziano eta obispoa, bere gala guztiekin jantzita. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 70. orr.
Joanesek kamioian zituen lagun batzuk lurrera erori ziren. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 10. orr.
Guztira, 4.600 lagun erbesteratu zituzten. Elizen arteko biblia Jr 52,30
Egun bakar batean hogeita hiru mila lagun hil ziren. Elizen arteko biblia 1 Ko 10,8
Bidaxunen izan nintzen egunetan, hamalau bat lagun zenbatu nituen han, jende gehien bildu zen egunean. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 246. orr.
Baina haren beldur zirenez, hogeita hamar lagun jarri zizkioten aldamenean begirale. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 34. orr.
Ehunka lagun ibili ziren atzo goizean Baionako karriketan, Frantziako gizarte segurantzaren alde. Berria - Euskal Herria 2004-06-06
Goizaldeko ordu biak orduantxe ziren eta, kaleetan lagun asko zebilen arren, kafea husten zihoan. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 122. orr.
Kotxea garbitzen ari ziren bi lagun hizketan zituen atzean. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 250. orr.
Bi lagun mozorrotuk hil zuten Julio, tabernatik irten berritan. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 81. orr.
Seigarren egunean bi halako bildu ohi zuten, bederatzi bat litro lagun bakoitzeko. Elizen arteko biblia Ir 16,22
Lagun bakar bat zegoen mezu telegrafikoak bidaltzeko aretoan. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 243. orr.
-Aizu, lagun, hau al da New York? Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 119. orr.
Zorionak, ene laguna! Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 111. orr.
Alferrik zabiltza, lagun, horrela jarraituko dute gauzek, ez dago ezer egiterik. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 54. orr.
Nire lagun hori, hi tiro egiten ez haiz ausartuko. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 385. orr.
Baina egun tristea zen haientzat, ez lagun, ahaide edo adiskideren bat hil zitzaielako, baizik eta iraganeko urteetan hirian bizi ondoren geroko esperantzarik gabe geldituak zirelako. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 12. orr.
-Nik ikusten dudanez, Santxo lagun, hauek ez dira izan zaldunak. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 50. orr.
Zer diostazu kontzientzia txarraz, lagun? Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 271. orr.
Non hago, laguna? Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 99. orr.
Lagun-talde handia berekin zuela. Elizen arteko biblia 1 Erg 10,2
Bakartasunaren izarpetik lagun-multzoaren aterpera dagoen tartea. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 182. orr.
Lagun koadrilakoak Josu R-ren inguruan bildu ziren. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 52. orr.
Lagun-bilera ia deseginik geratu zen Jacken indarkeriaz. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 99. orr.
Leinu bakoitzeko senitarteen ondare-zatia lagun-kopuruaren araberakoa izango bada ere. Elizen arteko biblia Zen 26,55
Berriz elkartzean, beren bizitzako garai hartan, lagun-premian zeuden biak ere. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 123. orr.
Eskolan, lagun-irrika zuen Templek. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 264. orr.
Egonaldi honetan egin zion lagun-eskea Don Kijotek bere auzoko nekazari bati. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 33. orr.
· Noiz eta ikusi baitzuen ezen bere tribunako lagun-adiskideak nor bere lekuan zeudela. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 159. orr.
Txikitako adiskidea zuen Telleria, jolas-laguna. Pedroren arrantzu-lagun Santiago eta Joan Zebedeoren semeak. Elizen arteko biblia Lk 5,10
Diru pixka bat zor zion zerbitzu-lagun batekin egin zuen topo. Elizen arteko biblia Mt 18,28
Otoi, ez egin niri burlarik, eskola-lagun hori. Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 39. orr.
Aitaren pentsio-lagun batek sinaturik zetorren berria. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 147. orr.
Nire beila-laguna, orduan, beste kandela harturik, hildakoaren gainera makurtu zen. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 162. orr.
Ximurraren parranda-laguna. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 241. orr.
Udan, bakarrik joaten zenean, berekin eramaten zuen sarritan txakurra, eskalada-lagun. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 68. orr.
Harik eta Amanciok dantza-lagun aldaketa eskatu zuen arte. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 52. orr.
Itsu-lagun lanetara behartzen nau berriro. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 144. orr.
Irribarrea moldatu nuen, bekatu-lagun eske. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 49. orr.
Apustu lagun gorrotatu horiei, denei barkatzen al diezu, Nemesio? Bi gaiztagin ez hain buruargi eta beren axio-lagun ezezaguna. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 244. orr.
Zergatik ezarri diezu halako uztarri astuna gure adiskide eta gudu-lagun diren juduei? Elizen arteko biblia 1 M 8,31
Goraintziak nire ahaide eta kartzela-lagun Androniko eta Juniari. Elizen arteko biblia Erm 16,7
Ez nekien zer nintzaion, adarretan neke-lagun ala urgazle. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 186. orr.
Honengandik jakin zuen Teillary erretorea eta Bordaguibel erretore-laguna baserri batean bizi zirela, Larrun mendi hegian. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 74. orr.
Atzean geratutako jende-laguna. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 443. orr.
1885az geroztik Filippo Turatiren bikote-laguna izan zen, eta elkarrekin zuzendu zuten Critica Sociale izeneko aldizkari sozialista. Fernando Rey «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 278. orr.
Fraide lagun batekin Lombardiatik Trevisoko Markara zihoala. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 160. orr.
Hain irrika biziak bultzatzen zuen, non erromes laguna atzean uzten baitzuen, espirituz mozkortuta bezala, bere asmoa betetzeko presaz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 217. orr.
Eta orain irakurle lagun, presta ezazu zure bihotz osoa eta zure gogo osoa mundua mundu denetik inoiz idatzi den istorio lizunena irakurtzeko. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 48. orr.
Eta ondorioz, Europan gazte guztien iragana bera zela sumatzen zuten gazte lagun horiek. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 11. orr.
Meteorologia liburu bat, Eibarko lagun batek utzi zidana. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 285. orr.
Eskaintzak zetozen aurrena: Lizi eta Sarari, osaba Juani, bere ama Carmeni, Obabako gure lagun Lubis zenari. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 20. orr.
Betiko nire lagun Imanolek berak esanda dakit. Aitor Arana «Onan», 2000 - 7. orr.
Harenga bat eman zuen udaletxeko arkupean herriko zazpi gizon fusilatu eta gero, tartean Humberto, nire lagun handia, gizon zintzo askoa. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 26. orr.
Nire lagun frantses maritxu horrek arte-galeria bat zuen Salvadorren. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 80. orr.
-Hara, Edu, nola arriskatuko naiz, nire lagun Amagoiarekin zer gertatu den ikusita? Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 148. orr.
Ene!, lagun maitea, ezinezkoa da begi horiei eustea. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 74. orr.
Egia esan, ez da lagun-laguna, ezaguna besterik ez. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 16. orr.
Hosto-formako plater berde handi bat, zurtoin-formako eskulekuz, gainean purpura-koloreko mahaspasa eta almendra zuritu mordoxkak zituela; haren plater laguna, Esmirnako pikuz osaturiko lauki zuzen trinko bat gainean zuela. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 293. orr.
Jainkoa lagun, egun batez zorionean biziko gara elkarrekin. Jainkoa lagun, zure gorpuzkinak bizi luze baten ondotik ohoratu nahi ditut. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 144. orr.
Eta ene itzuleran, Jainkoa lagun, zure aitaren postuan ikusiko zaitut, haren desira betez. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 350. orr.
Eta Jainkoa lagun bai, eta inoren errukitik gorde zaitzala berak. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 187. orr.
Gauden beti halere, Jainkoa lagun, esperantza horrekin... Herria 2001-01-11
-Dama -erantzun zion Arturrek-: Jainkoa lagun, ikusiko dugu berriro elkar. Juan Kruz Igerabide «Artur erregearen heriotza», 2005 - 90. orr.
-Ez, eta ea azkenekoa ere ez den, Jainkoa lagun! Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 145. orr.
Horrela egingo dugu, beraz, Jainkoa lagun. Elizen arteko biblia Heb 6,3
Uharteetatik partitzean, kilker batek lagun egiten dio marinelari. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 52. orr.
Kieveko printzeak hamabi kosakoekin lagun egin zion Margarita alkatearen izeba pinpirinari etxeraino. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 81. orr.
Nik erantzun orduko hirugarren katilu batek lagun egin zien mahai gainean zeuden bertze biei. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 62. orr.
Ni mintzo nintzen eta Edurnek lagun egiten zien ene hitzei, noiz irri, noiz serio, kontakizunak zer bide hartzen zuen eta horrela. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 239. orr.
Izan ere, errepresentazio ezberdinei lagun egiten dien kontzientzia enpirikoa sakabanatua da berez eta ez du harremanik subjektuaren identitatearekin. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 71. orr.
Liburuek lagun egiten diote. Patxi Zubizarreta «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 49. orr.
Begira ari zitzaigun plazan zabalduta zegoen pankartatik, eta lagun egin zigun atsekabean. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 11. orr.
· -Lagun dagidala Jainkoak! -esan zuen ilobak-. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 116. orr.
-Zuen mutikotxo maitagarriaren lagun egin gara -esan zuen Swan andreak. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 246. orr.
Inguruko baserritarren lagun egin ginen eta eskolako lanetan ere laguntzen genien. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 155. orr.
Lapurren buruzagiak, Kogia Husain izena harturik, Ali Babaren semearen lagun egin zen. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 110. orr.
Zeinen ederki adierazia bigarren inozentzia hori, sineste astun guziak alboratu, eta gizona eulien lagun egiten deneko hori! Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 121. orr.
Herrialde suntsitu eder hau iragaten nuela kapitain karlista ohi bat neraman lagun, ni bezala Baionako Diligencias Peninsulares-en inperialean jarrita. "Urrezko karroan" berarekin zein eta zein preso lagun eramango dituen, gogoetan ematen du denbora luzea. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 96. orr.
Bazkalondoan, emakumeek joan nahi izan zuten nik hain debozio handiz artatu nituen dohakabe haiek ikustera; ni eraman ninduten lagun. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 90. orr.
Gorrotoa, kanpoko kausa baten ideiak lagun daraman Tristura da. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 355. orr.
Izan ere, Maitasuna ez da kanpoko kausa baten ideiak lagun daraman Poztasuna baizik. Piarres Xarriton «Etika» - Spinoza, 1997 - 263. orr.
Biharamun goizean, Holofernesek bere gudarosteari eta lagun etorri zitzaizkion gudariei Betuliarantz abiatzeko agindu zien. Elizen arteko biblia Jdt 7,1
Aita Mathieu, Baionako San Klemente elizako apeza; haren lagun etorri den adiskidea, Graxi, eta... Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 109. orr.
Etxeberri Sarakoa datorkigu lagun, ia hiru mende alfer samarrik igaro balira bezala: [...]. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 168. orr.
Edonon eta edonori datorkio lagun, edonon eta edonori gerturatzen zaio. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 259. orr.
Ene Jainko, zatozkit lagun! Elizen arteko biblia Sal 30,11
Ezkutari bat lagun harturik, zaldi gainera igo eta Pugliako lurraldera abiatu zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 465. orr.
Jaiki zen Moises, eta, Josue lagun hartuta, Jainkoaren mendira igo zen. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 188. orr.
Abigail, berehala jaiki, asto gainean jarri eta bost neskatxa lagun hartuz, Daviden mandatarien ondoren joan eta Davidekin ezkondu zen. Elizen arteko biblia 1 Sm 25,42
Eta Sakabik Egañazpi hartzen duelarik lagun hasten da trikiti munduan panderistaren izena soinujolearen ondoan agertzen. Areago, emaztearekin eta haurrekin gogor eta latz ziren senarrak eta aitak, zakur bat lagun hartu eta eztiago. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 42. orr.
Zergatik hartu duzu lagun Siriako erregea, Jauna, zeure Jainkoa, hartu beharrean? Elizen arteko biblia 2 Kro 16,7
· Joan den larunbatean, Nathalie Durruty Gure Ametsakoak biziko lagun hartu du Peio Etchegoyen Hazpandarra. Herria 2004-08-12
Ez ote dugu eskubiderik emakume fededun bat lagun ibiltzeko, beste apostoluek, Jaunaren anaiek eta Pedrok berak bezala? Elizen arteko biblia 1 Ko 9,5
Jinetera batek hogei, hogeita hamar edo berrogeita hamar dolarreko "eskupekoa" jaso zezakeen turista baten lagun ibiltzeagatik. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 125. orr.
Ortzegunean aro ederra lagun ibili da. Herria 2005-12-01
Talderik ikusgarrienak arrastirian irteten dira; eta baserriz baserri, makuluak, trikitia eta kriseilua lagun ibiltzen. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 164. orr.
Batzuk espainolen lagun ibiliak ziren, eta gehienek, une batean izan ez bazen bertzean, fideltasuna aitortua zioten Fernando zakurrari edota Karlos sugeari. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 56. orr.
Serafinek ere, etxeko emakume bat ibiltzen zuen lagun panderoarekin kantuan, Antoni arreba. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 33. orr.
Osaba izan zuen lagun, Anton Baltzola. Iñigo Aranbarri «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 14. orr.
Gogoeta horiek izan nituen lagun egun askotan. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 95. orr.
Egun iguzkitsua eta aski epela dute lagun. Amak beste bi ume mutur-zikin lagun zituela harrapatu zuen. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 118. orr.
Cesar Zapirain oboe jolea lagun duela. Eta, Jauna lagun zutenez, askok sinetsi zuten eta Jaunarengana bihurtu ziren. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 80. orr.
Atseden hartu ahal izango dute beren nekeetatik, beren egintza onak lagun baitituzte. Elizen arteko biblia Ap 14,13
Zuhurtasuna dut lagun, ezagumen eta bereizmen egokiak ditut neurekin. Elizen arteko biblia EsZ 8,12
Abrahamen fedeak egintzak zituela lagun, eta haren fedea egintzen bidez iritsi zela bere betera. Elizen arteko biblia St 2,22
Hala ere, zorte ona lagun izan zuten, eta egunean zehar ez zuten izaki bizirik edo inolako mugimendurik topatu edo sumatu. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 262. orr.
Jainkoa lagun izan zuen mutikoak; handitu eta Parango basamortuan bizi izan zen. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 56. orr.
Halaxe hil zela esan zidaten, nire haurtzaroko lagun izan nuen txakur hura. Xabier Mendiguren Elizegi «Errekarteko koadernoa», 2001 - 103. orr.
Poza eta zoriona lagun izan ditzazula. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 125. orr.
Eskuzabaltasunezko egintza hau burutzeko egiten ari naizen ibilaldian lagun izan dezadan, Elizen arteko biblia 2 Ko 8,19
Frantzisko San Damian eliza antzinatik eraikia zegoen lekura itzuli zenean, Goi-goikoaren grazia lagun, arretaz lan eginez denbora gutxian konpondu zuen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 193. orr.
Kristoren aintzaz markatuak zaudete, gauza guztietan saiatzen baitzarete, grazia lagun, hark lurrera etortzean bildutako lehen ikasle-taldearen antzeko izaten. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 937. orr.
Sartzeak eta ateratzeak S.S. bat lagun. Marzel Etxehandi «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 18. orr.
Lagun giroa nagusitu da, eta, ez da egon ez istilurik, ez antzekorik. Berria - Euskal Herria 2004-08-03
Nik ihes egin behar nuen zuen mundu ustel horretatik, eta pertsona garbien eta kontzientziadunen lagungiroa bilatu nuen. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 218. orr.
Ibiltzen hasi ginen, lagun giroan, nik seinalatzen nizkien kaleetan aurrera. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 48. orr.
Aisia gustura bete eta kalitatezko elikagaiak lagun giroan edo bakardade urrunean eskuratzearren. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 57. orr.
Lagun giroan dira Finca Vigían. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 239. orr.
Lagun-giro ederrean zeuden bi-biak, Errioxako ardo-botila bat zeukatelarik mahai gainean. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 69. orr.
Ez gutiziatu lagun hurkoaren emaztea. Elizen arteko biblia Dt 5,21
Eta maita ditzagun lagun hurkoak geure burua bezala. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 48. orr.
Lagun hurkoaren gupida. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 126. orr.
Lagun hurkoaganako maitasun, gupida eta adeitasuna. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 657. orr.
Jesu Kristoren aginduak behartzen bainau ene lagun hurko guztiak maitatzera. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 214. orr.
Gizon arrunta zen hura ere: txakarra ikusten zuen lagun hurkoaren begian, eta berean berriz habea ere ez. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 61. orr.
Eta kasu batzuetan lagun-hurkoa hiltzea zilegi baldin bada, orduan baita norbere burua hiltzea ere. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.
Erlijio edo sekta eldarniatu batek harrapatu dituela azpian gure lagun hurkoetarik asko eta asko. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 280. orr.
Hala eta guztiz ere, esan zien [...] edozein lagun hurko zorigaiztokok urrikalarazten zuen azkenean. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 264. orr.
Denek egiten ohi dutena egin zuen: usnatu, inguruan itzulika lotu, haren karesak onetsi eta haren lagun joan, isilik. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 149. orr.
Gailurrera iritsi nintzenean nirekin lagun zihoan fraideari esan nion: [...]. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 311. orr.
-Gertaera berari buruz, santuaren lagun joan zen anai Iluminatoren testigantza, San Bonabenturak jasoa. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1148. orr.
Zaldun dohakabearen lagun joan ziren denak, zalapartaka eta eskandaluka, nik nahi nuen bezala. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 279. orr.
Zuhurtziak isiltasuna du lagun min. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 32. orr.
Zaila zela alkoholaren lagun izaten lagun min izatera iritsi gabe. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 114. orr.
Sekula hitz-erditxorik ere ez, aspaldiko zure lagun minari. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 183. orr.
Anaia baino lagun minagoak direnak ere. Elizen arteko biblia EsZ 18,24
Da Ruak entzuna zuen Francisco Salinas Leongo Luis fraidearen lagun-min izan zela. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 68. orr.
Betristxev jenerala lagun mina dut eta, nolabait esateko, baita babesle ere. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 434. orr.
La Verna mendiko eremitorio baztertura erretiratu zen, bere lagun-min anai Leonekin Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 30. orr.
Gustuko zuten elkarrekin ibiltzea, eta, pixkanaka, lagun-taldetik banantzen hasi ziren, euren unibertso propioa eratuz. Aritz Gorrotxategi «Egurra Pinotxori», 2002 - 151. orr.
Hara abiatu zen, bada, Hassan, lagun talde txiki bat ondoan. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 262. orr.
Lagun-talde handia berekin zuela, usaingarriz, urre ugariz eta harribitxiz zamaturiko gameluak zekartzala heldu zen Jerusalemera. Elizen arteko biblia 1 Erg 10,2
Ikasturtea hasi eta hilabete batzuetara etorri zen eskolara, jadanik oso berandu zenean lagunak egiteko edota herriko lagun talderen batean integratzeko. Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 38. orr.
Lagun taldeko gazteena nintzen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 81. orr.
Maria Luisa, Lisa lagunentzat, emazte ohiaren lagun-taldekoa. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 154. orr.
Lagun bat, edo mutil lagun bat nahi nuela; ez nuen emakumezko lagun bat nahi, gizonezko lagun bat baizik. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 223. orr.
Heldutasunera iristeko presa zuen, mutil-lagunarekin bizitzeko presa, etxetik alde egiteko presa. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 22. orr.
Senarrik edo mutil-lagunik gabe, esan nahi dut. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 128. orr.
Gaur, mutil-lagunari esan beharrean aurkitu zara, neska batekin bizitzera zoazela. Andoni Egaña «Hogeita bina», 2004 - 64. orr.
Iheslari baten mutil-laguna zelako. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 97. orr.
Madrilera joana zen Jorge Uruñuela bere mutil-lagunaren epaiketara. Herria 2005-06-09
Mutil-lagun ohia eta orain harekin ibiltzen den neska, edo ibiltzen zena. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 49. orr.
Txikia nintzenean, maitatzen utzi ez zidaten mutil-laguntxo bat zakarkidak gogora. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 304. orr.
Bi emazte ditu, edo emazte bat eta neska-lagun bat. Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 103. orr.
Bata, orduan neska-lagun eta orain andre-lagun dudana, Amaia, gertu nahi eta urruti neukana. Joxerra Garzia «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 93. orr.
Hasieran Martinen neska-laguna besterik ez zena, gerora lagun, eta azkenerako adiskide egin dut. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 55. orr.
Jean neskalagun ohiarekin egin zuen txango batean, oso aspaldian. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 151. orr.
-Neska lagun asko al duzu New Yorken? -galdetu zion Catherinek. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 55. orr.
Garai hartan nere neska-laguna zen. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 303. orr.
Neska-laguna, etxera iristean, maleta sarreran utzi eta Mutilaren lanlekuan sartzen da. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 96. orr.
Aranaren neska-lagun Begoñak aurkeztu zuen ihesari buruzko txostena. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 170. orr.
Lana galdu dik, neska-lagunak utzi egin dik, lur jota zabilek, negar-ontzi bat eginda. Antton Olano «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 120. orr.
Bere neska-lagun indiarra haurdun zegoela. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 570. orr.
Bestela ere bilatuko diagu larrialdietarako neskalagun bat hiretzat. «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 102. orr.
Neska gazteak neskalagun on bat bilatzen saiatu behar du, librea eta munduzalea, plazerak ezkutuan gozatzen lagunduko diona. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 111. orr.
Hasieratik ezarri zion Sebasen neskalagun etiketa, polita zelako agian. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 103. orr.
aitaren lagun (18); apez lagun (17); aro ederra lagun (15); aspaldiko lagun (42); bederatzi lagun atxilotu (10); bi lagun atxilotu (37); bi lagun hil (40); bi lagun zauritu (18); bideko lagun (9); bizi lagun (10); bost lagun atxilotu (16); bost lagun hil (30); bost lagun zauritu (12); denbora ederra lagun (9); dozena bat lagun (15); dozena erdi lagun (9); dozenaka lagun (37); eguraldia lagun (21); ehun bat lagun (56); ehun lagun (57); ehun lagun inguru (17); ehundik gora lagun (9); ehunka lagun (108); elkarren lagun (22); eskolako lagun (20); espos lagun (25); frantziskoren lagun (13); grazia lagun (12); gure otoitzak lagun (26); hainbat lagun atxilotu (12); hainbat lagun zauritu (9); hamar lagun atxilotu (17); hamar lagun hil (10); hamar mila lagun (9); herriko lagun (9); hiru lagun atxilotu (24); hiru lagun hil (42); hiru lagun zauritu (21); ideiak lagun daraman (23); jainkoa lagun (52); jainkoak lagun (33); jauna lagun (19)
lagun agertu (9); lagun andana (13); lagun arte (10); lagun artea (11); lagun artean (55); lagun arteko (40); lagun asko (77); lagun asko egin (9); lagun askok (14); lagun askoren (9); lagun berri (15); lagun berriak (33); lagun berriaren (9); lagun daraman poztasuna (10); lagun daraman tristura (11); lagun egin (85); lagun egingo (9); lagun egiteko (20); lagun egiten (44); lagun handia (37); lagun handiak (33); lagun hartu (23); lagun harturik (11); lagun hartuta (19); lagun hurko (17); lagun hurkoa (72); lagun hurkoak (15); lagun hurkoarekin (11); lagun hurkoaren (71); lagun hurkoari (48); lagun izan zituen (11); lagun izango (36); lagun izatea (16); lagun izateko (11); lagun izaten (17); lagun izoztua (30); lagun jatorrak (9); lagun koadrila (15); lagun leiala (9); lagun maitea (29); lagun maiteak (10); lagun maiteok (17); lagun min (80); lagun mina (101); lagun minak (51); lagun minak izan (10); lagun minari (10); lagun minen (10); lagun ohia (29); lagun ohiak (9); lagun ohiari (10); lagun on (35); lagun ona (50); lagun onak (80); lagun talde (59); lagun talde bat (15); lagun taldea (18); lagun taldeak (10); lagun ugari (22); lagun zahar (46); lagun zahar bat (12); lagun zaharra (23); lagun zaharrak (23)
lau lagun atxilotu (17); lau lagun hil (26); lau lagun zauritu (14); maitatu lagun hurkoa (11); mila lagun bildu (12); mila lagun hil (13); mila lagun inguru (30); mila lagun inguruk (11); milaka lagun (143); milaka lagun bildu (29); milaka lagun hil (9); milioi bat lagun (13); milioi lagun bizi (13); milioi lagun hiltzen (10); milioika lagun (24); musika lagun (17); mutil lagun (33); mutil lagun ohia (9); neska lagun (66); neska lagun ohia (13); sei lagun hil (23); senide eta lagun (37); zazpi lagun hil (20); zortea lagun (12); zortzi lagun atxilotu (11); zortzi lagun hil (13)
aspaldiko laguna (34); bere espos laguna (10); bere neska laguna (13); bizi laguna (14); espos laguna (17); laguna du (9); laguna dut (12); laguna eta biok (12); laguna izan (36); laguna izango (9); mutil laguna (62); neska laguna (116); oso laguna (15)
aspaldiko lagunak (32); bertsularien lagunak elkartea (9); betiko lagunak (9); eskolako lagunak (12); espos lagunak (9); familia eta lagunak (12); lagunak izango (10); lagunak izaten (10); mutil lagunak (30); neska lagunak (58); senide eta lagunak (35); senideak eta lagunak (11)
bere espos lagunarekin (14); bere lagunarekin (33); lagunarekin batera (11); mutil lagunarekin (15); neska lagunarekin (24)
lagunaren ondoan (9); mutil lagunaren (12); neska lagunaren (22)
espos lagunari (15); mutil lagunari (9); neska lagunari (24)
senide eta lagunei (21)