Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

lagunarte (orobat lagun arte g.er.) 1 iz lagunekin izateko zertzelada.; toki batean gertatzen diren lagunen multzoa.

Familia, edota familia horren luzapen baizik ez zen gizartea -lagunartea, auzunea, herria- oso babes ona izaten zen pertsonarentzat haurtzaroan.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 24. orr.

Familia eta lagunartea, esate baterako, ezinbesteko ardatzak direla.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 131. orr.

XVIII. mendeko goi mailako gizarteak hain maite zituen lagunarte eta bilkura haiek. Euskaldun izatearen lotsa galdu eta euskara erabiltzen hasi zen lagunarte zenbaitetan.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 15. orr.

Oso maite zuen senar bat, hark ere biziki maite zuena; lagunarte bat hari arras laket zitzaiona, eta hura halaber ezin maiteago zuena.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 509. orr.

Zelulatik kanpora bere kasa ibiltzen hasteak ekarri zion beheraldia bertze lagunarte batekin gainditu zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 189. orr.

Antzinako jakintsuen obrak irakurri, bakardadea eta lagunartea tartekatu.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 137. orr.

Nago ez duzula lagunartea oso atsegin.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 102. orr.

Grina horri zion eskaintzen ikasketek, lagunarteak eta irakurraldi ugariek libre uzten zioten denbora.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 90. orr.

Literaturaz hitz egiteko lagunarterik izan duzu?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 409. orr.

Bi gizonezkoren arteko lagunarteak horixe dauka, pentsatu zuen Damianek, arnasa luzeko harremana izan arren, ez duela haragizko ezerk berritzen sekula.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 132. orr.

Adiskide eta lagunak urrundu egin dizkidazu: ilunpeak ditut lagunarte bakar.  Elizen arteko biblia   Sal 88,19

Jende zibilizatua gara, begirunetsua, mota guztietako giro eta lagunarteetara ohitua.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 89. orr.

2 (izenondoekin)

Bazkari arradoa, eta lagun arte beroa eta goxoa.  Herria   2004-11-04

Aipatu berri ditudan preso ohi biok tarteko zirela, lagunarte polita osatu genuen Arrasaten.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 66. orr.

Lagunarte ona erraten zaion horretan.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 109. orr.

Bai lagunarte ona haiena!  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 69. orr.

-Lagunarte onean utzi dut zure osaba.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 117. orr.

Rosemonde andrea arras iloba-min da, behar baita aitortu lagunarte atseginekoa dela.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 148. orr.

Xabierrek lagunarte txikia omen zuen garai hartan, oso gutxi baitziren futbola gustuko ez zuten mutilak.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 170. orr.

Bere lagunarte mugatuenean baizik ez zekiten poesia erotikoak idazten zituela.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 77. orr.

Ez nuen topatu lagunarte interesgarririk (Aitor Larrañaga salbuespen bakarrenetakoa), ez nuen topatu maitasun-istoriorik (salbuespenik gabe), ez nuen topatu irakasle-maila onik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 113. orr.

3 (toki atzizkiez singularrean)

Egun batzuk pasatu ditut italiar matematikari bitxi eta era berean mediku ere bazen baten lagunartean.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 322. orr.

Hara biltzen zen jendea, lagunartean ordu batzuk pasatzera eta etxe-zuloan erantsitako lizunak astintzera.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 178. orr.

Espero dezagun, behintzat, hau bezalako lagunartean, [...] bihotzean gordeko dugula hil eta gure artetik joandako jende handi haren memoria.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 303. orr.

Algara egin zuten hirurek, eta zumekizko aulki bat eskuratuta lagunartera bildu zen Mentxu.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 120. orr.

Zure otoitzez bil ezazu betiko santuen lagunartera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 420. orr.

Patu putak -anaiak lagunartean eta soilik lagunarterako asmatutako beste esamolde bat erabiltzea aizu bazait- hala nahita, [...]. Orobat itzurtzen eta libratzen zaitu liburuak hala jende gorrotagarriaren lagunartetik nola ezer ulertzeko gauza ez diren gizon ergelekiko harremanetatik.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 20. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gazte nintzela, behin baino gehiagotan entzun ohi nuen gizonezkoen lagunarte giroan akeita, txola eta txokorra hartzera zihoazela.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 225. orr.

Hitanoa da, jakina, lagunarte girokoa.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 216. orr.

Bizimodu batean oinarritzen dira nazioak, jateko, janzteko, hitz egiteko, espresatzeko formak bultzatzen dituzte, hitz batean, gozamen iturri eta lagunarte leku gertatzen dira nazioaren baitan sentitzen direnentzat.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 71. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Kafe etxeetara eta garagardotegietara bisitak eta bertan biltzen ziren literatur lagunarteen bilerak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 9. orr.

6 lagunarteko izlag

Ikastaroa amaitzearekin lagunarteko afaria egitera joan ginen.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 155. orr.

Haren bila joan zen berriro lagunarteko otorduetara gonbidatzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 282. orr.

Espainiako selekzioarekin Maltakoaren aurka jokatu nuèn lagunarteko partidan.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 194. orr.

Ekainaren 2an Osasunaren aurkako lagunarteko derbia jokatu ondoren.  Berria - Kirola   2004-05-28

Brasilen aurkako lagunartekoan.  Berria - Kirola   2004-06-12

Lagunartekoa zen, jendekina.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 104. orr.

Izan ere, ez ziren isilune abegitsu eta lagunartekoak, jendea elkartuta dagoenean tarteka gertatu ohi diren horietakoak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 141. orr.

Euskalkiak lagunarteko jardunarekin lotzen ditu zenbaitek.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 217. orr.

Ikaragarria da erdararen eragina lagunarteko hizkeran.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 144. orr.

Ondo bereizi behar dira, hala ere, ahozko hizkera eta idatzia, lagunartekoa eta jasoa.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 131. orr.

Ume eta gazte jendeari zuzendutako saio eta orrialdeetan herriko hizkera, eta baita lagunartekoa ere, landu eta zabaldu daiteke.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 176. orr.

Txakalen kideko bihurtu naiz, ostruken lagunarteko.  Elizen arteko biblia   Jb 30,29

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus