Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kubiko 1 izond kubo forma duena.

Itsasoaren erasoei aurre egiteko pilaturik zeuden harritzar kubiko horitako baten kontra.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 118. orr.

Gela batzuk adreiluzkoak, kubikoak eta zirkularrak; ziurrenik ere kanoiaren balak goritzeko labea.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 146. orr.

Emakume kubiko batek haurra garbitzen zuen, kemenez.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 56. orr.

Alegia, erregea biluzik dagoela, eta bere potro kubiko itsusiak agerian dituela.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 174. orr.

2 (bolumen neurriekin) neurri horretako kuboaren bolumena duena. ik beherago 6; kubo 5.

Milimetro kubiko bat odolek 7.000 globulu zuri inguru ditu.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 158. orr.

Urdailak 1.500 zentimetro kubikoko edukiera du. San Alberto eta Sabalo eremuetan eguneko ehun milioi oin kubiko gas ekoizten dira.  Berria - Mundua   2006-05-03

418 hektometro kubiko ur hartuko ditu urtegiak, eta 1.100 hektarea utziko ditu ur azpian.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 31. orr.

20 hektometro kubikoko bolumena dute hor pilatutako materialek, 50 milioitik gora tona.  Berria - Euskal Herria   2004-10-09

Haren arabera, azken zazpi urteotan, urteko, 42 kilometro kubiko izotz galtzen dute glaziarrok.  Berria - Gaiak   2004-02-12

• 3 iz harri kubikoa. ik beherago 5; ik kubo 2.

Nemesiorentzat inor baino gehiago diren hiru harri han daude: berrehuneko zilindroa, ehun eta laurogeiko kubikoa, eta errekarri trinko-zaztar bat, batez beste hamabi arroa inguru dituena.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 150. orr.

4 erro kubiko erro kuboa.

Erro kubikoa ateratzea ez da inoiz gauza erraza izaten, baina Holmboe matematika-irakasle zenez, ondo baino hobeto zekien logaritmoez baliatzen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 319. orr.

Ekuazioen ebazpenak kalkulatzea, lau eragiketak eta erro karratuak, kubikoak, etab. soilik erabilita; beste inolako eragiketarik erabili gabe, alegia.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 85. orr.

8 092 772 751ren erro kubikoari dagokion urtean izango delako     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 428. orr.

5 harri kubiko harri-jasotzaileek erabiltzen duten harrietako bat.

Bi harri erabiliko dituzte: 137 harri kubikoa eta 125 kiloko bola.  Berria - Kirola   2004-05-14

Nolanahi ere, Izeta II.ak du teknikarik onena harri kubikoekin.  Berria - Kirola   2004-01-30

Aiakoak harri kubikoaren pisua zertxobait jaistea eskatu zuen, eta pentsatzekoa da neurrian aritzeko moduan izango dela.  Berria - Kirola   2004-05-14

Aurrerantz makurtutako buruak, hanketako bat atzean altxatuz, lasterkako ibilera irudikatzen zuen, eskuak aurrean harri kubiko itzel baten azpian tinkatzen ziren artean.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 126. orr.

6 metro kubiko (58 agerraldi, 7 liburu eta 30 artikulutan) metro kuboa.

Metro kubiko batean espazioa beti berbera da, nahi dudan lekuan eta nahi dudan bezainbat aldiz pentsatu arren.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 134. orr.

40.000 eta 50.000 metro kubiko arteko bolumena nahikoa izanen litzateke presaz honatago dauden eremuak uraren pean gelditzeko.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 173. orr.

Bolumena neurtzen badugu, 100 metro kubiko zaborretik 9 metro kubiko zepa aterako litzateke eta metro kubiko bat errauts.  Berria - Euskal Herria   2004-09-15

5,5 mila milioi metro kubiko gas erosiko ditu guztira.  Berria - Ekonomia   2004-04-13

Urteko 27.200 milioi metro kubiko ur espero da eramango dituela hegoalderuntz.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 286. orr.

Konoak inbutuarena egin zuen, tapoiaren gainean hogei mila metro kubiko urezko aintzira bat formatu zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 96. orr.

Eusko Jaurlaritzaren Uraren Lege egitasmoak zerga ekologikoa dakar; ur metro kubikoko 0,06 euro kobratzea, alegia.  Berria - Euskal Herria   2004-10-07

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus