Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Lodzeko Ehun eta Larru Sintetikoak SL etxea osatzen duten hormigoizko kubo mardulak ikusi ditu. 2 ber hiru, aldea 2 duen kuboaren bolumena. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 37. orr.
Honelako perspektiba-sistema batean, kubo baten irudikapenean ez dira ikusten haren aurpegien barnealdeak, aurpegi horien kanpoko aldeak baizik. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 196. orr.
Lerro-orientazioa, ikusmenezko formaren osatzea, kubo-elkarketa eta abar neurtzeko testetan. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 209. orr.
Kubo itxura zuen eta 2000. urtean merkaturatu zuten. Berria - Gaiak 2006-04-01
Kubo bat ezin da izan bi kuboren batura. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 83. orr.
Harriak lurretik bizkarrera jasotzen jardun zuten behin eta berriro: zilindro-kopa, koadroa, kuboa eta bola, geometria klaseko jostailuak balira bezala. Berria - Kirola 2006-05-09
Bi harri erabiliko dituzte: 100 kiloko zilindro zaharra eta kuboa. Berria - Kirola 2004-09-11
Harri biribilarekin Euskal Herriko Txapelketako erritmoan ari naiz, baina kuboarekin ikusten dut nire burua justu samar. Berria - Kirola 2004-05-14
Kuboarekin ez nuen erronka handirik eta bolarekin dena eman nuen. Berria - Kirola 2004-09-14
52 kiloko kuboarekin 16 jasoaldi hiru minutuan, Iazko urriaren 12an, Elosuan, 152 kiloko kuboarekin 21 jasoaldi bost minutuan, iazko azaroaren 2an, Azpeitian. Berria - Kirola 2004-05-14
Ezin izan zuen 245eko kuboa leporatu Berria - Kirola 2004-12-01
Ura ateratzeko burdinazko kubo distiratsuek. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 135. orr.
Sukaldera bueltan, pixoihal zikina zaborraren kuboan sartu zuen. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 102. orr.
Eskuila eta urez betetako kuboarekin ordu erdiz lurra garbitu ondoren. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 81. orr.
Gizona altxatu, hondartzako poltsa handia ireki, eta umearen kuboa eta pala atera ditu bertatik. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 141. orr.
Eguzkiaren kilimak bizkarrean senti ditzaket ia, uhinak nire oin txikietan hausten, esku sendo eta gihartsua nire eskua atxikiz, eta beste eskuan, zuk erositako kubo gorria dilindan. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 54. orr.
Gurpilaren kuboan, barruko aldetik, danbor bat jarriko da ondo finkatuta eta hortz bat duela bere kanpoko zirkunferentziatik kanpora ateratzen dela. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4950. orr.
B motako gidabaimena dutenek 3.500 kilo arteko autoak 125 zentimetro kuboko motoak gidatzeko aukera izango dute. Berria - Euskal Herria 2006-03-28
Urtegiaren edukiera hirukoiztu egingo litzateke, 1.525 hektometro kubo ur hartuko bailituzke; gaur egun, 490 hektometro kubo hartzen ditu. Berria - Euskal Herria 2004-08-07
Antartika urtean 150 kilometro kubo izotz galtzen ari da. Berria - Gaiak 2006-03-03
Adituen ustez, 50.000 kilometro kubo ur ditu (kilometro kubo bakoitza bilioi bat litro ur da). Berria - Mundua 2006-01-29
Jiuzhang Suanshuren txinatar tratatu handia -Matematikaren arteari buruzko bederatzi kapituluak-, gure aroa baino mende bete lehenago idatzia eta erro kuboen kalkulua azaltzen zuena. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 192. orr.
Orduan, bi zenbaki horien erro kuboen arteko aldea da ebazpena. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 293. orr.
Cementos Rezolak 1.220.000 tona zementu saldu zituen, eta 1.807.000 tona agregatu eta 327.000 metro kubo betoi Hormigones y Minasek. Berria - Ekonomia 2006-03-31
Zerri horiek orok emanen dute urtean 3500 metro kubo ongarri. Herria 2004-01-29
Egunean 650 metro kubo ur higatu ba doa hortik zuzenean Aturri ibaira. Herria 2004-01-29
Orohar Angeluarrek ura pagatzen dute hiru eurotan metro kuboa. Herria 2005-08-11
Orain arte, Ukrainak 50 dolar ordaintzen zuen 1.000 metro kuboko, errepublika sobietar ohia zelako. Berria - Mundua 2006-01-04
Etxe bateko airea osasuntsutzat jotzeko, halako gaien kontzentrazioak ez du 200 mikrogramo metro kuboko (ug/m3) muga gainditu behar. Berria - Gaiak 2004-11-23
Biltegi haien edukiera milioika metro kubokoa zen. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 444. orr.
Metro kuboetan neurtu behar baita, betelana egiteko. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 141. orr.
hektometro kubo (5); hektometro kubo ur (3); kilometro kubo (9); kilometro kubo ur (3); metro kubo (33); metro kubo gas (7); metro kubo ur (5); milioi metro kubo (14)
herenaren kuboa (3); kiloko kuboa (6); kuboa erabili (5); kuboa erabiliko (3)
kiloko kuboarekin (19)
metro kuboko (12)
metro kubokoa (4)
metro kubotik (3)