Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Espainiako erresuma guztien kronika idatzi nahi luke, Adanengandik hasita. Akaziasen gainerako jardunak eta egin zuen guztia "Israelgo Erregeen Kronika" liburuan daude idatziak. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 39. orr.
36ko gerraren kronika hurbil eta gordina egin zuen. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 29. orr.
Munduaren ikuskera aldarazi zuen bidaiaren kronika egin zuen Pigaffetak. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 342. orr.
Zaletasun baten kronika, sendiartearen historiari jarraitu dionaren kronika. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 12. orr.
Hilketaren kronika baino, hiltzaileen erretratu psikologiko miragarria. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 51. orr.
Janbattitt Dirassarrek 1995ean argitaratu zuen Hegiko Bordatik, haurtzaroko kronika. Janbattitt Dirassar «Bihotzeko mina», 1997 - 7. orr.
Kronikak argazkia behar zuen, eta urkatua ehortzita zegoen. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 96. orr.
Egunkari honetan urriaren 21ean argitaratutako albistea da, Bilboko Privee dantzalekuan gertatukoaren kronika. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 125. orr.
Atalka argitaratutako kronika haiek, osatuta eta orraztuta, liburu euskarrian eskaintzen dizkizugu orain. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 6. orr.
Begi horietan erraz irakur liteke bere minaren kronika. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 10. orr.
Susmo baten kronika. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 135. orr.
"Intsumisoen" alde azaldu zen egunkariko bere asteko kronikan. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 191. orr.
Herrietako kronikak: Lapurdi. Herria 2004-07-15
Idatzita daukat eguneko kronika. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 283. orr.
Kronika hau telefonoz ematen dudan bitartean. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 266. orr.
Berriako "Maratila" sailean, 2004tik geroztik, ostiralero kronika poetiko bat argitaratzen du. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 121. orr.
2.098 karaktereko kronika sasi-literarioa, hilotzaren erreskatearen inguruko hileta-giro udatiarraz. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 47. orr.
New Yorkeko kronika beltza. Gotzon Garate «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 5. orr.
Ea bihar zenbat gezur argitaratzen dituzun zure kronika merkean! Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 206. orr.
Mende beteko kronika nobelatua: mende hasiera, gerra kontuak eta gerra osteko isiltasun urteak. Berria - Kultura 2006-03-07
Kronika sail berri bat abiatzen dugu aste huntan. Herria 2005-09-15
Baina hau kronika liburu bat da, ezin du horrela bukatu. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 180. orr.
XVI. mendeko autoreak idatzi zuen genealogia kronika ikertzen ari da Borja Aginagalde. Berria - Kultura 2004-07-07
Lissagarayk idatzitakoa, berez, kazetari kronika bada ere, nobela hitza erabili zuen behin baino gehiagotan Ortzik, oharkabean, liburua aipatzeko. Berria - Kultura 2004-03-05
Idazleak soldadu bihurtu ziren, eta gerla kronikak usu argitaratzen hasi ziren Jean Hiriart-Urrutik zuzentzen zuen Eskualduna astekarian. Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 37. orr.
Neure bizitzan ez baitut kirol-kronika bat bakarra osorik irakurri, ez harena ez bertze inorena. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 109. orr.
Hierro egunkarian boxeo kronikak idazten zituen laguna. Berria - Kultura 2004-05-08
13:30: Bertso kronika trikitilariekin. Berria - Euskal Herria 2004-06-03
Astekari batean telebista kronikak idaztea. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 19. orr.
asteko kronika (58); bidaia baten kronika (3); erregeen kronika liburuan (36); erresumako kronika (3); garaiko kronika (3); gianoko jordanen kronika (7); hernaniko kronika (3); israelgo erregeen kronika (19); judako erregeen kronika (15); kronika beltza (6); kronika biltzen (3); kronika egin (10); kronika egiten (5); kronika idatzi (5); kronika idazteko (3); kronika liburua (3); kronika liburuan (41); new yorkeko kronika (4)
egindako kronikak (3); gerrako kronikak (3); herrietako kronikak (3605); kronikak bidaltzen (3); kronikak egiten (3); kronikak idatzi (4); kronikak idazten (3)
kronikan aipatu (4); kronikan idatzi (3)