Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gizadiaren kondairan izadiak sortu izan duen hondamendirik handiena. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 22. orr.
Austrasiako errege merovingiarrak alfertzar galantak ziren Frantziako kondaira ofizialaren arabera. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 86. orr.
Iparraldeko kondairan gizon gutxi dago Oihenarte baino goragokorik. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 59. orr.
Gure herriaren kondaira ezagutu beharra sentitzen nuen batez ere. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 116. orr.
Diru-txanponetan ere, kondairan lehenengo aldiz, Nafarroako armarria ezarri ditek orain sosaren atzealdean. Txillardegi «Putzu», 1999 - 293. orr.
Baina neure kondaira pertsonala azaldu diot, xeheki, luzaz, itzuli-mitzulirik gabe. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 194. orr.
Beatriceren kondairak dioenez, Klemente VIII.aren zigorra betearazi zuten bi borreroek akabera gaiztoa izan zuten. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 42. orr.
Borroka honen kondaira idatzi zuenak. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 41. orr.
Nazka ematen didate zalduneria ibiltariaren kondaira munduzale guztiek. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 202. orr.
Tirante Zuri Zaldunaren Kondaira. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 30. orr.
Gonzalo Fernandez Kordobako Kapitain Handiaren Kondaira. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 76. orr.
Kondaira heroikoak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 449. orr.
Wagnerrek Grialaren kondaira oinarri hartu zuen bere opera batzuetarako. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 254. orr.
Kondaira arturikoetan bezala. Iban Zaldua «Etorkizuna», 2005 - 15. orr.
Kondaira zaharretako munstro hiltzaileek haurrengan pizten duten zirrara. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 136. orr.
Kondaira txiki bateko heroiaren gisako zerbait. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 288. orr.
Edale santuaren kondaira. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 172. orr.
Istorio eta kondaira ugari esaten dira arrosari buruz. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 140. orr.
Kondaira guztiek ez al dute oinarri bat izaten benetako gertakarietan? Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 128. orr.
Piltdowneko gizonaren inguruan bada kondaira edo leienda bat, inork baieztatu ez badu ere inork ezeztatu ez duena. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 81. orr.
Esan eta egin zituztenak kondaira-liburuetan jasorik daude, Irlandaren oroimen suharrean. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 101. orr.
Ongi-etorria ematera joan nintzaionean, "Don Kijote Mantxako kapare bizkorra" deitura dualarik, berorren kondaira liburuetan dabilela esan zidan. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 107. orr.
Kondaira-itzultzaileak. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 114. orr.
Xarmatze-kondaira bateko pertsonaia aproposa zatekeen neskatoa. Ibon Uribarri «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 61. orr.
Begoña Bilbaoren herri kondaira. Berria - Kultura 2004-10-16
Judu-errabino baten hil osteko garaipena [...] Dionisos eta Herakles bezalako kondairazko "erdijainko" ahaidetuen lehenagoko garaipenen maila bereko balentria pagano bat zen. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 296. orr.
Klan guztietako gerlariek bultza egiten zioten elkarri, beldurrez eta mirespenez, ezpata kondairazkoa gertu-gertutik ikusi ahal izateko. Joanes Urkixo «Gerlari zuria», 2004 - 43. orr.
Ikuskizunetako kanten eta jazzeko klasikoen hitzak ahoskatu irudi eginez emakume-ahots kondairazkoek kantatzen zituzten bezala. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 262. orr.
edale santuaren kondaira (4); kondaira bizi (6); kondaira bizitzen (4); kondaira zahar (3); norberaren kondaira (32); norberaren kondaira bizi (6); norberaren kondaira bizitzen (3)
kondairak dio (5); kondairak dioenez (10)
kondairaren arabera (11); norberaren kondairaren (9); norberaren kondairaren bila (5)