Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Mutil beltz bat, sirenei kasurik egin gabe, Lexington Avenue-n behera zetorren maleta kozkor baten tamainako musika tresna bizkarrean zekarrela . Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 24. orr.
Ezagutzen ez nuen mota bateko zuhaixka kozkor batean azpian. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 381. orr.
Hor bazen kantonamendu bat aski kozkorra, Bidartetik Hendaiarat zoana, bi herri horiek barne. Herria 2003-11-20
Esan liteke, mende honen erdira arte, herri kozkor gehienetan bazela argizarigile eta konfitero edo txokolateroren bat. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 202. orr.
20 milioi euro inbeztizamendu eskatzen dituen proiektu kozkor hori, BAM, unibertsitatea, Akitania eta Estatuaren artean adostua da aspalditik. Herria 2005-06-09
Brasilen dirua sartzen dute orai enpresa multinazional kozkor batzuek, ekoizpenak handiaraziz, enpleguak galaraziz eta nekazariak buluziz. Herria 2005-09-22
Kozkorrak eta zuloak besterik ez zeuzkan zalastrajo txatxua, umeek deitzen zioten bezala. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 14. orr.
Kozkorrez beteriko bekokia zimurtuz. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 50. orr.
Ileen azpian, kozkor bat zeukan, erdian zauri ireki batekin. Juan Kruz Igerabide «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 111. orr.
Kozkor handi bat dauka kolkoan, txoratu egin du zer edo zer bazterren batean bere begietan auspeztua ageri zaidan ternó honek. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 73. orr.
Nere anaiak, kozkor lodi bat, handitzen ari zaiona , badu buruan... Herria 2005-04-21
Kozkor bat antzematen zitzaion poltsiko hartan, pistola. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 53. orr.
Nodulu linfatikoak ehunezko kozkor batzuk dira, gorputzaren leku askotan daudenak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 161. orr.
-Hiru azukre kozkor -esan zuen-. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 32. orr.
Emango zuen hori guztia Santxok ogi kozkor bat eta mahats-mordo baten truke. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 183. orr.
Okela gisatu ilun bat ekarri zigun tabernariak, patata kozkor handiekin inguruan. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 224. orr.
Izotz kozkor bat eta lima zati bat erantsi zituen. Koro Navarro «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 154. orr.
-Esan ezak, Ttakun: uzten al dik titi kozkorrak ukitzen, e? Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 69. orr.
· Hatz-kozkorrez kristala jotzeko. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 48. orr.
Haren ezker eskua eskuineko eri-kozkorrak igurzten ari zen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 273. orr.
Ukabila adinako harri kozkorrak. Patxi Ezkiaga «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 57. orr.
Ilargiko harri kozkor batzuk eta han lurrean bildu dugun errautsa. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 85. orr.
Harik eta lurretik harri -kozkor batzuk hartu, eta hormatzarraren kontra ekin zion arte. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 176. orr.
Baina 3 minutu eta 46 segundo beteta uxatu zituen kezkak, ederki berdindu baitzuen 270eko harri kozkorra. Berria - Kirola 2004-10-12
Herriko mutiko kozkor batengatik hoinbeste jende mugitu behar zela! Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 157. orr.
Batel bat, ordea, irauli egin zen; patroi zihoan mutil kozkorra, ez ni baino askoz handiagoa, ibaiaren erdialdera erori zen. Juan Kruz Igerabide «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 11. orr.
Behin mutil kozkorretan urrezko erlojua aurkitu zuen. Anton Garikano «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 79. orr.
12 urteko neska kozkor bati. Berria - Gaiak 2006-04-14
Yankee itxurako ume-kozkor batzuk ageri dira bizikleta gainean. «Bizia lo», 2003 - 55. orr.
azukre kozkor (4); harri kozkor (17); herri kozkor (3); mutil kozkor (11); ogi kozkor (8); ume kozkor (4)
harri kozkorra (6)
harri kozkorrak (7); mutiko kozkorrak (3); mutil kozkorrak (5)
harri kozkorretan (3); mutiko kozkorretan (3); mutil kozkorretan (3)
kozkorrez betea (3)