Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ikusi herri koskor hura; [...] arren, uztazu herri txiki horretaraino joaten, eta bizirik aterako naiz. Elizen arteko biblia Has 19,20
Gotzaiak egin ziren eliza handien jabe, baina eliza koskor asko jauntxo laikoen esku zeuden. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 100. orr.
Pobreak, berriz, erositako bildots koskor bat baizik ez zuen. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 55. orr.
Bazeukan San Antonioren irudi koskor bat gelako mahai txikian. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 85. orr.
Intxaurrondo koskor batzuk, aitak Artikutzatik ekarri eta aldatuak. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 145. orr.
Goizean Urrestillan nengoen, amari erosketa batzuk egiten hango kaleska koskorretan barrena. Pako Aristi «Gauza txikien liburua», 2004 - 93. orr.
Kauda izeneko uharte koskor baten babesean igarotzean. Elizen arteko biblia Eg 27,16
Urte oroz egin ohi zion amak tunika koskor bat eta bertara eramaten. Elizen arteko biblia 1 Sm 2,19
Rietiko Jakobo anaiak ibaia zeharkatu zuen beste anaia batzuekin txalupa koskor batean. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 855. orr.
Eta esfera koskor haiek, elkar joaz, metal hots fin bat uzten zuten airean. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 137. orr.
-Zin-zinez, jaialdi koskor hau xarmangarria da! Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 34. orr.
Badudala fortuna koskor bat eta bere eskuetan jartzen dudala komeni denerako. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 462. orr.
Artalde koskorra daukat eta gazta egiten dut. Berria - Euskal Herria 2004-08-15
Baionako portuaren inguruan ere industria koskorra sortu zen 1950az gero, eta Ipar Euskal Herriko barrualdeko jende andanak jo zuen bertara. Koldo Zuazo «Euskara batua», 2005 - 121. orr.
Ni oso koskorra nintzen argindarra ekarri zutenean. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 179. orr.
Ilunpe hartan nahikoa izaten zen katu baten marrua, ontz baten uhuria entzutea, koskorrok halako zer beldurgarriren bat bazebilela pentsatzeko. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 179. orr.
Jose Maria izaten zen [...] espedizio haien buru, Kosme eta Joakin koskorrak baziren ere bideak eta zokoak benetan ezagutzen zituztenak. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 55. orr.
Koskak, koskorrak eta irtenuneak berdintzea eta biribiltzea. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 104. orr.
Baina aita orduan ohartu zen palak koskor bat zuela albo batean eta hura berdintzeari ekin zion lehia handiz. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 32. orr.
Jende guztiak daki gerri aldean nabarmentzen zaion koskorra pistola dela. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 53. orr.
Lepoan koskor bat atera zitzaidan. Berria - Harian 2006-02-15
Harryri golfeko pilotaren tamainako koskorra ari zitzaion irteten buruan, aurreko kristala jo zuen tokian. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 66. orr.
Irabazleetako bati erabat birrindu zioten sudurra, halako moldez, ezen koskor txiki bat besterik ez baitzitzaion geratu aurpegian. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 282. orr.
Etxeko hormen oholetako eta zutabeetako begi, koskor eta tarteetako hainbat argi-itzaletan. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 17. orr.
Garrasi eginez autoak bide zaharreko koskor eta zuloetan ematen zituen jauziekin. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 285. orr.
Emazteak patata gozo bat adinako koskorra zeukan lepoan eta ez zen gauza inorekin mintzatzeko. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 27. orr.
· Egarriz itotzen zegoen eta mina zeukan eskuetan, batez ere koskorretan eta hatzetan. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 172. orr.
ik beherago 9. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Hezur-makilatik hezur zati pitzatuen gainera zabaltzen den koskor itxurako hezur berriak erakusten du hausturaren gunea. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 31. orr.
Begietan ageri zuen: bi ikatz koskor ziren. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 33. orr.
Hezur koskor (edo kailu) hori, sobera duen materiala joan ahala, berdinduz doa denborarekin. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 31. orr.
Zergatik ez dira kristalak tubuluetako paretetara itsasten, eta zergatik ez dituzte, elkarri itsatsi, eta kristal-koskor handiagoak eratzen? Seinale haiek biribilak ziren esku barruan eta luzeak gainaldean; haragi koskorrak ikusten ziren, iltzeen punta bihurrituak eta errematxatuak balira bezala. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 199. orr.
Patin bakarraren puntarekin izotz koskor bat jo zuen. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 238. orr.
Hanka-arteko koskorretatik darion maitasuna zeinek jasoa falta eta bakarlanean, eskulangintzan edo autonomo gisa aspertua dagoen gizasemea. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 34. orr.
Hantxe bixi dira, jeneralean, emaztearekin beheko koskorretaraino egina dagoen gizon bat, gizonarekin goiko koskorretaraino egina dagoen emakume bat. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 175. orr.
Hizkuntza, ideien mundutik hagitzez beherago dabiltzan "barrengo koskorretatik" ateratzen da erraz eta gozo (ez zait formulazio hoberik etortzen burura), edo bestela, ez da ateratzen. Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 86. orr.
Joe Costellok beste azukre koskor bati papera kendu, eta airean eutsi zion hatz lodiaren eta erakuslearen artean. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 269. orr.
Bost azukre koskor edontzira bota eta latorrizko koilara kanporantz jiraraziz eragin zien. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 51. orr.
Andereak apaizari galdetu zionean zenbat azukre koskor nahi zituen kafearekin. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 201. orr.
Azukre koskorretako bat pattarretan busti. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 268. orr.
Ardoak urduritasunaren hesiak urtzen zizkiola, urak azukre-koskorra bezala. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 94. orr.
Aurpegi argala zuen, belaun-koskor hezurtsuak, ile beltza eta begi berde argiak. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 23. orr.
Soineko berriarekin etorri duk gaur, belaun-koskorrak ere agerian zituela. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 303. orr.
Belaun koskorrak minberaturik jaiki behar izan dudan arte. Txillardegi «Labartzari agur», 2005 - 144. orr.
Ostera entzun zituen hiru kolpe lehor, norbaitek esku-koskorrez joko bailuen paretan. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 141. orr.
Hobe entzungo bagintu, baina gu ez gaude irlan, eta bera bidean aurrera doa, esku-koskorretan haginka eginez. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 81. orr.
Hatz-koskorrak prestatu ditu atean jotzeko. Hasier Etxeberria «Mutuaren hitzak», 2005 - 65. orr.
Hatz-koskorrek min ematen zioten. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 151. orr.
Eskua eman zidan, potoloa; hatz-koskorrak mamian sartuta zituen, eta azala oso zuen zuria. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 347. orr.
Masaila hatz-koskorren gainean jarri eta adi-adi begiratzen zion Denverri. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 167. orr.
Ezkerreko ukabileko hatz-koskorrez ezkerreko begia igurtzika eta igurtzika. Hatz-koskorrak ezpainen aurka estutzen ari da urduritasunez. Xabier Paya «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 111. orr.
· Behatz-koskorrekin jo duzu poliki. Rafa Egiguren «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 90. orr.
Lotuta neuzkan eskuak, […] atzamar-koskorretan jarritako kateekin, esku bat besteari lotuta... Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 75. orr.
Eri-koskorraz jo zuen kolpe pare bat atean. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 123. orr.
Orain dela urte asko, mutil koskorra nintzela. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 102. orr.
Mutil koskorra haiz hi; hori, berriz, gaztetandik duk soldadu. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 50. orr.
Mutil koskorra zenetik ezagutzen diat. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 311. orr.
Halaxe asaskatzen dira umeak, hamabi urte eskaseko mutil koskorrak. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 117. orr.
Zortzi urteko mutil koskorra pozik dago bere lehenengo plaza egiten, Musika Plazan. Mutil koskorretan irentsi egiten nituen halako aldizkariak. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 82. orr.
Familia ez nazionalista batetik nator, eta nire mutil koskorretako giroan ere ez zegoen Joxe Mari, Joxe Antonio edo Joxe Miel besterik. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 178. orr.
· Quenu mutiko koskor potoloa bihurtzen ari zen, pixka bat hezigabea. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 70. orr.
Bangladeshetik etorritako neska koskorrak saltzen dizkiete. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 216. orr.
Aspaldi, artean neska koskorra zela. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 85. orr.
Orain dela hogei urte ni neska koskorra nintzenean haurrek denbora luzeagoan segitzen zitean haur izaten. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 219. orr.
Neska koskorretan kantatzen zioten txantxa baten airea nagusitu zaio: "...dantzan hobeto daki, artajorran baino". Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 14. orr.
Neska koskorretatik ohitu zen mutil batekin ez bazen beste batekin egoten. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 286. orr.
Neska-mutil koskor haiek beren baliabideak zituzten sotoetan ezkutatu eta bizitzeko, burdin sareak itxitakoan. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 125. orr.
Renoko Unibertsitateko Basque Studies Program-ean aritu zen neska-mutil koskorrei uda eskolak ematen. Berria - Kultura 2004-07-09
Berak paseatzera ateratako neska-mutil koskorrak jolasean zebiltzan bitartean. Anton Garikano «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 29. orr.
Kikara eta ogi-koskorra esku banatan. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 30. orr.
Kosk egin dio berriz ere ogitartekoari, eta mortadela ia dena janda ogi-koskor hutsa geratzen zaiola ohartu da. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 33. orr.
Hor, ogi-koskorrez osaturiko otorduan erakusten da egiaz zer den pobretasuna. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 909. orr.
Paristik Havrera bitartean, presoei ez zieten ez ogi koskorrik, ez edontzi urik eman. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 30. orr.
Lehenengo auzoko etxeetan ogi-koskorrak eskatzen zituen eta, gero, miseria harekin aberats, mahaian jartzera etortzen zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 326. orr.
Janari urriak bukaturik, ogi koskorrik ere ahoratu ezin. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 135. orr.
· Ogiari koskorra kendu eta ahora eraman zuen. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 96. orr.
Hamabi bat urteko ume-koskorra nintzen. Joan Mari Irigoien «Oilarraren promesa», 2003 - 12. orr.
36 urte izan arren, berezkoa duen ume koskor lotsatiaren aurpegiarekin erantzungo du berak. Berria - Kirola 2004-12-19
Ume-koskor betizu baten gisa hasi zen Nora negarrez. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 129. orr.
SOS Arrazakeriako buruaren ondoan, Gasteizera heldu berria zen familiaren sumindura, ume koskorra besoetan hartuta. Berria - Euskal Herria 2004-03-19
Halako irribarre pikaroaz jarduna izango dela iruditzen zait, pikardia egiten ari den ume koskor baten antzera. Patxi Altuna «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 24. orr.
Basoan galdu den ume koskor izutu batena bezalako begirada zuen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 240. orr.
azukre koskor (13); azukre koskor bat (5); harri koskor (26); harri koskor bat (10); herri koskor (3); ikatz koskor (4); mutil koskor (19); mutil koskor bat (5); neska koskor (11); ogi koskor (6); ume koskor (6)
azukre koskorra (5); harri koskorra (5); mutil koskorra (13); neska koskorra (10); ume koskorra (6)
belaun koskorrak (4); harri koskorrak (12); hatz koskorrak (10); mutil koskorrak (10); neska koskorrak (4)
mutil koskorrei (3)
harri koskorren (4)
hatz koskorretan (3); mutil koskorretan (4); neska koskorretan (4)
harri koskorrez (6); hatz koskorrez (4)