Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ez nekien malenkonia gaindituko ote zuen kontsolamenduak. Galtzaleen kontsolamendua zen hau ere, astelehen huntako lehen partidan. Joxan Elosegi «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 31. orr.
Nora jo zezakeen kontsolamendua bilatzen zuen ezinduak, Kristorengana besterik? Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 170. orr.
Zuk eman ez diozun kontsolamendua. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 163. orr.
Bihotza kezkaz betea izan arren, zeure kontsolamenduaz gozatzen nauzu. Elizen arteko biblia Sal 94,19
Jeronimotarren komentuko fraide batzuk ere etorriak ziren, itxuraz kontsolamendu eskaintzera. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 14. orr.
Jainko Onak eman dezakola betiereko zoriona eta kontsolamendu utzi dituen etxekoeri. Herria 2003-09-04
Horixe dut kontsolamendu atsekabean, zure promesak bainau biziberritzen. Elizen arteko biblia Sal 119,50
Gurutziltzatuaren irudi aurrean ahuspezturik, otoitzaldian gozotasun eta kontsolamendu handiz betea gertatu zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 879. orr.
Kontsolamendu txikia litzateke, baina kontsolamendua, halere. Mirentxu Larrañaga «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 188. orr.
Harengandik baizik ez nezake kontsolamendu doi bat har. «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 185. orr.
Hurbilduko ote naiz haren zorigaitzera kontsolamendu errazetan erori gabe, aukeraz baliatu gabe neure ideiak eta interesak haren inguruan harilkatzeko? Bernardo Atxaga «Lekuak», 2005 - 111. orr.
Meza bitartean, berriz, federik ez zitzaidan itzuli baina, halako kontsolamendu-igurtzi moduko bat sentitu nuen. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 105. orr.
Kontsolamendu jainkozkoaren liburua. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 6. orr.
Lubakian dagoen soldaduak, agian, engaina lezake bere burua, ez da alferrik isuriko gure odola eta abar, eta kontsolamendu izpi bat aurkitu horretan, baina gaixoaren lubakitik ikusten den etsaia garaiezina da. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 101. orr.
Kontsolamendu hitz egokiak aurkitu ezinik, eskua hartu dio gizonak bereen artean. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 153. orr.
Ez zen haren ezpainetarik atera ez gaizkirik, ez kontsolamendu elerik. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 171. orr.
Amona Erikak egin zituen kontsolamenduzko ahalegin ugarien artean, aitari buruz ere aritu zitzaidan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 60. orr.
Vladislav aberkideak beso batez lepoa inguratzen dio, kontsolamenduzko hitzak esaten dizkio, nik uste, eta beste serbiar biak ere negar mutu malko gabeko batean direla dirudi. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 171. orr.
Nik lagundu egin nahi nion, kontsolamenduzko zerbait esan. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 109. orr.
Jendea erlijio-gosez dagoenean, orduan jasan behar duten estutasun espiritual etsigarriak sutu egin ditzake, erlijio-kontsolamenduzko zainak etorkizunik gutxieneko meatik ateratzeko. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 117. orr.
kontsolamendu bakarra (15); kontsolamendu bila (6); kontsolamendu eskasa (3); kontsolamendu handia (9); kontsolamendu ororen iturri (3)
egiazko kontsolamendua (3); kontsolamendua aurkitu (3); kontsolamendua aurkitzen (3); kontsolamendua ekarri (3); kontsolamendua eman (4)