Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

kontsolagarri 1 izond kontsolatzen duena.

Beraren heriotzagatik sentitzen zuten pena hitz kontsolagarriz arindu nahian.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 415. orr.

Geuk asmaturiko gezur kontsolagarria.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 281. orr.

Erantzun lasaigarri eta kontsolagarri bat jaso zuten.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 61. orr.

Baziren gauza batzuk Burtek esan nahi zituenak, gauza mingarriak, gauza kontsolagarriak, horrelako gauzak.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 123. orr.

Bart gaueko berriak igortzen dizkizut, berriki hartu baititut, eta, ikusiko duzunez, ez dira batere kontsolagarriak.     «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 472. orr.

Kontsolagarrizko berri faltsuak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 197. orr.

2 (hitz soila -en atzizkiaren eskuinean)

Desiratuz Jainkoak bete dezala bere aintza eta goralmena bere esku utzitako jendeen ongarri eta kontsolagarri.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 85. orr.

Neskatoen larruazal eta usain gaztea barkamenaren kontsolagarri izan zitekeen agure errukarrientzat.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 85. orr.

Gauetako bakardadearen kontsolagarri.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 236. orr.

Besteren atsekabe eta nahigabeak norberarenen kontsolagarri edo gozagarri izan ohi direla ez da kontu berria.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 134. orr.

Tristurak kaburik ez duela dirudien zoko ilun horretan beti, samin guzien kontsolagarri iduri.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 82. orr.

• 3 iz kontsolatzen duen gauza.

"Eskerrik asko" esan zidan, "baina elizgizonok doan ematen ditugu kontsolagarriak".  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 235. orr.

Ez al da hori izan daitekeen kontsolagarririk pozgarriena?  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 80. orr.

Bazuen kontsolagarri bat, hala ere, Antoinek: euliak, hain zuzen.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 48. orr.

Kontsolagarri beharrean geunden, baina.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 60. orr.

Halaxekoak Bellarmino, ziren nere kontsolagarriak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 346. orr.

Hildako batek ez du ezertxo ere nahi, ez du maitasunik eta errukirik eta kontsolagarririk nahi.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 10. orr.

4 kontsolagarri izan da/du ad

Ibaiko urak kontsolagarri dira exiliatuentzat.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 46. orr.

Ziur egon, tentaldi hau oso probetxuzko eta kontsolagarri izango zaizula.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1003. orr.

Askoren zoritxarra beste askoz gehiagoren kontsolagarri ez al da?  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 18. orr.

Oso kontsolagarri izango zaizkizun arrazoi jakintsu batzuk azalduko dizkizut.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 315. orr.

Xapelgoen bururat heldu ez direnentzat badira kopak, kontsolagarri.  Herria   2001-01-18

Zahartzaroan ni ninduen kontsolagarri.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 142. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kontsolagarri izan (7)

kontsolagarria gertatzen (3)

hitz kontsolagarriz arindu (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus