Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
konstrukto (ETCn 327 agerraldi; Euskaltzaindiaren Hiztegian konstruktu agertzen da, ETCn 192 agerraldi) iz eraikuntza. ik konstruktu.
Hau da, nobela konstrukto bat da, arkitektura hutsa. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 182. orr.
Denbora konstrukto bat da. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 418. orr.
Konstrukto teoriko horrek -ahozkotasun primarioa, kultura idatzi inprimatua, ahozkotasun sekundarioa- badu bere egituran kutsu ia bibliko halako bat. J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 159. orr.
Kultura nuer bat konstrukto hutsa da, nuer zaharrak eta adoleszenteak, gizonezko eta andrazkoak daudelako eta denak diferenteak! Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 145. orr.